Itzuli orri nagusira Bidali hau

"Antxoa egune" Ondarroan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-05-11 ¦ 08:46 ¦ jaiak

Bihar, maiatzak 12, Antxoa Egune ospatuko da Ondarroan, urtero-urtero Kantauriko antxoa bultzatzeko asmoarekin ospatzen den jaia. Eguerdian hasi eta egun guztian zehar, jai giroa nagusituko da kostaldeko herrian, betiere antxoaren inguruan antolatutako jaialdiarekin.

Publizitatea

Kantauriko antxoa bultzatzeko asmoarekin ospatuko dute larunbat honetan Antxoa Egune Ondarroan (Bizkaia).

Egunean zehar 12.000 antxoa pintxo banatuko dituzte bisitarien artean. Aurten, gainera, badirudi antxoaren kanpaina nahiko ondo doala, eta aurtengo jaialdiak ez du zerikusirik izango orain dela urte batzuetakoekin, non antxoarik gabeko antxoa egunak ere ezagutu ditugun.

Jaialdia goizean hasiko da, Lea Artibai inguruko produktuen azokarekin eta kale-jirekin. Hona hemen egitaraua.

Egitaraua

  • 12:00: Turrune eta jaiaren hasiera. Gero, kontserba fabrika baten erakusketa, txalopen maketak, argazki zaharrak, Ondarroako kontserben salmenta, zozketen estanda, antzerki emanaldia.
  • 13:00ean: musika eskolako haurrak kantuan
  • 13:30ean: Alaiko balkoian 2012ko "Zilarrezko antxoi" saria
  • Goiz guztian zehar: musika eskolako trikitilariak, "Gu elkarrekin aurreraren" eskutik antxoa pintxoak frijituta eta berakatzetan, Likona dorrean haurren txokoa txirrimorraskiren eskutik.
  • 18.00: 12.000 pintxoren banaketa: pla-pla, gilda, binagreta, puding, tortilan, kroketan...
  • 21:00etatik 22:00etara musika festa.

Gainera, arrantzaren inguruko erakusketa ere ikusi ahal izango da aste guztian zehar Kofradia Zaharrean.

antxoa-egune-2012.jpg 64KB (66335 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea