Itzuli orri nagusira Bidali hau

"Arabako ideia laborategia", maiatzaren 26an Espejon

© cc-by-sa  Manex Agirre (Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuak) ¦ 2012-05-10 ¦ 11:24 ¦ hizkuntza

Arabako ideia laborategia antolatu dute Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Laborategia maiatzaren 26an izango da, Espejon, eta egun osoko egitaraua izango du. Helburua Araban euskalgintzan lanean ari direnen praktika onak bildu, eta ezagutaraztea da.


Argazkiak.org | Arabako ideia laborategia © cc-by-sa: Euskara Zuia

Publizitatea

Nola berreskuratu galtzear egon den hizkuntza bat?"

Galdera hori egiten dio bere buruari behin eta berriz euskararen normalizazioan lanean ari denak, eta erantzun irmo bat ematea ez da askotan erraza izaten. Gainera, V. Inkesta soziolinguistikoan aurreratutako datuek kolokan jartzen dute erantzunaren irmotasuna: ezagutza datuak gero eta hobeak dira, gero eta jende gehiagok daki euskaraz, baina erabileraren datuek ezinegona sortzen dute...

Erabilera hazteko helburuarekin, Arabako euskalgintzak era guztietako ekimenak jarri ditu martxan, eta asko eta asko arrakastatsuak izan dira. Ekimen horietako batzuk biltzeko eta ezagutarazteko helburua du Arabako ideia laborategia jardunaldiak.

Iñaki Martinez de Lunak eta Miel Anjel Elustondok parte hartuko duten mahai-inguru bat izango du abiapuntutzat, eta ondoren aurkeztuko dituzte, besteak beste, Kanpezuko XVII. Mendea elkarteak, Barrundiako Garaion elkarteak, edo sortu berri den Hirinet egitasmo multimediak, beren proposamenak. Bukatzeko, bertso afari bat egingo da Erriberako Antezanan, Iñurrita elkartean, Igor Elortza eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin.

Izen-ematea, matrikula, egitarau osatua... kontsultatu nahi izanez gero, Euskaraba.com helbidera jotzea besterik ez dago. Edo ondorengo PDFa ere kontsultatu dezakezu.

Arabako%20ideia%20laborategia%20DIPTIKOA%209(2).pdf 1294KB (1325830 byte)

Erantzunak

#1. Re: "Arabako ideia laborategia", ekainaren 26an Espejon

Manex Agirre ¦ 2012-05-10 ¦ 12:00

Kaixo,

akats bat dago bidalitako informazioan (mea culpa!). Laborategia MAIATZAREN 26an izango da, eta ez ekainaren 26an. Zuzentzea eskertuko dizuet.

Barkatu eragozpenak...

#2. Re: "Arabako ideia laborategia", maiatzaren 26an Espejon

Sustatu ¦ 2012-05-10 ¦ 14:35

Aldatu dugu, Manex.

Eskerrik asko Sustatu erabiltzearren.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz