Sustatu.com > irakaskuntza

Oparitu UEU

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)  ¦  2012-05-24 ¦ 09:39 ¦  irakaskuntza

UEUk opari-bonoak jarri ditu salgai bizi duen egoera ekonomiko larriari aurre egin eta UEUren ikastaro eta liburuak ezagutzera emateko. Aukera polita Udako Ikastaroak oparitzeko, ezagutza oparitzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

UEUk liburuak askatu eta erdi prezioan eskainiko ditu

© cc-by-sa  UEU  ¦  2012-04-20 ¦ 18:10 ¦  irakaskuntza

Datorren astelehenean ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren baitan Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bi ekimen abian jarri ditu. Alde batetik, datorren astelehenean bere liburuak erdi prezioan eskuratu ahal izango dira UEU.org web gunean. Bestetik, datorren astean zehar Euskal Herriko campus desberdinetan 110 liburu "askatuko" ditu, jendeak topatu eta ezagutu ditzan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Izena eman Initiative Session 4.0n!

© cc-by-sa  GAZE  ¦  2012-04-03 ¦ 16:02 ¦  irakaskuntza

Apirilaren 19an, osteguna, GAZEk (Gipuzkoako Gazte Ekinzaleak) Gipuzkoako unibertsitateko ikasle eta irakasleekin batera AMETSEN inguruko ekimena antolatu du Donostiako Kursaalean, Initiative Session 4.0. Anima zaitez eta eman izena bertan parte hartzeko! Gainera, Lehiaketa bat ere martxan dugu datozen egunotarako. Parte hartu!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Dokumentazioari buruzko 5. Jardunaldiak: tokikoa eta globala konektatuz

© cc-by-sa  dokumentazioajardunaldiak@gmail.com  ¦  2012-03-05 ¦ 13:32 ¦  irakaskuntza

Dokumentazioari buruzko 5. Jardunaldiak: tokikoa eta globala konektatuz
2012ko martxoaren 5 eta 6an, UPV/EHUko Bizkaiko Campusa (Leioa)

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Teknologiekin lotutako hiru ikastaro antolatu ditu UEUk Eibarren

© cc-by-sa  UEU  ¦  2012-02-28 ¦ 15:23 ¦  irakaskuntza

UEUk Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza aurkeztu du, etengabeko prestakuntza herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Gaurkotasuna, kalitatea, gizartearen premiak eta euskarazko formazioa ardatz, inoiz baino eskaintza handiena egin du krisiari aurre egiteko asmoz. Hamar ikastaroetatik hiru teknologia berriekin lotuta daude.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bihar EGA azterketa: "Oraingoan bai!"

© cc-by-sa  Josu Lezameta, Jozulin  ¦  2012-02-17 ¦ 13:36 ¦  irakaskuntza

Bihar bertan, larunbatez, milaka gazte -eta ez hain- bilduko dira Gasteiz, Bilbo eta Donostian. EGA azterketaren atariko proba egingo dute: 85 galderari erantzun beharko diete -60tan zuzen- gainditu ahal izateko. Geroago etorriko dira azterketa idatzia eta ahozkoa. Sustatutik gure desiorik zintzoena: Gainditu dezatela denek!

Eguneraketa: Biharko azterketarako, atariko frogaren inguruko sareko materiala eguneratu du Maite Goñik. Esteka eta azalpentxoa.

Eta tentsioa apur bat baretzeko abesti polit hau, Jon Dalton-en "Oraingoan bai!". Jon Daltonen beste bideo bat hemen.

Erref.: Bihar EGA azterketa: "Oraingoan bai!" (www.euskaljakintza.com)
# ¦ 5 erantzun

Gazte informazioa, bota zure galdera!

© cc-by-sa  Gazte Informazioa  ¦  2012-02-08 ¦ 11:35 ¦  irakaskuntza

Gazte Informazioak gazteei aholkuak, orientazioa eta laguntza emateko helburua du. Bideo honetan laburbildu nahi izan dugu kaleko eta sareko gure esperientzia. Gazte informazioa 70 zerbitzutik gorako sarea da, herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak), unibertsitatearen nahiz elkarteen mendeko erakundeek osatua. Bideoa Bermeoko GIZn grabatu genuen bertako erabiltzaile eta langileekin.

Erref.: Gazte informazioa, bota zure galdera! (www.gazteaukera.euskadi.net)
# ¦ Komentatu

Lotu irakaskuntza berdeari

© cc-by-sa  Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa  ¦  2012-01-19 ¦ 14:41 ¦  irakaskuntza

2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina hastera doan honetan, Euskal Kultur Erakundeak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz elkarteak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak agerraldi bateratua egin dugu, guraso nafarrak haien umeak D ereduan matrikulatzera animatzeko.

