Sustatu.com > hizkuntza

Danobat euskararekin. Lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz...

© cc-by-sa  Danobat Koop. E.  ¦  2012-05-25 ¦ 11:48 ¦  hizkuntza

Elgoibarko Danobat Koop. E. makina erreminta arloan diharduen enpresa dugu eta bere sorreratik hona euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ahalegin egin ditu. Euskara planaren eskutik barruko euskararen erabileran eragiteaz gain kanpora begira ere hainbat lan argitaratu ditugu, Danobateko Hiztegi Teknikoa eta Tailerreko Eskuliburu Teknikoa besteak beste. Oraingoan ordea, hiztegi berritzailea dugu internet bidez kontsultatu, deskargatu eta irudiz hornitutako hiztegia baitugu: hiztegia.danobatgroup.com.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Eusko Jaurlaritzak Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria gizarteratzeko prozesua abian jarri du

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-05-24 ¦ 11:22 ¦  hizkuntza

Euskararen Aholku Batzordearekin lankidetzan atondutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren proposamena gizartearen esku jarri nahi dugu. Hortaz, gaurtik hasi eta ekainaren 24ra bitartean, herritarren, erakundeen, enpresen, elkarteen, eta gizarte alorreko eragile guztien ekarpenak jasotzeko epea ireki dugu. Animatu eta parte hartu, Euskara 21 blogaren bitartez. Orain zuen txanda da. Zuen oharren zain gauzkazue.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Mintza Eguna ospatuko dute Santurtzin ekainaren 2an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-20 ¦ 15:11 ¦  hizkuntza

Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin ospatuko dute. Ekainaren 2an izango da, eta egun guztirako egitaraua osatu dute. Hitzordua 11:00etan egin dute, Santurtziko portuan, eta gonbidapena luzatu dute sare sozialen bidez, Zeuk ere euskaraz bizi nahi baduzu, zatoz gurekin! lemapean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Twitter euskarara itzultzeko aukera ireki dute

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-17 ¦ 10:45 ¦  hizkuntza

Twitter euskarara itzultzeko eskaerek erantzuna izan dute azkenean. Atzo arratsaldean Twitterrek iragarri zuenez bere interfazea beste 6 hizkuntzara itzultzeko aukera ireki du, tartean gurea: euskara, katalana, ukraniera, greziera, txekiera eta afrikaansa. Itzultzaile lana boluntarioa izango da eta erabiltzaileen komunitateari dei egin dio horretarako.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Hitanoa 'online' ikasi dute 10 lagunek

© cc-by-sa  Mintza hadi, lagun!  ¦  2012-05-13 ¦ 16:30 ¦  hizkuntza

Lehenengo aldiz, hitano ikastaroa online egin du 10 laguneko talde batek; hau da, internet bitartez ikasi dute lagunarteko hizkera informalerako berezkoa den erregistro hori. Ikastaro honen aurretik ez da hitano ikastarorik antolatu sarean, eta erantzun ona izan duela azpimarratu dute Maramara* taldeko antolatzaileek. Interneten bidez eskaini denez, ikasle batek Txiletik egin ahal izan du ikastaroa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Karrisolasa: Diglosiaren purgatorioaz

© cc-by-sa  Karrikiri elkartea, Iruñea  ¦  2012-05-12 ¦ 15:58 ¦  hizkuntza

Maiatzako Karrisolasa ekimenaren saio berrian Mikel Zalbidek Bat Soziolinguistika aldizkarian (79-80) idatzi zuen artikuluaren pasarte bat izango dugu oinarri. Oraingoan ere, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara. Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Arabako ideia laborategia", maiatzaren 26an Espejon

© cc-by-sa  Manex Agirre (Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuak)  ¦  2012-05-10 ¦ 11:24 ¦  hizkuntza

Arabako ideia laborategia antolatu dute Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Laborategia maiatzaren 26an izango da, Espejon, eta egun osoko egitaraua izango du. Helburua Araban euskalgintzan lanean ari direnen praktika onak bildu, eta ezagutaraztea da.


Argazkiak.org | Arabako ideia laborategia © cc-by-sa: Euskara Zuia

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Mintza hadi online, lagun!

© cc-by-sa  Mintza hadi, lagun!  ¦  2012-05-08 ¦ 11:07 ¦  hizkuntza

Maramara taldeak hika hitz egiteko tartea zabaldu berri du sarean. Asteazkenero, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara, hitanoa praktikatzeko aukera dago hitanoa.com webgunean. Atari horretako mintzagunea atalean idatzizko blaga edo solasaldia egiteko aukera dago, Eneko mintzakidearekin. Txat hau oso egokia da hitanoarekin lanak dituztenentzat, erabiltzaileak aukera baitu pentsatzeko, errepasatzeko eta zuzentzeko, esan beharrekoak bota aurretik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Topaguneak hizkimizki.com webgunea jarri du martxan

© cc-by-sa  Topagunea  ¦  2012-05-07 ¦ 08:55 ¦  hizkuntza

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Hizkimizki.com webgunea sortu du. Euskaratik eta euskaraz sortu den tresna berri honek hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea du helburu. Osotara 43 hizkuntza biltzen ditu eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak. Horietako hizkuntza asko lehen aldiz jarri dira bata bestearekin harremanetan, esaterako aragoiera-nepalera edo fula-islandiera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Etnografiatik euskararen jatorrirantz

© cc-by-sa  Euskararen Jatorria Elkartea - Aitor Zugasti  ¦  2012-05-01 ¦ 10:44 ¦  hizkuntza

Datorren maiatzaren 12an, Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra egingo dugu Diman, oraingoan, etnografia ardatz hartuz eta alor honetatik hizkuntzalaritzarako egin diren ekarpenei buruzko gogoeta eginez. Helburua hizkuntzaren historia ahalik eta puntu gehienetik ikustea da, eta horretarako iaz landutako genetikatik aurten ikusiko den etnografiara pasatuko gara, etorkizunean historia eta arkeologia ere lantzeko itxaropena dugularik.

Julio Caro Baroja eta Aita Barandiaran, Ataunen.
GureGipuzkoa.net | Julio Caro Baroja eta Aita Barandiaran, Ataunen. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitik

© cc-by-sa  EHra 19 urtez etorritako Cantabriar bat.  ¦  2012-04-13 ¦ 10:21 ¦  hizkuntza

Ni Kantabriako neska bat naiz eta duela 7 urte hasi nintzen euskara ikasten zerotik abiatuz (19 urte nituela etorri nintzen Bilbo aldera). Ikasteari ekin nion, bai gustukoa nuelako, bai nire etorkizun profesionalean beharko nuelako.

Jadanik, EGA mailara heldu naiz, baina ez dut berez titulua lortu. Hainbatetan saiatu ondoren, ez dut oraindik helburua gauzatu.

Segidan azalduko dut zein den, EGA azterketari buruz dudan iritzia eta baita nire ikaskideen ikuspegia jasotzen duen iritzia ere. Sustatu.com-en idaztera animatu naiz eta espero dut, irakasle edo beste ikasleen erantzunik jasotzea (agian, nire ikuspegia aldaraziko didate).

Guztia irakurri ¦ 17 erantzun

Hiztegia landu nahi? 'Gaurko Hitza' jokoa abian da!

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2012-04-04 ¦ 09:28 ¦  hizkuntza

Aspaldi nuen egitasmoaren berri emateko gogoa eta, azkenean, gauzatu da:Gaurko Hitza aplikazioa abian da. Aplikazioaren oinarrian joko bat dago eta haren helburua Gaurko hitzan urte hauetan azaldutako hitzak lantzea da. Facebookera begira garatutako aplikazioa da, baina web bidez ere (Fabebooken sartuta egon gabe) joka daiteke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak behar ditu Emunek

© cc-by-sa  EMUN KOOP E  ¦  2012-04-02 ¦ 12:05 ¦  hizkuntza

EMUN KOOP. E.k, lan munduan euskararen normalizazioan diharduen enpresak, langile premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko honakoak behar ditu: Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak. Horretaz gain, honako arloetan esperientzia duten pertsonen curriculumak jasotzeko epea ere ireki dugu: Inmigrazioa eta Kulturgintza.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txillardegi: "Grafito horiek benetakoak dituk"

© cc-by-sa  Juan Martin Elexpuru  ¦  2012-03-20 ¦ 08:22 ¦  hizkuntza

Hiru gutun bidali zizkidan Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"k 2009ko abendu amaieran Iruña-Veleiako auziaz. Berrian eta nire blogean eman dut horien berri. Eskaneatuta eta transkribatuta aurki daitezke Sos Iruña-Veleiaren webgunean (PDF). Besteak beste, "Yaveh zutan izana" jartzen duen grafitoa aztertzen du (argazkian), eta hika dagoela dio, gaur "Yavhe zeruetan haizena" litzatekeena.

Grafito horiek benetakoak dituk

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Hitanoa.com web guneak atal berria

© cc-by-sa  maramara*taldea  ¦  2012-03-18 ¦ 09:56 ¦  hizkuntza

Hitanoa.com webguneak hitanoari buruzko materiala eta informazioa eskaintzen du. Hemendik aurrera hitanoaren inguruko dokumentuen loturak ere eskaintzen hasiko da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ingelesik gabe euskal irakaskuntza non?

© cc-by-sa  Iberba Euskara Zerbitzuko Patxi Alaña  ¦  2012-03-15 ¦ 12:12 ¦  hizkuntza

Euskalgintzan ideiak agortzen ari zaizkigula dirudi. Orain dela 30 bat urte ekimena kalean zegoen, proiektu berriak herritik sortzen ziren. Gaur egun, ordea, badirudi denok Administrazioari begira gaudela, hura txalotuz edo kritikatuz, baina gauza berri asko sortu gabe. Artikulu hau Euskalgintza 2030 izeneko eztabaida bateko lehenengo ekarpena da. Bada ordua datozen 20 urteei begira gogoeta sakona egiteko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia, ekainaren 3an ospatuko da

© cc-by-sa  Itxaropena Ikastola  ¦  2012-03-15 ¦ 11:57 ¦  hizkuntza

Maiatzaren 27an ospatzekoa zen Bizkaiko Ikastolen jaia Trapagaranen, baina Athletikek Bartzelonaren aurka jokatu behar duen kopako finalaren ostean egon daitezkeen ospakizunak ahalik eta gutxien eragiteko asmoz, Ibilaldia ekainaren 3ra pasatzea erabaki du Ibilaldia Elkarteak.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Maiatzerako barnetegien eskaintza aurkeztu du AEK-k

© cc-by-sa  Iruñerriko AEK  ¦  2012-03-08 ¦ 13:21 ¦  hizkuntza

Iruñerriko AEKk udaberrirako prestatu duen barnetegietako eskaintza aurkeztu du. Maiatzeko bigarren eta hirugarren asteburuan izango dira eta, berrikuntza modura, aurtengoan Hiri Barnetegia antolatuko dela, Iruñean bertan. Gainera, Arantzan ere izango da barnetegia

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eusko Jaurlaritzak EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-03-07 ¦ 15:29 ¦  hizkuntza

Eusko Jaurlaritzak EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusien berri eman du gaur Donostiako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan eskaini den prentsaurrekoan. Nafarroa eta Iparraldeko datuen emaitzak, berriz, hilabete gutxi barru emango dira. Inkesta horren emaitza horiek izan dira, hain zuzen, prentsaurrekoaren ondoren zentroan bertan egin den Euskararen Aholku Batzordeak aztertu duen gai nagusia.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Euskararen jatorria: enigma europar bat

© cc-by-sa  Euskararen Jatorria Elkartea - Aitor Zugasti  ¦  2012-03-04 ¦ 12:07 ¦  hizkuntza

Euskararen Jatorriaren Elkarteak ETBk egindako Euskararen jatorria: enigma europar bat izeneko dokumentalari buruzko iruzkin batzuk egin nahi ditu, herritarrek berau ikusten animatzeko baina, baita ere horren irakurketa kritikoa egiteko, ez duelako eskaini, zoritxarrez, gaur egun gure hizkuntzaren jatorriaz dauden proposamen garrantzitsuenei buruzko informaziorik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»