Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ariola Eguna, larunbatean Zarautzen

© cc-by-sa  Ariola Kultur Ekimena ¦ 2012-05-02 ¦ 13:42 ¦ kultura

Ariola Eguna ospatuko dugu larunbat honetan Zarautzen, herriko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Zarautzen egon badaude kultur adierazpenerako baliabideak, baina ez dira nahikoak eta denak sakabanatuak daude: horregatik antolatu dugu Ariola Eguna. Herriko hainbat lekutan ekintza eta tailer ezberdinak antolatu ditugu, besteak beste, serigrafia, sormen eta graffiti tailerra, nekazaritza ekologikoaren tailerra eta antzerki eta zirku tailerra.

Publizitatea

Egitaraua

  • 10:00etan: Frontoi txikian, prestaketa lanak elkarrekin egiteko. Txistulariak ibiliko dira herriko kaleetan.
  • 10:30ean

Ipurdi Plazan: "Pista"

Antzerki eta zirku tailerra

"Argazki bidaia literarioa" erakusketa

Torre Luzean: "HitzARI ARIma hARItu nahian ARI gara"

  • 10:30-12:30 Rap letren tailerra
  • 11:30-12:30 Brake dance tailerra
  • 12:30-13:30 Herriko Brake dance eta rap kantarien emanaldia

Frontoi txikian: "Hariz hari arituz harilkatu"

  • 10:30- 13:30 Serigrafia, sormen eta graffiti tailerra.
  • 11:30-12:30 Bitxigintza eta esku pilotak egiten ikasteko tailerra

Azken Portuko Baratzan: "Lurretik hazi, bizi, ARItu"

  • 10:30-12:00 Sasoi bakoitzeko kontsumitu daitezkeen lehengaien erakusketa eta Nekazaritza ekologikoaren tailerra
  • 12:00-13:00: Eko-erosketari buruzko eta konpostaje eta birziklapenaren inguruko tailerra
  • 13:00etatik 14:00etara kalejira gunez gune
  • 14:00etan Bazkaria Musika Plazan (10 euro, txartelak betiko lekutan)
  • 16:00etan herriko bertsolarien emanaldia
  • 17:00etan kalejira trikitilariekin

17:30etan

  • Ipurdi plazan: "Jaten duguna garelako". Sendabelar eta sukaldaritza tailerra: ukenduak, umeentzako errezeta osasungarriakā€¦
  • Frontoi Txikian: "Ari, ari, ari, magenta lendakari"

Goizean eginiko lanekin osatutako erakusketa

Herriko artista plastikoak elkarlanean: muralak, eskulturakā€¦

20:00etatik aurrera herriko bakarlari eta musikarien emanaldia Frontoi Txikian.

Euria egingo balu, Putzuzulon, Berdura plazan eta Frontoi Zineman egingo dira tailerrak eta gainerakoak.

Ariola egunaren inguruan informazio gehiago aurkituko duzu hemen.

ariolaegitaraua2-580.jpg 285KB (292375 byte)

Erantzunak

#1. Ariola Eguna, larunbateko bideoa

Ariola ¦ 2012-05-07 ¦ 14:27

Larunbatean Ariola eguna ospatu genuen Zarautzen. Zarauzko kultur politika biziberritu eta sormenari bide emateko espazio bat aldirrakatzeko eguna izan zen.

Baina aldarrikapenez gain, ondo pasatzeko eguna ere izan zen eta arratsaldean eguraldiaren purrustadak asko lagundu ez bazigun ere, helburuak bete genituen. Gure oihartzuna herrian zehar hedatzea lortu genuen!! Hona hemen horren erakusgarri den bideo bat.

Mila esker han izan zineten guztioi! Egun paregabea izan zen!!

Informazio gehiago www.ariola.org atarian.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea