Itzuli orri nagusira Bidali hau

Errimak oinetan. Bertsolaritza eta dantza ikuskizuna

© cc-by-sa  Haatik dantza konpainia ¦ 2012-05-25 ¦ 13:44 ¦ dantza

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da Errimak oinetan, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak.

Publizitatea

Bertsoa oinarri hartuta sortutako dantza emanaldia da errimak oinetan. Unai Elizasu gaijartzaileak botatako amuari, hozk egin zion Aiert Beobide dantzariak. Hilabeteetako lanak, ensaioak, errimak eta oinak...

Ekainaren 2an, 20:30ean, Leioako Auditoriumean plazaratuko dira.

Haatik konpainiako Aiert Beobide, Onintza Odriozola, Garazi Lekuona, Maitane Mujika eta Gotzon Poza dantzariak dira "Errimak Oinetan" emanaldian, oinak jarriko dituztenak!

www.errimakoinetan.com da gure webgunea eta hau gure Facebook orria.

errimak_oinetan.png 428KB (439003 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea