Sustatu.com > argazkiaFlickr-en oraina eta etorkizunaz© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-22 ¦ 08:18 ¦ argazkiaAzken egunotan Flickr-en heriotzaren inguruko mezuak ugaritzen ari dira sarean. Izatez, ez da gaurko kontua, duela urtebete gutxienez hasi ziren lehenengo argi gorriak pizten. Badirudi Yahook erosi zuenetik, hala baieztatu du Gizmodo webguneak, martxa galdu duela. Ez hori bakarrik, Flickr-en heriotzaz hitz egiten du, eta horren erantzule egin du Yahoo konpainia. Sortu zenetik, erreferentea izan da erabiltzaile arrunt zein argazkilaritzan interesa dutenentzat, eta oraindik izan ere bada askorentzat. Gizmodo webgunearen editore Mat Honanen ustez, baina, Yahook ez du asmatu sare sozial modura zituen ezaugarriak aprobetxatzen, aurretik zituen beste zerbitzu batzuekin integratzen setatzeagatik eta gailu mugikorretarako aplikazioak ateratzen berandutzeagatik, besteen artean. Guztia irakurri ¦ KomentatuHiru emakume eta pasio bat© cc-by-sa Gaztezulo ¦ 2012-05-11 ¦ 15:26 ¦ argazkiaArgazkilariak gutxitan ikusten ditugu objektibo aurrean, gibelean dute toki naturala. Guk aurpegia jarri nahi diegu, emakume aurpegia. Hirurak dira bilbotarrak, betaurrekodunak, canonistak... belaunaldi ezberdinetakoak, ordea, eta lengoaia fotografikoaz egiten duten erabilera ere ez da bera. Alondegia adostu dugu elkargune, eta kafetegian aurkitu ditugu Saioa Cabañas, Naia Del Castillo eta Begoña Zubero, krisia gora eta behera blagan. Guztiok geure burua berrasmatu behar dugula dirudien garai honetan, argazkilaritzak, arte praktikoa izanik, beste diziplina batzuek baino erraztasun handiagoa eskaintzen omen du horretarako. Guztia irakurri ¦ KomentatuargIHIzkiak: argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa© cc-by-sa Egizu elkartea ¦ 2012-05-06 ¦ 10:48 ¦ argazkiaArgIHIzkiak literatura-lehiaketa berezia da. Getxoko 15 argazkilariren lanak proposatzen dizkizuegu, horietan oinarrituta, testu laburrak sortzeko. Bi aukera daude: sms bidez eta posta elektronikoz. Jasotzen ditugun testu guztiak erakusketa batean agertuko dira eta onenek 300 euroko saria jasoko dute. Animatu eta parte hartu! Guztia irakurri ¦ KomentatuModeloak egin egiten dira© cc-by-sa Joxe Arantzabal, Faroa ¦ 2012-04-12 ¦ 09:08 ¦ argazkiaStephan Bollinger argazkilari suitzarrak bideo argigarria egin du, erakusteko ez duela merezi modeloak eredutzat hartzea, modeloak publizitate agentziek egiten baitituzte. Guztia irakurri ¦ KomentatuInstagram eta Vignette: argazkiak mugikorrean pertsonalizatzeko tresnak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-10 ¦ 11:23 ¦ argazkiaEgun hauetan Instagram medioetan dexente agertu da, batetik iPhone mundutik Android-era salto egin duen mugikorretarako aplikazio bat delako, eta bestetik enpresa Facebook-ek erosi duelako, milioika dolar ordainduta. Zera da funtsean Instagram: argazkia atera eta partekatzeko aplikazioa, telefono adimenduan dabilena, eta efektu berezien sorta bat eskaintzen dizuna irudia eraldatzeko. Hona adibide bat:
Guztia irakurri ¦ KomentatuWorld Press Photo 2011 sari entzutetsua, Yemenen ateratako argazki honentzako© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-02-15 ¦ 08:09 ¦ argazkiaSamuel Aranda argazkilariak Yemenen ateratako argazki honek lortu du World Press Photo Award sari ezaguna. 2011. urtean zehar ateratako argazki onenari ematen zaio saria. Guztia irakurri ¦ Erantzun batArgazkilaritza demokratizatu zuen konpainia, Kodak, porrotetik gertu© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-24 ¦ 09:34 ¦ argazkiaArgazki digitalek, bereziki telefono bidezkoek, hil egin dute Kodak, kamera konpaktuak eta film rolloak asmatu zituen konpainia. 1990eko hamarkadara arte, munduko 5 marka sendoenetakoa zen, baina egun hauetan ixtekotan dago. Film industriako bere lehiakide nagusia (Japoniako Fujifilm), berriz, negozioa eraldatuz aurrera doa. Estekan, The Economist-eko artikulu bat gertatu dena azaltzen.
Erref.:
Argazkilaritza demokratizatu zuen konpainia, Kodak, porrotetik gertu (www.economist.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|