Itzuli orri nagusira Bidali hau

Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

© cc-by-sa  www.independentzihatz.com ¦ 2012-05-18 ¦ 11:28 ¦ aldarrikapenak

Independentzihatz egitasmoaren helburua, eskuko hatz txikia altzatzearen ohitura zabaltzea da, idenpendentziaren aldeko ikur modura. Atera zure argazkia, hatza altzata, eta igo Independentzihatz webgunera! Independentzihatza, txikia izan arren besteek adinako eskubidea duelako, Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria!

Publizitatea

Independentzihatza, Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria egiteko keinu txikia da! Txikia baina ozena!

Konplexurik gabe, altza independentzihatza!

  1. - Jo gure webgunera, www.independentzihatz.com
  2. - Igo argazkia idenpendentziaren zeinua eginaz.
  3. - Kokatu mapan
  4. - Gorde

Independentzihatz aldarriaren helburua, eskuko hatz txikia altzatzearen ohitura zabaltzea da, idenpendentziaren aldeko ikur modura. Zeuk ere altza hatza Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko!

Info gehiago, webgunean eta Twitterren.

independetzihatz.jpg 46KB (47150 byte)

Erantzunak

#1. Re: Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

Texas_askatuta ¦ 2012-05-18 ¦ 12:11

Irudian bandera españar bi dagoz, bata zein bestearengandik berezita izango dalakoan,

#2. Re: Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

Gilen ¦ 2012-05-18 ¦ 16:01

Lehen begiratuan pentsatu dut albistea Altza herriaz ari zela, baina ez. Tira ba, dena indenpendentxiaren alde.

#3. Re: Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

Irala ¦ 2012-05-19 ¦ 21:05

Altza hatsa? Altxa atxa? Altxa haltza? Xuxen, lagundu!!!
Ortografian bezainbat espainiar banderen kontuan burua argitu egin behar dugu.

#4. Re: Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

españolik ez! ¦ 2012-05-20 ¦ 21:52

Aukeratutako argazkiak, nik uste batekin gutxi ez eta bi bandera español jarri izana salatzen duela. Beeheko bandera ez baita batzuk dioten bezela ERREPEUBLIKARRA, ESPAÑOLA baizik. Besteari ez diote bandera monarkikoa deitzen, ba hau ere beste bezain ESPAÑOLA da, bandera arrotza guztiz guretzat.
IKURRIÑA BAI, BAI, ESPAÑOLA EZ, EZ! IN DE PEN DEN TZI HATZ!!

#5. Re: Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

Texas_askatuta ¦ 2012-05-21 ¦ 08:12

Ba badirudi Donostiako Udalean agintzen dagoenari ahaztu egin zaiola kontu hori. Ze berak dauka horren ardura, ez beste inork.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea