Sustatu.com > hedabideak

Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi

© cc-by-sa  Euskalerria Irratia  ¦  2012-05-03 ¦ 10:01 ¦  hedabideak

Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi: Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Mikel Urmeneta, Estitxu Fernandez, Abel Barriola... Izan ere, orotara, Nafarroako gizarteko 19 ordezkariren aurpegiak ikus daitezke Euskalerria Irratiaren alde sortu berri dugun bideoan. Denon artean, Euskalerria Irratiaren erretratu ederra osatzen dute. Hartan argi geratzen da gure komunikazio proiektuak duen sostengu zabala, askotarikoa, bizia.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Ingurumen Kazetaritzaren etorkizuna

© cc-by-sa  Asmoz Fundazioa  ¦  2012-04-27 ¦ 15:51 ¦  hedabideak

Ingurumen Kazetaritzaren etorkizuna. Hori izango da maiatzaren 2an, Kutxa Ekogunean, arratsaldeko 19:00tan, eskainiko den hitzaldiaren gaia. Clemente Alvarez, El Pais egunkariko kolaboratzaile eta ingurumenean aditua den kazetaria, izango da hizlaria.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Gailu mugikorrek lehia irabazi diete finkoei", eta hedabide digitalen munduko beste pista batzuk Juan Varelaren eskutik

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-26 ¦ 16:41 ¦  hedabideak

Juan Varela kazetariak hasiera eman dio gaur Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen hitzaldi zikloari hasiera, Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain, Gipuzkoa), Testuinguruaren araberako komunikabideak: garai zailetan informazio hartzaileei laguntzeko kazetaritza izenburupean. Gailu mugikorren indarraz eta merkatu digitalaren hazkundeaz hitz egin du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Herri ekimeneko euskal hedabideek diagnostikoa aurkeztu diote Jaurlaritzari

© cc-by-sa  Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa  ¦  2012-04-25 ¦ 17:46 ¦  hedabideak

Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen" hitzaldi zikloa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-19 ¦ 11:45 ¦  hedabideak

Berria Fundazioak eta Innobasquek Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen hitzaldi zikloa antolatu dute, elkarlanean. Paperaren krisiak gogor jotzen duen honetan, kazetaritzaren erronka berriak izango dituzte hizpide apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 24a bitartean eskainiko dituzten hiru hitzaldiren bitartez. Sarrera doakoa den arren, aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Titanic-en hondoratzea Gipuzkoako garaiko prentsan

© cc-by-sa  Zehazten Zerbitzu Kulturalak  ¦  2012-04-14 ¦ 12:16 ¦  hedabideak

Gaur 100 urte bete dira Titanic ontzia urperatu zenetik. Leire Otero historialariak garaiko prentsaren jarraipena egin du ikerketa-lan batean, 1912ko Gipuzkoako prentsak Titanic ontziaren hondoratzearen inguruan esan zituztenak bilduz.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bizkaie!-k 10 urte, eta aurrera egiteko indarrez

© cc-by-sa  Bizkaie!  ¦  2012-04-02 ¦ 17:21 ¦  hedabideak

Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen ere apirilaren 8an. Bizkaiera zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazio prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zen 2002ko udaberrian. Hamar urteotako balorazioa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilbon.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Saio berezia gaur, Bilbo Hiriaren 15 urte eta FM lizentziak hizpide

© cc-by-sa  Bilbo Hiria irratia  ¦  2012-03-28 ¦ 08:32 ¦  hedabideak

Bilbo Hiria irratiak bere 15. urteurrenaren zuzuan antolatutako ekitaldia. Goizero egin ohi den Ibaizabal magazinea zuzenean Kafe Antzokiko agertoki gainetik emitituko da gaur 10:30etik 12:30era eta, horretara, jendeak entzun ezezik ikusi ahal izango du saioa nola egiten den eta Internet bidez parte hartu, Facebookeko gure orrialdean edo Twitter bidez #bh15urte etiketarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Karkarak kanpaina abiatu du, laguntzaile berriak lortzeko

© cc-by-sa  Karkara Elkartea  ¦  2012-03-13 ¦ 10:56 ¦  hedabideak

Egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko, finantzazio bide berriak bilatzeko premia du Karkarak, Orioko eta Aiako aldizkariak. Bi udalekin hitzarmenak lotu nahi ditu, publizitate-bide osagarriak landu eta laguntzaile gehiago lortu. Horretarako laguntzaileak lortzeko kanpaina ere abirazi du, "Karkarak behar zaitu" lelopean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurtengo edizioa

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-02-24 ¦ 08:17 ¦  hedabideak

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak hogeita lau urte bete ditu. Euskarazko kazetaritzan edozein euskarritan (prentsa idatzian, irratian, telebistan, Interneten) urte osoan zehar egiten diren lan ugarien artean bikaintasunagatik eredugarri direnak nabarmentzea eta saritzea du helburu Sari honek. Andoaingo Udalak sortua da eta berak kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzarenlaguntza eta babesarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herrian bada zer entzun: Irratiak elkarlanean 1. jardunaldiak

© cc-by-sa  Arrosa Irrati Sarea  ¦  2012-01-17 ¦ 11:48 ¦  hedabideak

Arrosa Irrati Sareak Datorren otsailaren 25erako jardunaldi batzuk antolatu ditu Bergarako Gaztetxean. Bertan Sareak dituen hamar urteetan pilatutako esperientziak eta jakintzak elkartrukatuko ditugu.



Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kazetaritza gaur definitzen duten zenbait esaldi

© cc-by  Iban Arantzabal  ¦  2012-01-09 ¦ 08:45 ¦  hedabideak

Katalunian egindako erreportaje hau ikusten egon naiz. Ordu erdi ingurukoa da, eta esaldi pila bat ditu zer pentsatua ematen dutenak. Ez nago denekin ados, baina askok jotzen dute bete-betean… pentsatu dut bideotik ateratzea. Klaro, nork esaten dituen-eta inportantea da eta horretarako egin klik Kataluniako Nahieran-en: TV3-ko alacarta-n:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Beste euskal hedabide baten heriotza: Euskonews Gaztea

© cc-by-sa  Euskonews Gaztea  ¦  2012-01-06 ¦ 11:16 ¦  hedabideak

Albiste triste batekin hasi dugu 2012a. Izan ere, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez 2007ko urtarrilaren 12an aurrenekoz argia ikusi zuen gazteei zuzendutako euskarazko astekari honek, Euskonews Gazteak, arrazoi ekonomikoak tarteko, argitaratzeari utzi behar dio.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

LIFE aldizkariaren onena eta txarrena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-02 ¦ 15:44 ¦  hedabideak

LIFE aldizkari amerikarrak 75 urte bete ditu eta bere historiari errepasoa egiten ari da azken asteotan. Besteak beste, argazki-galeria ederrak sareratu ditu, bere historia luzea laburbiltzeko asmoz. Onenetarik eta txarrenetarik erakutsi digute. Klik eta klik egin galerietan, aurrera-ta-atzera, argazki ederren bitartez azken 75 urteotako politikari eta kulturari errepaso eginez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-02 ¦ 10:01 ¦  hedabideak

Duela bederatzi hilabete, otsailaren 15ean, agerraldi publikoa egin genuen euskarazko hedabide ez-publikook, sektorearen estrategikotasuna azpimarratuz eta erakundeei konpromiso sendoagoa eskatuz. Epe honetan egoera ez da hobetu, okertu baizik. Erakundeetatik jaso dugun mezua kezkagarria da, zeharo. Horregatik, gaur, abenduaren 2an, Euskarazko Hedabide Ez-publikoak berriro batu gara "behar eta merezi" dugun tratamendua eskatzeko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Hemeroteka zerbitzu erraldoia Eusko Jaurlaritzarentzat, 450.000 euroan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-30 ¦ 11:45 ¦  hedabideak

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, EJIEk, hemeroteka proiektu handi baten plegu teknikoak plazaratu ditu duela egun batzuk. Eusko Jaurlaritzako Berrien Jarraipen Zerbitzuaren kontrataziorako jarraibideak zehaztu ditu. Jaurlaritzarentzat interesgarriak diren albisteen jarraipen eta bilketa, prentsa idatzian, irrati-telebistan, zein agerkari digitaletan. Gehienezko prezioa: 450.000 euro.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Berria Taldeak ekarpen pertsonalen kanpaina abiatu du, 5.000 lagunen 'ziztadak' behar dira

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-11-28 ¦ 09:53 ¦  hedabideak

Berria Taldeak egoera ekonomiko larriaz eta etorkizuneko proiektuez hitz egiteko bilera egin zuten larunbatean akziodun, irakurle eta harpidedunekin, Andoainen. Han azaldu zuten Zure ziztada behar dugu lelopean hasi den kanpaina. Helburua da urtean 100 euroko ekarpena egiteko prest daudenak 5.000 lagun lortzea.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Irratigintzari buruzko biltzarra, Leioan hilaren 24-25ean

© cc-by-sa  @CgRadio2011  ¦  2011-11-18 ¦ 12:33 ¦  hedabideak

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komikazio eta Publizitateko fakultateak, datorren astean, azaroak 24 eta 25, Leioako Kampusean egingo den Irratiaren inguruko kongresura gonbidatzen zaituzte. I Nazioarteko Biltzarra: The Radio Is Dead. Long Live the Radio

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ikus-entzunezkoen arloan izango diren berrikuntzak Madrilgo Broadcast azokan

© cc-by-sa  Olatz Artola (Arteman Komunikazioa)  ¦  2011-11-18 ¦ 11:29 ¦  hedabideak

Madrilen egin berri den Broadcast azokan ikus-entzunezkoen etorkizuna aurreikusi daiteke. International Audio-visual Technology Trade Show etorkizunean aurkeztuko diren produktu eta zerbitzu berrien aurkezpenerako foroa izaten da. Tendentziak eta berrikuntzak biltzen dira bi urtez behin egiten den erakusketan. Aretxabaletako Arteman komunikazioa enpresako ikus-entzunezko adituak bertan izan dira eta beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Broadcast 11 from Arteman Komunikazioa on Vimeo.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Munduan zehar erahildako kazetarien inguruko dokumentala

© cc-by-sa  EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA  ¦  2011-10-29 ¦ 11:20 ¦  hedabideak

Euskal Kazetarien Elkarteak, Ignacio Ellacuría Zentruaren laguntzarekin batera, datorren urriaren 31an, astelehena, arratsaldeko 19.30etan, Nikos Megrelis kazetari eta zuzendari greziarraren SHOOTING vs SHOOTING dokumentala emango du. Gainera, Megrelis bera ere dokumentalaren ematean egongo da. Munduan zehar erahildako kazetarien inguruko dokumentala da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»