Itzuli orri nagusira Bidali hau

Banden Lehia 2011 abian da, banda amateur onenak aukeratzeko lehiaketa

© cc-by-sa  AZKUE Fundazioa ¦ 2011-11-13 ¦ 08:28 ¦ musika

Aste honetan martxan jarri da Banden Lehiaren hirugarren edizioa. Txapelketa honek euskeraz kantatzen duten banda amateur onenak saritzen ditu. Talde finalistak aukeratzeko internet bidez bozkatzeko sistema ezarri da eta finala zuzeneko emanaldia izango da, lau taldeen arteko lehia. Lehiaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak antolatzen du eta lehiaketaren finala Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzeko antolatzen diren ekitaldien barne dago. Aurtengo edizioko sariak askoz interesgarriagoak dira: BBKLive jaialdian jotzeko aukera, 2.000 eurotako diru-txekea eta iPod Touch-ak.

Publizitatea

Lehiaketaren bi faseak

  • Lehenengo fasean bandek www.bandabeat.com webgunearen bidez izena eman beharko dute, eta bisitariek gehien gustatzen zaienen aldeko botoa eman beharko dute. Azken batean, puntuaziorik handiena lortu duten bi bandak sailkatuko dira. Epaimahaiak finalean parte hartuko duten beste bi bandak aukeratuko ditu.
  • Bigarren fasea final handia da. Halaber, sailkatutako lau bandek zuzeneko kontzertua eskainiko dute. Ekitaldi hori abenduaren 2an egingo da, Bilboko Bilborock aretoan.Gose taldearen kontzertua ere izango dugu. Taldeak lau txandatan antolatuko dira. Botoak emateko, entzuleek dei galduak egingo dituzte musika talde bakoitzari dagokion telefono zenbakira. Entzule bakoitzak nahi beste boto eman dezake. Epaimahaikideen iritzia ere kontutan hartuko da talde irabazlea aukeratzeko.

Parte hartzeko betebeharrak

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  • Talde amateurrak izan behar dute. Horren arabera, talde batek disko bat baino gehiago grabatu badu, talde hori ez da amateurtzat hartuko.
  • Lehiaketara aurkeztutako abestien artean, gutxienez bik egon beharko dute euskaraz. Bigarren fasera sailkatzen diren taldeek, bi abesti gutxienez jo beharko dituzte euskaraz zuzeneko emanaldian.

Epeak

Lehenengo fasea jada hasita dago. Azaroaren 25an amaituko da parte hartzeko epea, 23:59tan. Azaroaren 29an sailkatu diren lau taldeen izenak iragarriko dira. Finala: zuzenean, abenduaren 2an, Bilboko Bilborock aretoan.

Sariak

Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu:

  • 2012ko BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. * 2.000 eurotako opari-txeke bat jasoko du, musika-materialetan gastatu ahal izateko.

Beste hiru talde finalisteentzako saria: Wifi konexioa eta 8 GB edukiera duen Apple iPod Touch bana taldekideentzako.

Hasiera ona, ezta? Animatu zaitezte eta parte hartu!

www.bandenlehia.com

bandenlehia-kartela_azkena

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz