Sustatu.com > historia

Ikastolara joan ziren umeen oroimena

© cc-by-sa  Josi Sierra  ¦  2012-06-12 ¦ 13:18 ¦  historia

Gerraurreko ikastolara joan ziren umeen oroimenak berreskuratzeko solasaldia izango dugu Torrezabal kultur etxean. 1934an hasita 1937rarte Plazakoetxeko Etxebarrira joan ziren 70 bat ume: gaur egun, 7 gelditzen dira ordukoa kontatzeko moduan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

"Gu itsasoa, munduaren atari" erakusketa

© cc-by-sa  GU ITSASOA  ¦  2012-06-11 ¦ 15:13 ¦  historia

GU ITSASOA proiektuaren helburua, XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan zuen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioestea da. Euskal lurraldea garaiko boteregune nagusietakoa izan zen. Itsas industriak berebiziko garrantzia izan zuen, gizarte osoan eta lurralde osoan eraginez, barrualdetik kostalderaino. Prozesu honetan, produkzio sektore guztiek parte hartu zuten: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak... Guzti horren baitan antolatu dugu erakusketa. Dagoeneko ikusgai dago Zeraingo Herri Museoan. Bertan egongo da irailaren 30era bitartean, eta ondoren, beste erakusketa aretoetara eta museoetara mugituko dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gu, bost mende atzera

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-06-10 ¦ 13:58 ¦  historia

Bost mende joan dira Fernando Katolikoak aginduta eta Albako Dukearen gidaritzapean espainiar tropek Nafarroako Erresuma, euskal jendeen lurraldea, indarrez hartu zutenetik. Eta galdera bat datorkigu burura: Nolakoa zen konkistatu zuten nafar gizarte hura? Nolakoak ziren XVI. mende hasierako euskal herritarrak?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Eskualduna" astekaria eta Iparraldearen frantseztea

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2012-06-06 ¦ 13:27 ¦  historia

Eneko Bidegainek, berau Mondragon Unibertsitateko irakaslea, doktore tesia aurkeztu zuen herenegun Paueko Unibertsitateren Baionako campusean: "Lehen Gerla Mundiala Eskualduna astekarian". Tesiak baieztatu egin zuen ikertzailearen hipotesia, alegia, gerra hartan Eskualduna astekariak parte hartu zuela euskaldunak frantsezteko prozesuan. Tesiak oso ongi aipamena jaso zuen, epaimahaiaren goresmenekin.

P1020941

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Oroimen Historikoari buruzko eztabaida alderdi politikoekin

© cc-by-sa  Josi Sierra - Galdako Gogora  ¦  2012-06-06 ¦ 11:12 ¦  historia

Galdakaon Oroimen Historikoari buruzko eztabaida egingo dugu alderdi politiko ezberdinetako ordezkariekin gaur arratsaldean, Gandasegi eskolan, 19:00etan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekainaren 16an, Euskal Herriko Ibilaldi Nazionala Iruñean: 500 urte eta gero… bizirik !!

© cc-by-sa  1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena  ¦  2012-05-31 ¦ 09:46 ¦  historia

Artikulu honen helburua ekainaren 16rako deitu dugun "Martxa Nazionalaren" inguruko zehetasunak argitzea da. Baina hori egin baino lehen, zoriondu nahi dugu herriz-herri, eskualdez-eskualde, Nafarroaren konkistaren inguruko oroimen historikoa berreskuratzeko lanean ari diren Herri Batzordeak, elkarteak eta bestelako ekimenak. Gure ustez hor dago gakoa: gure Historiaren jabe izan behar gara, gure oraina ulertzeko, eta gure etorkizuna eraiki ahal izateko. Mahai-inguruak, gazteluen mugarriak, egunkari eta informazio banaketa, erakusketak, agiria eta atxikimenduak, liburuak eta musika bildumak argitaratzea… horiek dira gure armak. 500 urte eta gero, Herriak bere Historiaren lekukoa hartu du!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Asteburu honetan, ospatu Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeiti Baserri Museoan

© cc-by-sa  Igartubeiti Baserri Museoa  ¦  2012-05-18 ¦ 08:03 ¦  historia

Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak hiru jarduera antolatu ditu astebururako. Ekitaldiak erabiltzaileek aukeratu dituzte Facebook bidez eta hauexek izango dira: Kizkitzara txango gidatua, familientzako gymkhana, eta postre ekologikoak familian egiteko tailerra. Gainera, asteburu honetan, maiatzaren 19an eta 20an, Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.

Kizkitzako baseliza.
GureGipuzkoa.net | Kizkitzako baseliza. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Sollubeko borrokak oroimenean

© cc-by-sa  Betikoak  ¦  2012-05-17 ¦ 13:13 ¦  historia

Asteotan Sollube inguruan gertatu ziren borrokek 75 urte betetzen direnean, Arrietako herrian berori gogoratzeko hainbat ekimen martxan jarri dira (antzerkia, erakusketa, mendi-irteera...). Partehartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Maiatzaren 8a: Bigarren Mundu Gerra GureGipuzkoan

© cc-by-sa  GureGipuzkoa.net lantaldea  ¦  2012-05-07 ¦ 10:31 ¦  historia

Maiatzaren 8an Bigarren Mundu Gerra Europako operazio gunean amaitu zela 67 urte beteko dira. Data hori kontuan hartuta, GureGipuzkoan garai eta kontestu horretako hainbat argazki ikusgai eta gozagarri ditugu.

JOVENES NAZIS ALEMANES JUNTO A UNA MESA DE FIRMAS BAJO LOS ARCOS DE LA DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA. (Foto 1/1)
GureGipuzkoa.net | JOVENES NAZIS ALEMANES JUNTO A UNA MESA DE FIRMAS BAJO LOS ARCOS DE LA DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA. (Foto 1/1) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gernikako bonbardaketaren urteurrena San Franciscon

© cc-by-sa  Iñaki Lopez de Luzuriaga  ¦  2012-04-28 ¦ 08:49 ¦  historia

Kaliforniako hiriko euskaldunek ere Gernika izan dute gogoan egunotan. Arreta handia piztu du eta areto bete jende (60 bat pertsona) eman da The Bombing of Gernika dokumentala ostiralean, apirilak 20, arratsaldeko 7:30ean South San Franciscoko Cultural Centerren. Bertaratutakoen artean, 1937an erbestera jo behar izan zuenik eta haien seme-alabarik bazegoen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bonbardaketen 75. urteurrenean (1937-2012), Gernikakoa memoriaren erdigunean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-24 ¦ 10:15 ¦  historia

Bete dira dagoeneko 75 urte Gerra Zibileko matxinatuek Gernika, Durango, Elorrio, Eibar eta Euskal Herriko beste zenbait herri bonbardatu zituztenetik. Bonbardaketa guztien artetik, batik bat, Gernikakoa da ezagunena, nazioartean oihartzun handiena izan zuena. Hamarkadak pasa dira ordutik, eta 75 urte beranduago, pixkanaka, isilarazitako sarraskiak azaleratzen ari dira. 75 urte betetzen diren honetan, hainbat ekimen antolatu dituzte herrian.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurreneko egitaraua

© cc-by-sa  Ahotsak.com eta Eibarko Udala  ¦  2012-04-23 ¦ 16:24 ¦  historia

Datorren apirilaren 25ean 75 urte beteko dira gudaloste frankistak Eibar bonbardatu eta txikitu zuenetik. Gertakizun haiek gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dira Eibarren, udalaren eta herriko hainbat elkarteren artean: hitzaldiak, kantaldiak, kontzertuak, ikuskizun artistikoak... Ahotsak.com proiekturako jasotako lekukotasunek ere bere tartea izango dute, eibartar nagusienek ondo gogoan baitute 1937ko udaberri hartan gertatutakoa. Besteak beste, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Juan Pinilla flamenko abeslariak ostegunean (apirilak 26) egingo duten ikuskizun berezian.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

'Atlantiar', Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-22 ¦ 09:43 ¦  historia

Jauzarrea elkarteak Nazioarteko Atlantiar Biltzarra antolatu du maiatzaren 18rako, Irungo Ficoba erakustazokan. Euskaldunon historiari buruz egingo diren hainbat biltzarren arteko lehenengoa da honakoa, eta garai paleolitikoa izango dute aztergai, hain zuzen ere. Egun osoan, nazioartetik etorritako eta bertako hainbat adituk parte hartuko dute, besteak beste, Stephen Oppenheimer, Jean Clottes, Teo Vennemann Bruce Bradley eta Xabier Peñalverrek. Hizkuntzak muga izan ez daitezen, aldi bereko itzulpena egongo da, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Durangoko bonbardaketaren 75. urteurrena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-31 ¦ 09:03 ¦  historia

Gaur 75 urte bete dira Durango bonbardatu zutenetik. Francoren aginduz Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 281 bonba jaurti zituzten biztanleria metrailatzeaz gain; 336 pertsona hil ziren. Populazio zibilaren aurka Europan inoiz egindako lehen aire-bonbardaketa handia izan zen. Durangokoaren ostean Elgetakoa (apirilaren 22-24 bitartean) Eibarkoa (apirilaren 25ean) eta Gernikakoa (apirilaren 26an) ere etorri ziren, besteak beste; ondoren, Bilbo inguruan izandako guztiak. Aurtengoan, 75 urte borobil betetzen direla-eta, ekitaldi ugari antolatu dira herriotan, garai hartan gertatutakoa gogora ekartzeko. Hona hemen datozen egunotako batzuk.


Durangoko bonbardaketaren unea, 1937ko martxoaren 31 goizean. Wikipedia, cc-by-sa

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

"Konkistak 500 urte" liburuaren 3. edizioaren aurkezpen-prentsaurrekoaren testua

© cc-by-sa  1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena  ¦  2012-03-21 ¦ 16:32 ¦  historia

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, "Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena" liburuaren 3. edizioa aurkezten dizuegu. Pasa den urteko martxoan, liburu honen 2.edizioa aurkeztu genuenean, liburu berak izaten ari zuen arrakasta gure lanaren ispilua zela adierazi genuen. Azken finean, orain dela 500 urtetako gertaeren inguruan oroimen historikoa berreskuratzea, nafar-jendarteak duen eskakizun bat da, eta gu, horretan gaude.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Irulegi Gazteluko mugarriaren aurkezpen ekitaldia (2012ko otsailaren 12an)

© cc-by-sa  1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena  ¦  2012-03-08 ¦ 10:28 ¦  historia

Nafarroako Gazteluak mugarriztatzeko ekimenak aurrera darrai. Momentuz, Aitzorrotz eta Irulegin egon gara. Hemen, aurtengo otsailaren 12an, Irulegi Gazteluan egin genuen ekitaldiaren bideoa ikusgai duzue.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ordiziako Azokaren 5. mendeurreneko infografia, eta hura sortzeko prozesua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-09 ¦ 09:22 ¦  historia

Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek, Jokin Lacalle irakaslearen gidaritzapean, Ordiziako Azokaren 500. urteurreneko infografia sortu dute. Formatu handiko infografiak moda-modan daude (ikus Visual.ly guneko bildumak, adibidez), eta halako bat nola sortu ere azaldu dute IKTeroak blogean. Irudia deskargatzeko, PDF formatuan 12 Mb, eta irudi gisa 1.2 Mb, 2.000 pixel zabal.


Argazkiak.org | Ordiziako Azokaren 5. mendeurrena © cc-by-sa: sustatu

Erref.: Ordiziako Azokaren 5. mendeurreneko infografia, eta hura sortzeko prozesua (ikteroak.com)
# ¦ 3 erantzun

Gerrako umeak "aurkitzeko" deia Eibarko udaletik

© cc-by-sa  Ego Ibarra Batzordea (Eibarko Udala)  ¦  2012-01-20 ¦ 09:11 ¦  historia

Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordeak, gerratean herritik ebakuatu zituzten Eibarko umeen zerrenda bat egin nahi du. Horretarako, herritarren laguntza eskatzen du. Gerratean (1936-1939) ume asko eta asko atzerrira (Frantzia, Errusia, Belgika, Ingalaterra...) eraman zituzten umeak gatazkatik aparte utzi nahian. Umeak kanpora bidaltzen 1936an bertan hasi baziren ere,  agintariek antolatutako espedizio ofizialak 1937an hasi ziren egiten, talde politikoen, sindikatuen eta hainbat laguntza-talderen elkarlanari esker.   Handik urte batzuetara, ume haietako batzuk bueltatu egin ziren, beste batzuk ostera, betiko erbesteratu ziren.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Modako izenak Gipuzkoan XVI. mendean

© cc-by-sa  Aleikez  ¦  2011-12-22 ¦ 08:15 ¦  historia

Asko aldatu dira Euskal Herriko ohiturak azken urteetan gure umeei izena jartzeko garaian. Orain 40 urte oso ohikoak ziren izen batzuk erabat ezkutatu zaizkigu eta beste batzuk nagusitu. Orain dela 500 urteko izenak ere nahiko tradizionalak ziren, nahiz uste baino hurbilago zeuden oraingo gustuetatik.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

"Gogoeten kabian": Gerra zibileko hobi komunen inguruko dokumentala

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-20 ¦ 08:43 ¦  historia

Joan den astean aurkeztu zen Iruñean Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo. Clemente Bernad argazkilari nafarraren azkenengo lana da. Gerra zibileko errepresioa eta hobi komunen azaleratzea mintzagai dituen liburua eta dokumentala.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»