Sustatu.com > musika

Eñaut Larralde kantari baxenafarra zendu da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-15 ¦ 10:30 ¦  musika

Eñaut Larralde Nafarroa Behereko kantaria atzo arratsean zendu zen Baionako ospitalean gaisotasun luze baten ondorioz. Sortzez Izurakoa, 1970. hamarkadatik goiti bereziki herriz herri ibili zen Eñaut Etxamendi kantariarekin batera. Lanbidez irakasle izan zen Donapaleuko Errekart lizeoan. Ipar Euskal Herriko kantatzeko era tradizionala eta engaiamendu politikoa arrakasta handiz uztartu zituzten Etxamendik eta Larraldek joan den mendeko 60. eta 70. hamarkadetan. Hastapenetik lotura egin zuten Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekin.

Etxamendi eta Larralde (eskuinean), iaz Baionan egindako aurkezpen batean Argazkia: Kazeta.info

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Kerobia eta Supernova: crowdfunding proiektua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-27 ¦ 12:23 ¦  musika

Mila ale: ez gehiago ez gutxiago. Ale bakoitzak CD bat, DVD bat, liburuxka bat eta mural zati bat. Hala aurkeztu du Kerobia taldeak bere hurrengo proiektua: Supernova (Twitter-en jarraitzeko: #hurrengobidaia). Aurrera atera, edo ez, jendearen parte hartzearen esku utzi dute: 750 lagunek 29€ edo gehiagoko aportazioa egin beharko dute Supernova gauzatu ahal izan dezaten. Pack bakoitza esklusiboa izango da: inork ez du kopia berdin bat izango. Eta zuk, galdu egingo duzu?

Erref.: Kerobia eta Supernova: crowdfunding proiektua (kerobia.com)
# ¦ Komentatu

Nafarroako konkistaren musika bilduma berria

© cc-by-sa  1512-2012 Nafarroa Bizirik  ¦  2012-04-14 ¦ 09:53 ¦  musika

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik argitaratu berri dugun musika bilduma aurkeztu nahi dizuegu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kokein: "Zuzenekoen bila joaten gara"

© cc-by-sa  Gaztezulo  ¦  2012-03-16 ¦ 09:32 ¦  musika

Kokein boskote eibartarrak martxoan kaleratuko du lan berria, Izan izenekoa. Indartsu datoz, kontzertuak emateko gogo biziz. Eta ez dute gelditzeko asmorik: Euskal Herritik abiatuta, apirilean Alemaniaraino iritsiko dira kantu berriz beteriko furgonetarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aste honetan aurkeztuko dute La Troba Kung-Fú talde katalanak Herri Urratserako egin duen kantua

© cc-by-sa  Xan  ¦  2012-03-14 ¦ 11:26 ¦  musika

Lehen aldiz euskalduna ez den talde batek egin du Herri Urratseko kantua. Elkartuz zabaldu aurtengo leloarekin bat eginez, antolatzaileek La Troba Kung-Fu talde katalanari eskatu zioten kantua egitea. Pozik hartu zuten eskaintza eta laguna duten Damba taldearen laguntzarekin berehala ekin zioten lanari. Emaitza: elkartuz zabaldu, akordeoi doinu alaiak, kantagarriak, ekialdeko tzigane estiloan oinarrituak. Euskararen besta den Herri Urrats islatzen duen, eta guztiz berria den Kataleuska estiloa izendatu beharko balitz. Aste honetan aurkeztuko dute Euskal Herriko hainbat lekutan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

MusikHerriaren agurra

© cc-by-sa  MusikHerria herri disketxea  ¦  2012-03-06 ¦ 11:15 ¦  musika

MusikHerria herri disketxeak agur esan du prentsa ohar baten bitartez eta azken 7 urte hauetan egindako lanen errepasoa egin du. Epe honetan 74 talderen 82 lan kaleratu ditu Copyleft lizentziapean.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Tamalez, oso euskal talde gutxik jartzen dituzte beren disko osoak Interneten

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-23 ¦ 08:45 ¦  musika

Leire Lopez musika kritikariak aitortza Berrian: euskal disko berri mordoa erosi gabe, entzun gabe dagoela. Zergatik? ez dituztelako sarean jartzen.

Euskal Herrian gutxi dira beren disko osoak Interneten entzungarri jartzen dituzten taldeak. Harrigarria egiten zait, nazioartean ohikoa baita taldeek diskoak zerbitzari propio batean edo archive, bandcamp, soundcloud, eta abarretan jartzea. Harrigarriagoa egiten zait entzun nahiko nituzkeen talde horietako askok copyleft lizentziarekin argitaratu izana (...) Horrenbestez, diskoak lizentzia askearekin argitaratu badira, logikoa ikusten dut streaming bidez entzuteko edo deskargatzeko moduan jartzea.

Erref.: Tamalez, oso euskal talde gutxik jartzen dituzte beren disko osoak Interneten (paperekoa.berria.info)
# ¦ Erantzun bat

Je l'aime à mourir

© cc-by-sa  Ainhi  ¦  2012-02-07 ¦ 12:46 ¦  musika

Inoiz izan al duzue inor inguruan horrelako sentimendurik pizten dizkizunik? Inoiz pentsatu al duzu abesti bat entzutean, hori zuk idatzi beharrekoa izan behar lukeela? Askok pentsa zenezakete abesti hau transmititzen duen sentimenduarengatik aukeratu dudala... ez bakarrik. Abestiko emakumeak transmititzen duen indarra eta bizitzari aurre egiteko kemenarengatik gustatzen zait. Dioen bezala "ikusten duzuten guztia suntsi zenezakete, berak, putz egite batean birsortzen baitu".

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Iruñetik Europa iparraldera arrakastaren bila

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa  ¦  2012-02-02 ¦ 08:51 ¦  musika

Iruñeko Diabulus in Musica taldeak otsailean aurkeztuko du "The Whanderer" lana. Symphonic Metal musika mota egiten dute eta Eskandinaviako taldeen eragin handia dute. Diabulus in Musica taldeko Gorka, Zuberoa, Adrian, Alex eta Xabik otsailean aurkeztuko dute disko berria Alemanian. Momentuz, "Scenaries of hope" abestiaren bideokliparekin gozatu dezakegu.

Diabulus in Musica "Sceneries of hope" Official Video from Arteman Komunikazioa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nolaaaa? Ezagutzen al duzue besterik?

© cc-by-sa  Mikel Alvarez, The Indezents  ¦  2012-02-01 ¦ 09:36 ¦  musika

Ez dut gustoko Pablo Motos. Hori baino gehiago esango nuke, nire lista beltzean dago (hitz egingo dut beste egun batean horretaz…). Hala ere, El Hormiguero ikusten nuen garaian bazen ikaragarri gustatzen zitzaidan tarte bat. “Tenientes” zuen izena eta bertan, erderaz zerbait esaten zuela zirudien ingelesezko kantuak zituzten hizpide. Hots, Mark Knopflerrek “Queso roñoso” dioela dirudien hau, Bonok “te traigo pasta” iragartzen zuen hura edo Christopher Crossen “Pingüino Rodriguez” mitikoa. (Jatorrizkoa The Indezents blogean).

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Elene Arandiaren webgunea martxan da

© cc-by-sa  www.elenearandia.com  ¦  2012-01-23 ¦ 08:45 ¦  musika

Elene Arandia Arnal 1989ko urriaren 27an Gipuzkoako Tolosa udalerrian jaiotako abeslari euskalduna da. Orain webgunea ireki du: www.elenearandia.com

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bost musika talde Ibilaldiaren Abestia lortzeko lehiaketaren azken txanpan

© cc-by-sa  Itxaropena Ikastola  ¦  2012-01-20 ¦ 13:09 ¦  musika

Itxaropena Ikastolak lehiaketa jarri zuen martxan aurtengo Ibilaldiko abesti izango dena aukeratzeko. Lehiaketa azken txanpara heldu da eta bost dira finalean sartu diren taldeak: Larregi, Nabil, Boys os Birle, Basaki eta Ion Barrokal eta The Uskis taldeak. Azken irabazlea Internautek aukeratuko dute: gaur hasi eta urtarrilaren 30a bitartean bozkatu ahal izango da www.ibilaldia.net webgunean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

© cc-by-sa  Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa  ¦  2012-01-19 ¦ 08:42 ¦  musika

Aramaioko 17 urteko neska da Maria Izaga. Aurtengo gabonetan institutuan kantatu du Adele-ren Someone like you. Maria gure elkarteko partaide da, Debagoieneko Izaskun Murgia elkarte lirikokoa :) Gozatu.

Erref.: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen (imurgiaelkartea.org)
# ¦ 7 erantzun

Tolosako Laskorain Ikastolako abesbatzaren CD-DVDa

© cc-by-sa  Laskorain Ikastolako abesbatza  ¦  2012-01-14 ¦ 12:13 ¦  musika

Tolosako Laskorain Ikastolako neska-mutilek abesbatza jardueraren barnean disko eta bideoklip bat grabatu dute. Egitasmoa ez da halere, musikaren alorrera bakarrik mugatu, baizik eta ikasleek beraiek arduratu dira (irakasleen laguntzaz) diskoaren diseinuaz eta CD-DVDa erabat amaitzeko egin behar izan diren beste hainbat lanez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Llanfairpwll herriko ikasleak Ken Zazpiren Ilargia kantatzen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-09 ¦ 10:48 ¦  musika

Mentopoliris goitizena duen euskaldun batek (ez dakigu bere benetako izena) bi hilabete praktika batzuetan egin ditu Galesko Llanfairpwll herriko eskolan, eta nolabait, euskaraz kantu bat irakatsi behar ziela pentsatu zuen. Ken Zazpiren Ilargia aukeratu zuen, eta horra emaitza. Kantariak 9 eta 11 urte artekoak dira, pianoan irakasle bat dago, baterian 9 urteko haurra, eta gitarran Mentopoliris bera.

Erref.: Llanfairpwll herriko ikasleak Ken Zazpiren Ilargia kantatzen (www.youtube.com)
# ¦ 2 erantzun

Mursego: "Kontserbatorioak trauma utzi zidan, baina listo, gaindituta daukat"

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-01-03 ¦ 11:56 ¦  musika

Morau, Lisabö eta Kashbadekin hasi zen grabaketen eta kontzertuen zaporea dastatzen. Anarirekin ikasi du taulatu gainean disfrutatzen. Bakarlari gisa Bat (2009) eta Bi (2010) diskoak kaleratu ditu. Bere hegaldi hipnotikoekin, hainbat instrumentu aldi berean dantzan jarriz eta proposamen ezberdin bat eginez, gero eta publiko zabalagoa konbentzitu duen banpiroa da Mursego. Bere txeloa bizkarrean duela hamaika saltsatan sartzen den artista da Maite Arroitajauregi.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa

© cc-by-sa  Ibilaldia Elkartea  ¦  2011-12-11 ¦ 09:46 ¦  musika

2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Maiatza urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten da. Ez da abestirik gabeko Ibilaldirik, ezin ahaztu Abusuk egin zuen "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil..." hura, 1996.urtean Trapagako lehen Ibilaldiaren abestiak "barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian" esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen "Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala...". 2012.urteko Ibipuntuzero Ibilaldiko abestia sortzeko lehiaketa jarri dugu abian Itxaropena Ikastola eta Ibilaldia Elkartea osatzen dugunok.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Xabi Strubellen lan berria, 'Lur gorrian barrena' disko-liburua, kalean da

© cc-by-sa  Maluta argitaletxea  ¦  2011-12-05 ¦ 16:10 ¦  musika

Maluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: batetik, Xabi Strubell musikariaren Lur gorrian barrena disko-liburua, eta bestetik, Eneko Haritzak idatzitako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra liburuxkak. Guztiak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat dira, ipuinak entzun, irakurri, marraztu eta abestu dezaten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Banden Lehia 2011 abian da, banda amateur onenak aukeratzeko lehiaketa

© cc-by-sa  AZKUE Fundazioa  ¦  2011-11-13 ¦ 08:28 ¦  musika

Aste honetan martxan jarri da Banden Lehiaren hirugarren edizioa. Txapelketa honek euskeraz kantatzen duten banda amateur onenak saritzen ditu. Talde finalistak aukeratzeko internet bidez bozkatzeko sistema ezarri da eta finala zuzeneko emanaldia izango da, lau taldeen arteko lehia. Lehiaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak antolatzen du eta lehiaketaren finala Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzeko antolatzen diren ekitaldien barne dago. Aurtengo edizioko sariak askoz interesgarriagoak dira: BBKLive jaialdian jotzeko aukera, 2.000 eurotako diru-txekea eta iPod Touch-ak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nigerreko Bombino gitarra-jole handia Sustraiez Blai jaialdian

© cc-by-sa  SUSTRAIEZ BLAI KULTUR ELKARTEA  ¦  2011-11-10 ¦ 13:21 ¦  musika

Larunbatez, azaroaren 12an, ospatuko da munduko musiken gaineko Sustraiez Blai Jaialdiaren hamaikagarren edizioa Ordizian. Oraingoan ere, iaz bezalaxe, musika-emanaldiak bi leku ezberdinetan izango dira: alde batetik, Garagartza plazan eta bestetik, merkatuko plaza estalian. Aipatu beharreko aurtengo berrikuntza da egun osoan zehar, goizetik hasita, artisautza-azoka izango dela herriko alde zaharrean, egun-pasa egin nahi duenari aukera ederra eskainiz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»