Itzuli orri nagusira Bidali hau

Herri Urrats 2012, igandean Senperen

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-05-10 ¦ 17:37 ¦ jaiak

Igande honetan, maiatzak 13, ospatuko da Herri Urrats jaia Senperen. Iparraldeko Ikastolen aldeko festaren leloa Elkartuz zabaldu izango da aurtengoan. 1984an sortutako jaialdiak 29. edizioa beteko du 2012. urte honetan. Ateak 10.00etan irekiko dituzte eta bisitariek ipar Euskal Herriko ikastolak diruz laguntzeko aukera izanen dute, Senpereko lakuaren inguruan antolatu ekitaldietan parte hartuz.

Publizitatea

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Bertan lortutako emaitzak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ikastolak laguntzeko erabiltzen dira.

Lehengo urtean, 5000 lagun bildu ziren elgarretaratzearen lehen edizioan, geroztik urtetik urtera arrakasta handiagoa biltzen joan da. Gaurregun 70 000 pertsona inguru biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.

Aurtengo jaialdia igandean izango da, maiatzaren 13an. Egitarauan, besteak beste, Sutagar, Zarama, Unama, Gose, Bidaia, Anje Duhalde edota aurtengo kantua egin duten La Troba Kung Fuko katalandarren kontzertuak preziatzen ahalko dira.

Beste ekitaldi anitz antolatuak dira, hala nola Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoekin edota Oreka zirko konpainiarekin.

Besta honen helburua dirua biltzea da, eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako ikastolak biltzen dituen Seaska federazioak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak laguntzeko baliatzen da.

herri-urrats-2012.jpg 230KB (236445 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea