publizitateaLUR Berri Txarrak+Oihan Vega Maiatzak 26 (680X90pixel)publizitateaIRATXE 215X90 MUGIMENDU GABE

igandea, 2012ko maiatzaren 27a

ttipi-ttapa

GIZARTEA

Musika Eskolaren Eguna ospatuko du Doneztebeko Agorretak maiatzaren 27an

2012-13 ikasturterako matrikulazio kanpaina zabaldu da

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Doneztebe | 2012-05-21 | 10:59 | Testua: TTIPI TTAPA

Agorreta Musika Eskolako ikasle, ikasle ohi, irakasle zein gurasoek egun polit bat pasatzeko aukera izan dezaten, Musika Eskolaren Eguna antolatu dute maiatzaren 27rako, heldu den iganderako.

Goizean, 11:00etan, ateak irekiak egonen dira eta musika tresnak probatu eta eskola ezagutzeko aukera izanen da. 12:30ean kalejira eginen da eta ondotik, 14:00etan, bazkaria eskolako jantokian. Bazkarira joan nahi duenak maiatzaren 16a baino lehen apuntatu behar zuen (948 451412ra deitu edo esmusidoneztebe@terra.es helbidera idatzi).

Arratsaldean kalejira eginen da 16:30etik ai­tzi­nera eta 17:00etan dantzaldia izanen da Santa Luzia plazan, Aie­rri musika taldearekin.

 

Matrikulazioa

Agorreta Musika Eskolak 2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina ere zabaldu du. Maiatzaren 21etik 25era ikasle zaharrek matrikulatu beharko dute, maiatzaren 28tik ekainaren 8ra ikasle berriek eta irailaren 10etik 14ra bertze epe berezi bat zabalduko da. Gogoratu, Musika Eskolan ikas daitezkeen tresnak ondokoak direla: akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, pandereta, perkusioa, pianoa, trikitixa eta txistua. Horrez gain, helduendako tailerrak ere eskaintzen dira.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza Banca Cívica