Lotu irakaskuntza berdeari

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ate irekien eguna izango da larunbata Basque Culinary Centerren

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea  ¦  2011-12-16 ¦ 15:23 ¦  irakaskuntza

Basque Culinary Centerrek ateak irekiko ditu larunbat honetan, eta datorren ikasturteko matrikulazioari ekin dio, ikasle kopurua 100eraino handituta. Ate irekien jardunaldia larunbatean, abenduak 17. izango da, 10:30ean hasita, eta azalpen-bideoa, proiektu gastronomikoaren aurkezpena, instalazioak ikustea eta tutore eta irakasleekin hitz egiteko aukera hartuko ditu barne.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Urtarriletik aurrera, hitanoa online ikasteko aukera emango du maramara* taldeak

© cc-by-sa  maramara* taldea  ¦  2011-12-13 ¦ 12:42 ¦  irakaskuntza

Maramara* taldeak hitano ikastaroa antolatu du, online, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 9an ekingo diogu, eta 14 asteko iraupena izango du 40 orduko ikastaro honek.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak euskaraz idatzitako MUko ikasleen gradu amaierako proiekturik onena saritu dute

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea  ¦  2011-12-07 ¦ 09:54 ¦  irakaskuntza

HUHEZIko fakultatean eman zen joan den astean, euskaraz aurkeztutako gradu bukaerako lan onenari saria. Edizio honetako saritua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Psikopedagogiako ikaslea den Irantzu del Portillo Lopez izan da “Erresilientzia goiztiarra haurraren garapenean” lanarekin. Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak 2000 euroko saria eman diote gradu amaierako proiektuak euskaraz sariaren 1. edizio honetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hezkuntza jardunaldiak: Haur hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-12-02 ¦ 08:07 ¦  irakaskuntza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hezkuntza arloan antolatuko duen jardunaldia aurkeztu du Donostian egindako agerraldian. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Hik Hasiko Arantxa Urbek parte hartu dute prentsaurrekoan. Azken urteotan zabaldutako bidea jarraituz antolatu du Kontseiluak jardunaldia, Donostiako Miramar jauregian, abenduaren 16rako, Haur hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean izenburupean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hezkuntzako hiztegia, irakasleen laneko tresna

© cc-by-sa  EIBZ  ¦  2011-11-28 ¦ 08:18 ¦  irakaskuntza

Hezkuntzako Hiztegia

Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) Hezkuntzako Hiztegia argitaratu berri du, hezkuntzari dagokion legeriako terminoak jasota. Bilaketak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara egin daitezke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bullying edo jazarpena babesten AEBetako Michiganen

© cc-by-sa  Juan Inazio Hartsuaga.  ¦  2011-11-14 ¦ 10:17 ¦  irakaskuntza

Amerikako Estatu Batuetako Michigan-en eskola baitako bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako lege berria atera nahian zebiltzala, Errepublikarrek emendakin bat sartzea lortu dute, bertan adierazten delarik ez dela gutxiengo baten aurkako bullyina zigortu ahal izango (homosexualak, islamzaleak e.a.), baldin eta jarrera erlijioso edo moral zintzo batetik egiten bada.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Komunikazioa erakundeetan aditu titulua eta Google+

© cc-by-sa  Goio Arana; Joxe Aranzabal  ¦  2011-11-02 ¦ 10:26 ¦  irakaskuntza

Mondragon Unibertsitateak aditu titulu bat sortu du, Komunikazioa erakundeetan. 2012ko urtarriletik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Zortzi hilabetean barrena, bai ikasleok eta baita irakasleok ere Google+ erabiliko dugu geure artean informazioa partekatzeko. Bertan matrikulatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Prezioa: 2.800 euro.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zergatik ez naizen joango MoodleMoot Euskadi 2011ra

© cc-by-sa  Josu Lezameta  ¦  2011-10-19 ¦ 07:35 ¦  irakaskuntza

Aurten HABEri egokitu zaio MoodleMoot Euskadi 2011ren antolaketa eta ostiral honetan bertaratzeko gogo biziz nenbilen, Euskalduntze Alfabetatzearekin, neure lanarekin, lotura zuzena zuelako eta Moodle-rekin lan egiten dudanez, ikasi nahi nuelako nik baino dexente gehiago dakitenengandik.

Baina ez naiz joango.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

UEUren unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsak

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea  ¦  2011-10-14 ¦ 14:45 ¦  irakaskuntza

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsen UEUren 10. deialdira, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahalko da dokumentazioa. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urtebetekoa izango da eta diru-zenbatekoa, 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau.

Erref.: UEUren unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsak (www.ueu.org)
# ¦ Komentatu

Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntzan mintegia antolatu du Elhuyar Fundazioak

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2011-10-05 ¦ 08:08 ¦  irakaskuntza

Elhuyar Fundazioak Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza mintegia antolatu du.Urriak 17an izango da mintegia Gipuzkoako Bazkundean, Donostian. Mintegia doakoa bada ere, izen-ematea beharrezkoa da.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Habe: Moodlemoot Euskadi 2011

© cc-by-sa  HPS Munduoro  ¦  2011-10-03 ¦ 14:58 ¦  irakaskuntza

Zabalik dago dagoeneko Moodlemoot Euskadi 2011. urteko jardunaldietanizena emateko epea Ekitaldia Moodle erabiliz hezkuntza baliabideak kudeatzen dituzten ikastetxe,erakunde, enpresa, garatzaile eta irakasleei dago zuzendua. Urriaren 21ean egingo da Gasteizko Goiuri Jauregian, eta izena emateko epea Urriaren 6ra bitartean egongo da zabalik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Elekak "Itzulpen automatikoa: eraginkortasuna handitzeko tresna" izeneko mintegia antolatu du

© cc-by-sa  Eleka Ingeniaritza Linguistikoa  ¦  2011-09-25 ¦ 12:45 ¦  irakaskuntza

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago. Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»