Sustatu.com > internetJakintza Librearen III Jardunaldiak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-21 ¦ 10:06 ¦ internetJakintza Librearen III Jardunaldiak ospatuko dituzte aurten ere. Aurtengo gaia Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak izango da. Komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcantararen hitzaldi bat izango da. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunGuifi.net: komunitatearengandik eta komunitatearentzat sortutako sare irekia© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-19 ¦ 12:53 ¦ internetGuifi.net telekomunikazio sare irekia, askea eta neutrala da. Auzolanean oinarritutako proiektua da, komunitateak sortua eta komunitatearentzat: bertan partikularrak, elkarteak, enpresak, administrazioak eta unibertsiteak biltzen dira. Irekia da, konfigurazio datuak publikoak baitira, eta horrela edozein pertsona edo enpresak sarea nola eraikita dagoen ikusi dezake, eta beharra ikusiko balu, hobetu, mantendu eta hedatzeko aukera izango du. Horrela, sareak ez du enpresa bakar batenganako menpekotasunik: erabltzaile bakoitzak egin dezake konexioa bere kabuz edo konfiantzazko enpresa bati eskatu. Edozeinek har dezake parte, berdintasunean eraikitako sarearen oinarriak onartuz gero. Erabiltzaileen arteko komunikazioa bermatzeko posta zerrenda bat darabilte. Joan zen asteko EraldaLAB jardunaldietan aurkeztu zuten, eta hona dakarkigu bertan jasotakoa. Guztia irakurri ¦ KomentatuStatus Blogsovieta, estandar irekiko mikroblogintza zerbitzua© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-18 ¦ 08:49 ¦ internetStatus Blogsoviet hainbat lagunen artean martxan jarritako mikroblogintza zerbitzua da, StatusNet software librea euskaraz instalatua. StatusNeten, Twitter edo Facebooken bezala, mezuak idatzi, erantzun, birbidali edo gustukoenen artean gordetzeko aukera ematen du. Zerk bereizten du, orduan, besteengandik? Ezberdintasunik handiena, besteek ez bezela, OStatus estandar irekia erabiltzen duela da. Honek sare deszentralizatu ezberdinetako erabiltzaileen arteko komunikazioa ahalbidetzen du, sare bakoitzean kontu berri bat irekitzen ibili beharrik gabe, mezu elektronikoetan gmail domeinuko kontu batetik hotmaileko beste batetara mezu bat bidal daitekeen bezela. Guztia irakurri ¦ KomentatuInternet Eguna 2012 ospatuko da maiatzaren 17an© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-15 ¦ 16:56 ¦ internetInternet eguna ospatuko da mundu osoan ostegunean, maiatzaren 17an. Horren ildotik, gurean ere ekitaldi bereziak antolatu ditu Internet&Euskadi Elkarteak, gaur hasi eta 19a bitartean. Jardunaldiok ospatzen diren zazpigarren urtea da jada, eta aurreko urteetan ez bezala, programatutako ekitaldiak EAEko hainbat puntutan antolatu dira: Barakaldon, Bilbon, Zeanurin, Leioan, Donostian, Zarautzen, Errenterian, Urnietan, Usurbilen eta Laudion. Eusko Jaurlaritza, SPRI, KZguneak eta Internet&Euskadi Elkarteak antolatutako ekimen guzti horiek doakoak izango dira, eta herritar guztiei irekiak. Guztia irakurri ¦ KomentatuInternet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena, hainbat herritako kasuak aztergai Bilbon mintegi batean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-02 ¦ 12:14 ¦ internetDatorren maiatzaren 17an, ostegunarekin, jardunaldia izango da Bilbon: Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena. UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatua, Euskal Herriko eta atzerriko errealitateak ezagutuko ditugu, eta kanpoko kasu horien artean, Gales, Aragoi, Asturias, Zeelanda Berriko maorien kasua, Mexikoko hizkuntzak, Frisia... Sarrera librekoa izango da mintegia. Guztia irakurri ¦ Erantzun batJavier Etxebeste, Betor hitzaldian: argia dago tunelaren amaieran© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-05-02 ¦ 11:26 ¦ internetJavier Etxebeste Nestoria etxe-bilatzailearen sortzaileak hartu zuen hitza joan den ostegunean laugarren Betor hitzaldian, Deustuko Unibertsitatean (Donostia, Gipuzkoa). Londresen du Nestoriak egoitza nagusia, baina Espainian, Alemanian, Italian, Australian, Frantzian, Brasilen eta Indian ere lan egiten du. Yahoon ibili zen Nestoria sortu aurretik, eta bietako esperientziak partekatzeaz gain, egungo krisia eta etorkizunera begirako ikuspegi baikorra eskaini zuen Etxebestek.
Guztia irakurri ¦ KomentatuEBEuskadi jardunaldia Bilbon: Web Soziala, produktua ala zerbitzua?© cc-by-sa EITB.com ¦ 2012-04-26 ¦ 15:33 ¦ internetEspainian egiten den Interneteko urteroko biltzar inportanteenak, EBEk, ekimen bat hasi zuen iaz, bilkurak hiriz hiri antolatzekoa, EBECiudades esaten diote horri, eta Sevillan duela sei urte martxan jarritako EBE jardunaldiak ezagutzera ematea du xede. Aurten, Bilbon da hitzordua: maiatzaren 12an egingo da EBEuskadi ekitaldia (informazioa gazteleraz eta euskaraz). Interneten egunero sortzen denaz sakontzea eta informazioa partekatzea da jardunaldi hauen egitekoa. Berrikuntzek eta aurrerapen teknologikoek gure egunerokoan duten eraginaz hitz egitearen garrantzia nabarmendu nahi da. Guztia irakurri ¦ KomentatuJavier Etxebeste, Betor hitzaldia ostegunean© cc-by-sa CodeSyntax ¦ 2012-04-23 ¦ 09:21 ¦ internetEtorkizunaz hitz egitera etorriko zaigu Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian, Donostian. Yahoo exekutibo gisa eta Nestorian sortzaile eta gidari gisa izandako ibilbidearen errepasoa egingo du, baina ez da bere hitzaldiaren muina izango. Etorkizunaz duen ikuspegia partekatzera etorriko da. Apuntatu apirilaren 26a (osteguna) agendan, mereziko du eta. Guztia irakurri ¦ KomentatuIdenti.ca, orain euskaraz© cc-by-sa artsuaga ¦ 2012-04-20 ¦ 14:38 ¦ internetTwitter euskaraz erabili nahi badugu, Dick Costolori eskatu eta itzultzeko zain egon edo bestela Blackberry bat erosi beste aukerarik geratzen ez zaigun garai hauetan, Identi.ca euskaraz erabiltzeko aukera daukagu azkenean. Bere sortzaile Evan Prodromouren mezu batek jakinaren gainean jarri gintuen atzo. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunInternet zenbakitan: 555 milioi webgune, 2100 milioi erabiltzaile, 3000 milioi helbide elektroniko,...© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-05 ¦ 14:09 ¦ internetPingdom blogean Interneteko trafikoaren eta erabileraren inguruko laburpen zabala egin dute. Zenbat erabiltzaile daude? Zer herrialdetan? Zer mugimendu dago sare-sozialetan? Zenbat eduki sortzen da egunero? Eta zenbat e-mail bidaltzen ditugu? Zer nabigatzaile erabiltzen da gehien? Zenbat webgune daude guztira? Eta zer zerbitzari mota erabiltzen dituzte? Hona hemen kopuruetako batzuk; denak ikusteko, jo Pingdomera
Erref.:
Internet zenbakitan: 555 milioi webgune, 2100 milioi erabiltzaile, 3000 milioi helbide elektroniko,... (royal.pingdom.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|