E�aut Larralde kantari baxenafarrari azken agurra, ortziralean, Izuran

Argitaratua: 6 ordu eta 50 minutu

E�aut Larralde Nafarroa Behereko kantaria igande arratsean zendu zen Baionako ospitalean gaisotasun luze baten ondorioz. Sortzez Izurakoa, 1970. hamarkadatik goiti bereziki herriz herri ibili zen E�aut Etxamendi kantariarekin batera. Lanbidez irakasle izan zen E�aut Larralde Donapaleuko Errekart lizeoan. Euskarareriko azaldu zuen maitasunarengatik eta baita ere gaztetatik erakutsi zuen bere engaimendu politiko abertzalearengatik errespetatua zen oso. Larralderen aldeko hileta elizkizunak ostiralean 17:00tan Izurako elizan eginen dira. ( Etxamendi: �Larralde, oroz lehenik, gizon amorratua zen euskarari buruz eta Euskal Herriari buruz�. Entzun Idoia Eraso "Gara"ko kazetariak E�aut Etxamendiri eginiko elkarrizketa Info7 irratian ).

Ipar Euskal Herriko kantatzeko era tradizionala eta engaiamendu politikoa arrakasta handiz uztartu zituzten E�aut Etxamendik eta E�aut Larraldek joan den mendeko 60. hamarkadaren ondarrean. Hastapenetik lotura egin zuten Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekin. ( Entzun hemen garaztarra da abestia ).

Hego Euskal Herrian Franco diktadorearen garaia zen eta horrendako Etxamendi eta Larralde bikotearen kanta gehienetan errepresioari buruzko lekukotasunek eta bereziki eta euskal kultura eta nortasunaren kontrako erasoen salaketak toki berezia hartzen zuten. Hala nola, zirrara handikoa sortzen dituzten Joseba Elosegiri edo Eustakio Mendizabal Txikiari eskeinitako kantak.

Itxaro Bordaren oroimenak
Bikoteak� a cappella abesten zuen sarritan. Ia kantu guztiak Etxamendik idatzitako hitzen gainean sortzen ziren, eta oso lotuak zeuden, erran bezala, garai hartako egoerarekin.

Itxaro Borda, atzo Baionako erietxean zendu zen E�aut Larralderen ikasle izan zen Donapaleuko Errecart lizeoan. Gaur goizean, guztiz hunkiturik mintzatu da, "Le Journal du Pays Basque"ko kazetarekin.

"Etxamendi eta Larralde nire lehenbiziko musika izarrak izan ziren. Amikuzeko txoko guziak miatzen genituen bi ahots horiek entzuteko. Kantari horiek nire oroimenean atxikiko ditut betirako. Egun Larralde familia nire sentimenduetan da eta nire pentsamendua beraiekin eta baita nolabait alargun senditu behar den Etxamendirekin da gaur", azaldu du idazle xiberotarrak.

Carreroren heriotza kari plazaz plaza zabaldu zen ereserkia

Gontzal Agote kazetari nafarrak� Badok.info atarian gogoratzen duenez, Baxe Nafarroatik berehala Hego Euskal Herrira zabaldu zen bikotearen ospea.

Bereziki, 1973. urtean eginiko kantu baten ondorioz izan zen. "Yup! la la" abestia zen, ETAk Carrero Blanco hil ondotik sortutakoa. Jendaurrean jotzen hasi eta Euskal Herri osoan himno bihurtu zen abesti hura, plaza talde guztiek bere egin zuten, eta leloa kantatzerakoan jertsea airera botatzeko ohitura hartu zuen jendeak.

Nolanahi ere, Etxamendik argi utzi nahi izan du beti abestiaren jatorria zein den. "Hori ez duzu enea, hori betidanik erran dut. Enetzat Ducasse fandangolariaren doinu bat, Martin Robins izeneko batek, country music kantazale batek lapurtuta eta pittin bat aldatua. (...) Carrero bota zutenean, asteazken batekin edo, hurrengo ibiakoitzean guk abestu behar genuen Maulen (...)� "Ongi liteke zerbait Carreroren gainean egitea". Pertsulari batek berehala egingo luke, nik ez nekien zer egin. Ibiakoitza heldu, ez nuen gehiago horretaz pentsatu, gogotik galdua nuen. Bidean kotxean gindoazen, "Tairairai..." hori abesten, zulo batean kotxeak jauzi bat eman zuen eta orduan nik haurrari egin nion "Iuplala". Bada kantu zahar bat Zuberokoa, oso galdua, ezezaguna; "In nomine Patri et filii", gora hintzenetik behera erori... maitia hori guzia zure begiengatik", hola hasi nintzen arrats berean, ez publikoan".

Etxamendi eta Larralderen diskografiari dagokionez, 70eko hamarkadan hainbat disko txiki argitaratu zituzten: Egia, Ttiki-ttaka, Otsagabia, Zutik eta Hezurren balada.

Horrez gain, disko luzeak ere eman dituzte argitara: Mai, Larralde, Etxamendi (Autoekoizpena, 1980) eta Garai garratzak (IZ, 1988). 1998. urtean, berriz, beren abesti garrantzitsuenak jasotzen dituen bilduma karrikaratu zuten disko bikoitz batean: Antologia (Elkar, 1998).

1993. urtean, bikoteak zuzeneko emanaldiak egiteari utzi zion. Hala ere, 1999. urtean agertokietara itzuli ziren, eta hainbat kontzertu eman zituzten. Horietako bat Diksmuiden-en egin zuten, flandriarren Aberri Egunean, 25 urte lehenago Telesforo de Mozon-en ondoan egin zuten moduan.

Azken uneraino euskara eta euskal kultura sustatzeko ekimenetara lotu da. Hartara, Gartxot animazio filmaren egileek twiterren bidez oroitarazi duenez Larralde Begonen ahotsa jarri zuen filmean.


E�aut Larralde aspalditik eri zen eta atzo arratseko zortzirak aldera zendu zen Baionako erietxean. Sortzez Izurakoa zen eta irakasle gisa aritu zen Donapaleuko Errekart laborantza eskolan.

Gure Irratiaren sortzaileetarikoa, bere bizitza osoan euskarari eta herriari Larraldek agertu zuen maitasuna nabarmendu du E�aut Etxamendik. ( entzun elkarrizketa info7 irratian ).� Horrengatik eta baita gaztetatik erakutsi zuen bere engaimendu politikoarengatik -Enbata mugimenduari lotu zen eta geroztik abertzale eremuan murgildu da beti- errespetatua zen oso E�aut Larralde. Goian bego eta doluminak bere familiarendako.


Bidali edo bozkatu zabaldun Gorde del.icio.us-en

Komentarioak

icon

Jon

2012-05-15

Agur eta ohore.
doluminak familiari

icon

Asier eta Maite

2012-05-15

Zure ahotsa gurekin betiko.

Gure besarkadarik sentikorrena familiarentzako.

Komentarioa idatzi