Orson Welles Euskal Herrian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-27 ¦ 10:02 ¦  zinema

Jakina denez, Orson Welles (1915-1985) Euskal Herrian izan zen 1955ean. Around the world with Orson Welles hainbat dokumentalez osatutako multzo baten baitan, The Land of the basques dokumentala grabatu zuen, eta Youtuben ikusgai dago, sei zatitan banatuta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Transmisioa da gunea

© cc-by-sa  Karrikiri elkartea, Iruñea  ¦  2012-05-26 ¦ 15:31 ¦  hizkuntza-eskubideak

Maiatzaren 16an Karrisolasaren saio berria izan genuen Diglosiaren purgatorioaz izeneko artikuluaren bueltan. Mikel Zalbidek BAT Soziolinguistika Aldizkarian (79-80, 2011) idatzi zuen azterketa interesgarria izan genuen oinarri. Hona hemen saioan aipatutakoaren laburpen gisakoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Mondragon Unibertsitateak streaming bidez Ate Ireki interaktiboak eskainiko ditu

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea  ¦  2012-05-26 ¦ 11:05 ¦  hezkuntza

Mondragon Unibertsitateak, maiatzaren 29an, asteartea, Ate Irekien saio berritzailea antolatuko du. Oñatiko Enpresagintza Fakultatetik 19:00etan hasiko da emisioa eta MUtelebistan, streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Errimak oinetan. Bertsolaritza eta dantza ikuskizuna

© cc-by-sa  Haatik dantza konpainia  ¦  2012-05-25 ¦ 13:44 ¦  dantza

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da Errimak oinetan, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Danobat euskararekin. Lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz...

© cc-by-sa  Danobat Koop. E.  ¦  2012-05-25 ¦ 11:48 ¦  hizkuntza

Elgoibarko Danobat Koop. E. makina erreminta arloan diharduen enpresa dugu eta bere sorreratik hona euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ahalegin egin ditu. Euskara planaren eskutik barruko euskararen erabileran eragiteaz gain kanpora begira ere hainbat lan argitaratu ditugu, Danobateko Hiztegi Teknikoa eta Tailerreko Eskuliburu Teknikoa besteak beste. Oraingoan ordea, hiztegi berritzailea dugu internet bidez kontsultatu, deskargatu eta irudiz hornitutako hiztegia baitugu: hiztegia.danobatgroup.com.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eurovision 2012 Azerbaijanen, eta hemen euskaraz, Euskovision (larunbatean)

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-24 ¦ 19:39 ¦  zuzenean

Azken hiru urte hauetan bezala aurten ere Sustatuk eta La Personnalite-k gonbidatzen zaituztegu Eurovision jaialdiaren gaua Euskovision bihurtzera. Datorren larunbatean, Baku-n (Azerbaijanen) izango da Eurovision, eta etxean bazaudete, primeran pasatuko duzue Sustatu.com eta telebista aldi berean piztuta.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Eusko Jaurlaritzak Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria gizarteratzeko prozesua abian jarri du

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-05-24 ¦ 11:22 ¦  hizkuntza

Euskararen Aholku Batzordearekin lankidetzan atondutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren proposamena gizartearen esku jarri nahi dugu. Hortaz, gaurtik hasi eta ekainaren 24ra bitartean, herritarren, erakundeen, enpresen, elkarteen, eta gizarte alorreko eragile guztien ekarpenak jasotzeko epea ireki dugu. Animatu eta parte hartu, Euskara 21 blogaren bitartez. Orain zuen txanda da. Zuen oharren zain gauzkazue.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Oparitu UEU

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)  ¦  2012-05-24 ¦ 09:39 ¦  irakaskuntza

UEUk opari-bonoak jarri ditu salgai bizi duen egoera ekonomiko larriari aurre egin eta UEUren ikastaro eta liburuak ezagutzera emateko. Aukera polita Udako Ikastaroak oparitzeko, ezagutza oparitzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekitaldien ordutegian, segregazio linguistikoa mesedez

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2012-05-24 ¦ 08:23 ¦  hizkuntza-eskubideak

Ekitaldi batera joan, eta jakin ez ea euskaraz artatuko zaituzten. Euskaraz bizi nahi izanez gero ordaindu behar izaten duzun deserosotasun horietako bat. Umeekin joanda, deserosoa baino gehiago, mingarria izan daiteke. Iristen zara, eta... edo gaztelaniaz da, edo "bilingüe" txafardero batean. Gerta liteke, gainera, galdera iristea: euskaraz ala gaztelaniaz egingo dugu? Ez dakit horrekin ze espero den sustatzea, herri-demokrazia edo zer, baina oso deserosoa da talibantzat agertu behar izatea eta euskaraz, mesedez aldarrikatzea, ze, beti dago, nola ez, erdaldunik zu talibantzat hartu eta, kexaren aurrean, gaztelaniara eroango duena jarduna. Hablemos en castellano, no me impongas tu lengua.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Maiatzaren 27an, igandea, "Baserri Eguna"

© cc-by-sa  Igartubeiti Baserri Museoa  ¦  2012-05-23 ¦ 15:31 ¦  etnografia

Maiatzak 27an, igandean, zatoz Igartubeiti Baserri Museora eta goza ezazu prestatu ditugun jarduerekin: bertsoak, XVI. mendeko batelaren erakusketa azalpenekin, herri bazkaria, umeentzako tailerra, Juan Mari Beltranen kontzertua. Zozketan parte hartu!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal liburu digitalen basamortua

© cc-by-sa  Joxe Arantzabal, Faroa  ¦  2012-05-23 ¦ 12:32 ¦  liburuak

Joxe Arantzabal HUHEZIko irakasle eta blogariak euskal liburu digitalen inguruko artikulua argitaratu du aste honetan bere blogean. Izenburuak argi uzten du zer pentsatzen duen gaur egun euskal literaturak sarean duen presentziaz: Euskal liburu digitalen basamortua.

Azken aldian kezkatuta nabil euskal liburu digitalen egoeraz. Susa salbu, euskal argitaletxe gehienek garesti eta formatu itxian saltzen dituzte liburuak sarean. Gainerako hizkuntza handietan, berriz, aukera oso zabala da: bertan aurki daitezke liburu garestiak, erdi prezioan, merkeak eta, asko eta asko, doan jaisteko moduan. (...) Euskal argitaratzaileek estrategia irekiak sortu beharko lituzkete, gazteak (eta ez hain gazteak) erakartzeko. (...) Ulertzen dut hitz hauek ezinegona sortzea euskal idazle eta argitaratzaileengan, baina paradigma berri batean sartzen ari gara (...), eta euskal liburu digitalak ez badaude sarean modu onean eskuragai, beste hizkuntza batzuetan gertatzen den bezala, ez dugu euskal libururik aurkituko gure irakurgailu eta tableta digitaletan.

Mezuak zalaparta sortu du sare sozialetan eta euskal internauten artean, eta Arantzabalen blogean bertan erantzun asko eta interesgarriak aurkituko dituzu.

Erref.: Euskal liburu digitalen basamortua (goiena.net)
# ¦ Komentatu

Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)  ¦  2012-05-23 ¦ 10:38 ¦  natura

UPV/EHUko Saguzarren estrategia trofiko eta espaziala Ikerketa Taldeak antolatu du mintegi hau, UEUren laguntzaz. Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea dira, eta mintegi honen helburu nagusia animalion biologia eta jarraipen metodoei buruz dagoen ezagumendu-eza gainditzea da. Jardunaldi hau saguzarren biologia eta monitorizazio-teknikei buruzko lehen ekitaldia izango da Euskal Herrian. Eibarren izango da, ekainaren 6tik 9ra. Prezioa, 100 euro.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Homosexuala Iraken

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-05-22 ¦ 12:09 ¦  aldarrikapenak

Homosexual eta gazte 'gotiko'en gorpuz josita. Horrela esnatzen dira, egun, Bagdadeko kaleak. Desberdina izatea garesti ordaintzen da Irak berrian. Karlos Zurutuza gerra erreportariari elkarrizketa gaztezulo.com-en.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Twitter bidezko heriotza

© cc-by-sa  Iban Zaldua  ¦  2012-05-22 ¦ 09:22 ¦  letrak-sare-kantoitik

Biodiskografiak irakurraldia Euskal Herriko geografian zehar paseatzen hasi zirenetik, Xabier Montoia, Ibon Rodriguez eta Iban Zalduak ipuin berri bat eskaini dute saioaren amaieran, azken horrek idatzia, Twitter bidezko heriotza izenburukoa, eta harekin batera Lily Allen kantari britainiarraren Smile abestiaren bertsioa. Orduz geroztik errezitala aldatzen joan da, eta ipuin horren ordez beste berri bat hasi dira irakurtzen, Richard Hawleyren disko batekin lotua. Horrexegatik, eta ipuina Biodiskografiak liburuan ez dagoelako, eta gaur maiatzak 22 agian azkenekoz eskainiko dutelako irakurraldia (Gasteizko Parral tabernan, 20.30tan), eta, azken finean, ipuinak zer ikusi zuzena duelako Interneteko mundu honekin, interesgarria iruditu zaigu Sustatun argitara ematea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Flickr-en oraina eta etorkizunaz

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-22 ¦ 08:18 ¦  argazkia

Azken egunotan Flickr-en heriotzaren inguruko mezuak ugaritzen ari dira sarean. Izatez, ez da gaurko kontua, duela urtebete gutxienez hasi ziren lehenengo argi gorriak pizten. Badirudi Yahook erosi zuenetik, hala baieztatu du Gizmodo webguneak, martxa galdu duela. Ez hori bakarrik, Flickr-en heriotzaz hitz egiten du, eta horren erantzule egin du Yahoo konpainia. Sortu zenetik, erreferentea izan da erabiltzaile arrunt zein argazkilaritzan interesa dutenentzat, eta oraindik izan ere bada askorentzat. Gizmodo webgunearen editore Mat Honanen ustez, baina, Yahook ez du asmatu sare sozial modura zituen ezaugarriak aprobetxatzen, aurretik zituen beste zerbitzu batzuekin integratzen setatzeagatik eta gailu mugikorretarako aplikazioak ateratzen berandutzeagatik, besteen artean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jakintza Librearen III Jardunaldiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-21 ¦ 10:06 ¦  internet

Jakintza Librearen III Jardunaldiak ospatuko dituzte aurten ere. Aurtengo gaia Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak izango da. Komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcantararen hitzaldi bat izango da.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Mintza Eguna ospatuko dute Santurtzin ekainaren 2an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-20 ¦ 15:11 ¦  hizkuntza

Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin ospatuko dute. Ekainaren 2an izango da, eta egun guztirako egitaraua osatu dute. Hitzordua 11:00etan egin dute, Santurtziko portuan, eta gonbidapena luzatu dute sare sozialen bidez, Zeuk ere euskaraz bizi nahi baduzu, zatoz gurekin! lemapean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eskuliburua: Nola sortu aldizkari digital bat Google Currents-entzat adibideekin

© cc-by-sa  IMH  ¦  2012-05-20 ¦ 11:14 ¦  teknologia

Google Currents Google-ko aplikazio berri bat da, aldizkari digitalak irakurtzeko. Blog bat, web gune bat edota zeozer baldin badaukazu kontatzeko, Google Current Producer erabiliz zure aldizkari digitala sortu dezakezu zure jarraitzaileek irakur dezaten. Eskuliburu bat sortu dugu (euskaraz dago) non ikus daitekeen nola sortu zure aldizkaria. Eskuliburua Ebook formatuan dago, eta Amazon-en daukazue eskuragarri (euro baten truke).

Erref.: Eskuliburua: Nola sortu aldizkari digital bat Google Currents-entzat adibideekin (www.imh.es)
# ¦ Komentatu

Guifi.net: komunitatearengandik eta komunitatearentzat sortutako sare irekia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-19 ¦ 12:53 ¦  internet

Guifi.net telekomunikazio sare irekia, askea eta neutrala da. Auzolanean oinarritutako proiektua da, komunitateak sortua eta komunitatearentzat: bertan partikularrak, elkarteak, enpresak, administrazioak eta unibertsiteak biltzen dira. Irekia da, konfigurazio datuak publikoak baitira, eta horrela edozein pertsona edo enpresak sarea nola eraikita dagoen ikusi dezake, eta beharra ikusiko balu, hobetu, mantendu eta hedatzeko aukera izango du. Horrela, sareak ez du enpresa bakar batenganako menpekotasunik: erabltzaile bakoitzak egin dezake konexioa bere kabuz edo konfiantzazko enpresa bati eskatu. Edozeinek har dezake parte, berdintasunean eraikitako sarearen oinarriak onartuz gero. Erabiltzaileen arteko komunikazioa bermatzeko posta zerrenda bat darabilte. Joan zen asteko EraldaLAB jardunaldietan aurkeztu zuten, eta hona dakarkigu bertan jasotakoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

HIK HASIren udako topaketa pedagogikoetarako matrikulazio epea zabalik dago, maiatzaren 31 arte

© cc-by-sa  Hik Hasi  ¦  2012-05-19 ¦ 09:59 ¦  hezkuntza

Hamahirugarren HIK HASI Udako Topaketak izango dira Donostiako Zurriola ikastolan, uztailaren 3, 4 eta 5ean. Gaurkotasun handiko hezkuntza gaiei buruzko 29 ikastaro eskaintzen ditu aurten hik hasi hezkuntza egitasmoak, eta horietan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 31 arte egongo da zabalik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea