TGGGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza da eta beren webgunean diotenez, "Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sorturiko tresna da; operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazioaren hobekuntzaren bidez.
UEUUdako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte aurten. 1972an antolatu ziren lehenengoz, eta harrezkero Unibertsitate mailako euskal irakasle eta ikasleen topaleku eta erreferentzia izan dira urtero-urtero. 2012ko udarako ere ikastaro-eskaintza zabala eskaini dute eta izen-ematea ere zabalik dugu dagoeneko. Ikastaroak Eibarren, Baionan eta Iruñean izango dira ekaina eta uztaila bitartean.
Internet eguna ospatuko da mundu osoan ostegunean, maiatzaren 17an. Horren ildotik, gurean ere ekitaldi bereziak antolatu ditu Internet&Euskadi Elkarteak, gaur hasi eta 19a bitartean. Jardunaldiok ospatzen diren zazpigarren urtea da jada, eta aurreko urteetan ez bezala, programatutako ekitaldiak EAEko hainbat puntutan antolatu dira: Barakaldon, Bilbon, Zeanurin, Leioan, Donostian, Zarautzen, Errenterian, Urnietan, Usurbilen eta Laudion. Eusko Jaurlaritza, SPRI, KZguneak eta Internet&Euskadi Elkarteak antolatutako ekimen guzti horiek doakoak izango dira, eta herritar guztiei irekiak.
Auzolana, euskara eta teknologia: horiek izan ziren larunbatean Andoain tESL izenburupean ospatu ziren EraldaLAB jardunaldien ardatzak. Olatu talka eta Kilometroak 2012 ekimenen barnean egin zen jardunaldi hau: hitzaldi laburrak, bazkaria eta tailerrak antolatu zituzten, egunpasa ederra osatuz. Denbora mugatua izan arren, hausnarketarako tartea izan zen, etorkizunera begira jarraitu beharreko ildoen inguruan. Sustatu ere hantxe izan zen, Twitter bidezko kronika eginez, eta oraingoan hona hemen larunbatekoaren laburpena (EraldaLAB webgunean ere laburpenak, bideoak eta argazkiak aurkituko dituzu).
Eñaut Larralde Nafarroa Behereko kantaria atzo arratsean zendu zen Baionako ospitalean gaisotasun luze baten ondorioz. Sortzez Izurakoa, 1970. hamarkadatik goiti bereziki herriz herri ibili zen Eñaut Etxamendi kantariarekin batera. Lanbidez irakasle izan zen Donapaleuko Errekart lizeoan. Ipar Euskal Herriko kantatzeko era tradizionala eta engaiamendu politikoa arrakasta handiz uztartu zituzten Etxamendik eta Larraldek joan den mendeko 60. eta 70. hamarkadetan. Hastapenetik lotura egin zuten Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekin.
Etxamendi eta Larralde (eskuinean), iaz Baionan egindako aurkezpen batean Argazkia: Kazeta.info
Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urteroko jai nazionala ospatuko du. Aurtengoan Iruñean egingo da, Haziak hezten lelopean, datorren igandean, maiatzaren 20an.
Cuéntame telesaileko pertsonaietatik abiatuta, MONDRAGON Korporazioak egindako bideo honek haien kooperatibei buruz dauden iritziak jasotzen ditu. Nola ikusten dute euskal enpresarik arrakastatsuena ekonomilari, idazle, kazetari, enpresaburu edota politikariek? Martin Garitano, Iñaki Gabilondo, Patxi Lopez, Jose Luis Bilbao, Noam Chomsky, Joaquín Almunia, Joseph Stiglitz... askoren iritziak biltzen ditu zazpi minutuko bideoak, Londres, Geneva edo Kanadatik. Ingelesez eta gaztelaniaz dauden jatorrizko aipuak euskaraz azpititulatuta daude.
Hainbat gailu dituzula (tableta, smartphonea...) eta horien artean argazkiak edo fitxategiak trukatu nahi dituzula? Esku hutsez egin ahal izateko programa garatu dute: Swÿptransfer with a swipe of a finger. Ipini bi gailuak elkarren ondoan eta hatz kolpe bakarraz eraman ditzakezu fitxategiak batetik bestera. Oraingoz garapen fasean dago eta iOS-ekin bakarrik dabil.
Lehenengo aldiz, hitano ikastaroa online egin du 10 laguneko talde batek; hau da, internet bitartez ikasi dute lagunarteko hizkera informalerako berezkoa den erregistro hori. Ikastaro honen aurretik ez da hitano ikastarorik antolatu sarean, eta erantzun ona izan duela azpimarratu dute Maramara* taldeko antolatzaileek. Interneten bidez eskaini denez, ikasle batek Txiletik egin ahal izan du ikastaroa.
Herri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian? Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea. Uztailaren 13an eta 14an izango da, eta izen-ematea irekita dago.
Maiatzako Karrisolasa ekimenaren saio berrian Mikel Zalbidek Bat Soziolinguistika aldizkarian (79-80) idatzi zuen artikuluaren pasarte bat izango dugu oinarri. Oraingoan ere, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara. Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula.
Begirik eta belarririk ez duten izakietan, komunikazioa kimika kontua izaten da. Landareak, adibidez, komunikatzaile petoak dira; hamaika mezu kimiko bidaltzen dituzte: aurkariak uxatzeko, lagunak erakartzeko, ingurukoak ohartarazteko, ahaideak ezagutzeko... Mikroorganismoek ere hizkuntza kimikoa erabiltzen dute, indarrak batu, eta bakarrik ezingo luketena taldean egiteko, edo inguruan zer dagoen jakin eta horren arabera zer egin erabakitzeko. Ikertzaileak hizkuntza horiek ulertu eta ustiatu nahian dabiltza, besteak beste, antibiotiko eta fungizida berriak sortzeko, edo landareei haien berezko defentsak erabiliz etsaiei aurre egiten laguntzeko.
Argazkilariak gutxitan ikusten ditugu objektibo aurrean, gibelean dute toki naturala. Guk aurpegia jarri nahi diegu, emakume aurpegia. Hirurak dira bilbotarrak, betaurrekodunak, canonistak... belaunaldi ezberdinetakoak, ordea, eta lengoaia fotografikoaz egiten duten erabilera ere ez da bera. Alondegia adostu dugu elkargune, eta kafetegian aurkitu ditugu Saioa Cabañas, Naia Del Castillo eta Begoña Zubero, krisia gora eta behera blagan. Guztiok geure burua berrasmatu behar dugula dirudien garai honetan, argazkilaritzak, arte praktikoa izanik, beste diziplina batzuek baino erraztasun handiagoa eskaintzen omen du horretarako.
Aurtengo urriaren 11n Koldo Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena betetzen da. Data garrantzitsu hori gogoratzeko Koldo Mitxelena Katedrak bere III. Biltzarra antolatu du. Komunikazioak aurkezteko epea ekainaren 15ean bukatuko da.
Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide sortzaile eta parte hartzailea gaur hasiko da, Barandiaran Plazan (Pontikako auzoan) burutuko den irekiera ekitaldiarekin. Hitzordua arratsaldeko 7etan da, Kabiaren aurkezpen ofizialarekin eta ondorengo festarekin.
Bihar, maiatzak 12, Antxoa Egune ospatuko da Ondarroan, urtero-urtero Kantauriko antxoa bultzatzeko asmoarekin ospatzen den jaia. Eguerdian hasi eta egun guztian zehar, jai giroa nagusituko da kostaldeko herrian, betiere antxoaren inguruan antolatutako jaialdiarekin.
Igande honetan, maiatzak 13, ospatuko da Herri Urrats jaia Senperen. Iparraldeko Ikastolen aldeko festaren leloa Elkartuz zabaldu izango da aurtengoan. 1984an sortutako jaialdiak 29. edizioa beteko du 2012. urte honetan. Ateak 10.00etan irekiko dituzte eta bisitariek ipar Euskal Herriko ikastolak diruz laguntzeko aukera izanen dute, Senpereko lakuaren inguruan antolatu ekitaldietan parte hartuz.
Gasteizko EHUko Letren Fakultatean Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia ikerketa-master ofiziala antolatu dute 2012-13 ikasturterako. Master horrek euskalaritzaren alorreko ikertzaile profesionalak trebatzea eta ikaslearen prestakuntza zientifiko eta teknikoan sakontzea ditu helburu eta, behin osatuta, doktoregoa egiteko aukera ematen du. Hona hemen informazio osoa.