Sustatu.com > zuzenean

Eurovision 2012 Azerbaijanen, eta hemen euskaraz, Euskovision (larunbatean)

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-24 ¦ 19:39 ¦  zuzenean

Azken hiru urte hauetan bezala aurten ere Sustatuk eta La Personnalite-k gonbidatzen zaituztegu Eurovision jaialdiaren gaua Euskovision bihurtzera. Datorren larunbatean, Baku-n (Azerbaijanen) izango da Eurovision, eta etxean bazaudete, primeran pasatuko duzue Sustatu.com eta telebista aldi berean piztuta.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Publizitatea

Euskovision 2011, berriz ere ondo pasatzeko prest

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-14 ¦ 23:59 ¦  zuzenean

Inolako asmo musikazale edo kulturalik gabe, aurreko bi urteetan egin dugun bezala, Sustatuk eta La Personnalite-k gonbidatzen zaituztegu Eurovision jaialdiaren gaua Euskovision bihurtzera.

Amaitua. Igaro da Eurovision 2011, ederto igaro genuen Euskovision egiten.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Hemen da Euskovision 2010

© cc-by-sa  Sustatu + La Personnalite  ¦  2010-05-29 ¦ 09:14 ¦  zuzenean

Gaur larunbatez da Eurovision jaialdia, 21.00etatik aurrera. Lehenagotik, 20.00etatik, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eta hementxe bertan, Euskovision ospakizun burugabe samarra. Sustatu eta La Personnalite-ren eskutik. Eguneraketa, igandea. Alemaniak irabazi zuen, Espainiaren aktuazioa ia hondatu zuen batek. Hori dena zuzenean komentatu genuen umore handiz. Jardun osoa gorde dugu erreferentziarako.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Motorrak berotzen Euskovisionerako

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-05-26 ¦ 07:43 ¦  zuzenean

Atzo izan zen Eurovisioneko lehen semifinala, eta gaur izango da bigarrena, finalerako aldez aurretik herrialde gutxik baitzuten pribilejioa. Geuk ere prestatu ditugu gauzak, Coveritliveko leihoa enkargatu dugu larunbateko Euskovisionerako. Gaur goizean, Euskadi Irratian 11.00etan, azalpenak emango ditu kontuaz La Personnalite-ko Goio Telletxeak. Berotu motorrak!

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Euskovision 2010, sarean eta fisikoki ere bai, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian

© cc-by-sa  Sustatu + La Personnalite  ¦  2010-05-18 ¦ 08:55 ¦  zuzenean

Iaz esperimentu bitxi bat egin genuen, Eurovision jaialdiko emanaldiaren web bidezko zuzeneko jarraipena egin genuen euskaraz: Euskovision deitu genion. Aurten, errepikatu egingo dugu, Sustatu eta La Personnalite-ren eskutik. Eta ez bakarrik web bidez, fisikoki ere bai. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian elkartuko gara parranda maite duzuen sustatuzale guztiak, ustezko gustu on edo txarraren artean, aurriritzi handirik ez dugunak behintzat. Maiatzaren 29an da hitzordua, larunbat batez. Gonbidatuta zaudete.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-08-14 ¦ 11:43 ¦  zuzenean

Gaurko agerraldia 11.00etan hasi du Patxi Lopezek Gasteizen, eta 12.30etan da erantzutekoa twitter bidez galdetutakoei, baina oraingoz, internautak arazoak izaten ari dira agerraldia Internet bidez ikusteko." Real Player teknologia behar da instalatua. Linuxen nekez lortuko duzu, saiatu Windows baduzu Real.com-etik jaisten ea lortzen duzuen.

Eguneraketa, 14.30. Jarraipenerako arazo asko izan dira, bai. Sustatun Patxi Lopezek emandako erantzun batzuk jaso ahal izan ditugu dena den. Klikatu jarraian, eta irakurri Coveritlive-ko leihoan eguerdikoak eman duena.

Guztia irakurri ¦ 11 erantzun

Cory Doctorowren Donostiako ekitaldiak, Internet bidez zuzenean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-07-28 ¦ 16:53 ¦  zuzenean

arratsaldeko 17.00etan euskal blogariekin topaketa, eta 19.30etan Gipuzkoa 2.0ren aurkezpena (ekitaldi horretan Markel Olano diputatu nagusia eta "Maite Goñi":http://www.euskaljakintza.com irakaslea eta IKTetan aditua ere hizlari izango dira).

Etxetik iruzkinekin ere parte hartzeko modua egongo da.

