Itzuli orri nagusira Bidali hau

UEUko udako ikastaroetan izena emateko epea ireki da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-05-16 ¦ 10:34 ¦ hezkuntza

UEU Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte aurten. 1972an antolatu ziren lehenengoz, eta harrezkero Unibertsitate mailako euskal irakasle eta ikasleen topaleku eta erreferentzia izan dira urtero-urtero. 2012ko udarako ere ikastaro-eskaintza zabala eskaini dute eta izen-ematea ere zabalik dugu dagoeneko. Ikastaroak Eibarren, Baionan eta Iruñean izango dira ekaina eta uztaila bitartean.

Publizitatea

Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte 2012. urte honetan eta, egoera ekonomiko zaila bizitzen ari den arren, UEUk bere lanaren beharrezkotasuna azpimarratu nahi izan du eskaintza zabala eskainiz.

Ikastaroen zerrenda osoa UEUren webgunean bertan duzue, informazio osogarri guztiarekin batera (diru-laguntzak, egoitzak, ostatuak, araudia, eta abar).

Ikastaroen egoitzak eta datak hauexek izango dira:

  • EIBARREN ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra
  • BAIONAN uztailaren 4tik 6ra
  • IRUÑEAN uztailaren 16tik 18ra

Ikusi eskaintza eta aukeratu zurea!

UEU40: lau hamarkada euskara eta unibertsitatearen alde lanean

azala_azkena_udakoak.jpg 28KB (29383 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea