Zer gara?

Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sorturiko tresna da; operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazioaren hobekuntzaren bidez.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak garraio-eredu iraunkorraren bidez Gipuzkoako lurralde osoa integratzea du helburu.

Lurralde historikoan kalitatezko mugikortasuna hiritarren eskura jartzea da bere zeregina, eta aldi berean, Gipuzkoak behar duen azpiegituren sarea egokitzea, eskariari eta etorkizuneko hazkunde ekonomikoari erantzuteko.

Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari dagokio administrazio publikoen helburuak bultzatzea mugikortasun arloan, eta lurraldeko garraio sare eta zebitzuetan inbertsio jasangarria ziurtatzea.

 

composicion1.jpg