Zuzeneko emanaldia, hemen:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Maiatzak 21, greba orokorra zuzenean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-05-21 ¦ 17:03 ¦  zuzenean

Aurreko batzuetan egin dugun bezala, zuzeneko jarraipena egingo dugu gaur, baina ez telebistako emanaldi bati, greba orokorraren deialdiari baizik. Parte hartzeko, Twitter bidez #grebaorokorra gakoarekin, edo hemengo lehiatilearen bidez. Eguneraketa: 17.00. Tira itxi egin dugu, abisatu dugu ez zela egun osoan egongo. Jarraitu Twitterreko jarraipena hemen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Coveritlive tresnaren gorakada etengabea

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-05-18 ¦ 10:27 ¦  zuzenean

Zuzeneko liveblogging emanaldiak egiteko Coveritlive tresna erabili dugu hemen, azkenengoa Eurovision-en jarraipena egiteko joan den larunbatean. Azken hilabeteotan asko hasi den gailua da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eurovision 2009 zuzenean, Euskovision bihurtuko dugu Sustatun

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-05-16 ¦ 19:20 ¦  zuzenean

Eurovision 2009 saioaren jarraipena, maiatzaren 16an, larunbatarekin. Gonbidatu bereziarekin: Ana Malagon blogari eta La Personnalite-ko webgile ezagunak gidatuko du saioa. La Personnalite-ko web diseinatzaile Goio Telletxeak prestatu du logoa eta asmatu du izena: Euskovision.

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Athletic - FC Barcelona Kopako finala zuzenean Berria.info eta Sustaturen eskutik

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-05-13 ¦ 17:30 ¦  zuzenean

Berria.info-k eta Sustatuk zuzeneko emanaldia egingo dugu gaur Athletic-Barcelona Kopako finaleko partiduan, 21.00etan hasita. Zeuon, Interneteko irakurleen laguntzarekin izango da, bai hemen eta bai Berria.info-n.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Informatikari Euskaldunen Bilkura, IEB 2009 jarraipena zuzenean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-05-07 ¦ 09:27 ¦  zuzenean

Gaur ospatzen da, "Teknologia berriak, gaur eta bihar" izenburupean, Informatikari Euskaldunen Bilkura. 220 lagun elkartu gara Miramongo parke teknologikoan, eta sarean zuzeneko jarraipeneko tresna jarri dute. Iruzkinak egiteko, Twitter bidez #ieb09 gakoa erabili.

Erref.: Informatikari Euskaldunen Bilkura, IEB 2009 jarraipena zuzenean (jarraipena.iebueu.org)
# ¦ 3 erantzun

Inbestidura saioa zuzenean Berria.info-ri esker

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-05-05 ¦ 14:51 ¦  zuzenean

Sustatun bertan zuzeneko emanaldi batzuekin egin genuen bezala, Berria.info ere Lehendakariaren inbestidura saioko zuzeneko jarraipena egiten ari da gaur Twitter eta CoverItLive tresnak erabiliz. Berri-emaile nagusia, Pello Urzelai kazetaria Twitter bidez Legebiltzarretik bertatik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-03-04 ¦ 14:27 ¦  zuzenean

Athletic-Sevilla Espainiako futbol kopako finalerdietako itzulera partidua, gaur asteazkena, 20.00etan. Proposamen bat: piztu La Sexta eta kendu soinua, jarri Bizkaia Irratia edo Euskadi Irratian Haritz Gallastegi eta lankideen komentarioak, eta izan zu zeu ere komentarista zuzenean Sustatun. Parte hartzeko sartu barrura.

Guztia irakurri ¦ 9 erantzun

Hauteskunde gaua zuzenean Sustatun

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-03-01 ¦ 23:21 ¦  zuzenean

Gaur martxoak 1, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen igande honetan, iluntzeko 20.00etatik aurrera zenbaketa zuzenean jarraitu dugu Sustatun, liveblogging egiten zuen irakurleon partaidetzarekin, eta kalkulagailuaren laguntzarekin. Amaitu da esperientzia. Eskerrik asko denoi.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

EGArako prestaketa sarean: prentsaurrekoa zuzenean

Sustatu - Koldo Mitxelena Kulturunea  ¦  2009-02-19 ¦ 10:44 ¦  zuzenean

Prentsaurrekoa gaur Donostian: EGA azterketa prestatzeko baliabideen doaneko web-gune berri bat jarriko da martxan Interneten. Horixe aurkeztuko digute 11.00etatik aurrera AEK-k, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle Maite Goñik eta EHUko iKide ekimenak. Duela gutxiko aurrekariak hor direlarik, agian interesgarria izango da. Sustatun zuzenean jarraituko dugu, agian zuen laguntzarekin.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun