Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia Ikerketa Masterra abian da 2012-13 ikasturterako

© cc-by-sa  Xabier Artiagoitia, EHUko irakaslea ¦ 2012-05-10 ¦ 15:31 ¦ hezkuntza

Gasteizko EHUko Letren Fakultatean Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia ikerketa-master ofiziala antolatu dute 2012-13 ikasturterako. Master horrek euskalaritzaren alorreko ikertzaile profesionalak trebatzea eta ikaslearen prestakuntza zientifiko eta teknikoan sakontzea ditu helburu eta, behin osatuta, doktoregoa egiteko aukera ematen du. Hona hemen informazio osoa.

Publizitatea

Martxan da dagoeneko EHU-k antolatzen duen Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia ikerketa-masterra, eta izena emateko epea irekita dago maiatzaren 31a arte.

Masterra osatzeko, ikasleak 60 kreditu egin behar ditu, urtebetean edo bi urtean: 45 ikastaroen bidez eta 15 master ikerlanaren bidez.

Ikastaroen bidezko 45 kredituak bost adarretan daude banatuta:

  • Euskararen (aurre)historia eta filologia
  • Gramatika
  • Dialektologia
  • Literatura
  • Hizkuntzalaritza aplikatua.

Ikasleak bi adar osorik hartu behar ditu (osorik garatzeak 15 kreditu egitea esan nahi du) eta beste 15 kredituak beste adarretatik hautatu behar ditu. Adar bakoitzaren egitura antzekoa da: lehen lauhilabetean (irail amaiera-abendua) oinarrizko ikastaro bi ematen dira, 4,5na kreditukoa; bigarren lauhilabetean (otsail-martxoa), berriz, ikastaro aurreratu bat eta mintegi berezi bat, 3na kreditukoak, egiten dira. Apiriletik aurrera, ikerketa gidatuaren aldia hasten da, master tesia osatzeko helburuarekin.

Irakasleen artean, ospe handiko EHUko ikertzaileak aurki daitezke (Iñaki Camino, Itziar Idiazaba, Joseba Lakarra, Mari Jose Olaziregi, Koldo Zuazo...), baina baita EHUtik kanpokoak ere: Andoni Barreña (Salamanca), Jon Casenave (Bordel), eta Lola Pons (Sevilla).

Informazio praktikoari dagokionez, esan dezagun aurrematrikulazioa maiatzaren 31an amaituko dela, eta matrikulazioa irailean barrena egingo dela. Master honen eskolak goizez (10:30:13:30) eta arratsaldez (16:00-19:00) izaten dira.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo bedi:

Informazio guztia Masterraren webgunean bertan.

filologia-masterra.jpg 44KB (45076 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz