Itzuli orri nagusira Bidali hau

Transmisioa da gunea

© cc-by-sa  Karrikiri elkartea, Iruñea ¦ 2012-05-26 ¦ 15:31 ¦ hizkuntza-eskubideak

Maiatzaren 16an Karrisolasaren saio berria izan genuen Diglosiaren purgatorioaz izeneko artikuluaren bueltan. Mikel Zalbidek BAT Soziolinguistika Aldizkarian (79-80, 2011) idatzi zuen azterketa interesgarria izan genuen oinarri. Hona hemen saioan aipatutakoaren laburpen gisakoa.

Publizitatea

Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAN topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Artikulua oro har interesgarria iruditu zaigu, eztabaidarako egokia eta errealitateaz hausnartzeko praktikoa. Gauzak horrela, azpimarragarriak egin zaizkigu solasean sortu diren ondoko hauek bereziki:

  • Lehenik eta behin, egileak diglosiaren azterketa sakona egin ondoren egiten duen baieztapenak kuriositatea sortu digu �Ama-hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipena segurtatuko duen diglosia behar da�. Diglosiaren kontzeptuarekin lotura negatiboak agertu dira gure kulturan eta horrelako formulazioak, hasieran, harridura sortu digu. Hizkuntza berreskuratzen lagunduko duen diglosiaren ikuspuntua, jarraipena segurtatuko duena, ideia interesgarria iruditu zaigu.
  • Euskalgintzan egitasmoen lehentasunak ez direla aski eztabaidatzen ematen du eta egilearekin bat egiten dugu �Ama-hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipen hori da beraz, alde orotatik, lehentasun guztietan lehena�. Horrek ez du beste alorretan egin beharreko ahaleginak baztertzen, baina, garen komunitate txikia izanik, askotan egitasmo handiegietan sartzeko ahaleginak egiten ditugula ematen du. Eremuka lantzen denak anabasaren irudia ematen du lehentasunezko azterketak ez direlako, edo desegokiak direlako.
  • Beraz, bat gatoz azpimarratzen denean � kontuan hartu behar da etxe-auzo-ingurumen hurbileko katea�. Horrekin bat, luze eta zabal mintzatu ginen familiaren ereduaren/ereduen krisialdi/eraldaketa prozesuak eragin zuzena duela gure komunitatean: emazte eta gizonezkoen rol berriak, euskal hiztunen hazkunde demografikoa apala, familien tamainaren murrizketa, aitatasunaren/amatasunaren kezka eta konplexutasun berriak, euskaldun pasibo askoren berpiztea guraso izaterakoan eta beste. Gaiaren zailtasunak handiak dira eta azken urteetan ez dira behar bezala aztertu.
  • Auzo-ingurumen hurbileko testuinguruari begira aipatzen du �aste-egunez eta asteburuz, euskal giroa sortu, garatu eta aberastuko duten hiztun-taldeak behar ditugu�. Aurrerago, arnasguneek behar duten plangintza eta plangintza ezak, honek dakarren hutsarteekin, izan da gaia.
  • Arreta berezia merezi izan du euskarazko eskolak batzuengan gehiegizko ilusio sortu izan duelako eta gehienon babesa eta laguntza falta duelako, bere inguruan arnasbide egokiak sortzeko garaian(aisialdia, kirola, orduz kanpokoak..). Eskolak bere funtzioak ongi osatu behar ditu eta lan hori, ezinbestekoa izanik, ez da nahikoa.
  • Agerikoa ematen badu, guztiz egokia iruditzen zaigu egiten duen baieztapena: �Euskaraz bizi diren (eta, klarifikazio ideologiko argiaz, hala bizi nahi duten) euskaldunek bakarrik atera dezakete aurrera euskara, eguneroko bizimodu arruntean txertaturik�. Inpresioa dugu euskalgintzan, batzuetan bederen, okerreko alorretan ematen dugula gure onena.
  • Artikuluaren bukaeran aipatzen duen �hiztun-herri txikion etorkizuna, ia beti, eleanitza eta kulturanitza izango da� gurea ere egiten dugu, besteak beste, ematen duelako �elebakartasun territorial erabatekorik nekez, arnasgune jakinetatik kanpora bereziki oso nekez, gu bezalako hiztun-herri txiki-ahul batek inon (Europa moderno, interaktibo, supraetniko honetan inon baino gutxiago agian) eskura dezake�

Ekainean eztabaida berriari ekingo diogu Albert Bastardasek BAT Soziolinguistika Aldizkarian(81) argitara eman duen testu batekin "Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera: marko teorikotik proposamen praktikoetara".

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu: