Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

© cc-by-sa  www.independentzihatz.com  ¦  2012-05-18 ¦ 11:28 ¦  aldarrikapenak

Independentzihatz egitasmoaren helburua, eskuko hatz txikia altzatzearen ohitura zabaltzea da, idenpendentziaren aldeko ikur modura. Atera zure argazkia, hatza altzata, eta igo Independentzihatz webgunera! Independentzihatza, txikia izan arren besteek adinako eskubidea duelako, Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria!

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Publizitatea

Status Blogsovieta, estandar irekiko mikroblogintza zerbitzua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-18 ¦ 08:49 ¦  internet

Status Blogsoviet hainbat lagunen artean martxan jarritako mikroblogintza zerbitzua da, StatusNet software librea euskaraz instalatua. StatusNeten, Twitter edo Facebooken bezala, mezuak idatzi, erantzun, birbidali edo gustukoenen artean gordetzeko aukera ematen du. Zerk bereizten du, orduan, besteengandik? Ezberdintasunik handiena, besteek ez bezela, OStatus estandar irekia erabiltzen duela da. Honek sare deszentralizatu ezberdinetako erabiltzaileen arteko komunikazioa ahalbidetzen du, sare bakoitzean kontu berri bat irekitzen ibili beharrik gabe, mezu elektronikoetan gmail domeinuko kontu batetik hotmaileko beste batetara mezu bat bidal daitekeen bezela.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Asteburu honetan, ospatu Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeiti Baserri Museoan

© cc-by-sa  Igartubeiti Baserri Museoa  ¦  2012-05-18 ¦ 08:03 ¦  historia

Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak hiru jarduera antolatu ditu astebururako. Ekitaldiak erabiltzaileek aukeratu dituzte Facebook bidez eta hauexek izango dira: Kizkitzara txango gidatua, familientzako gymkhana, eta postre ekologikoak familian egiteko tailerra. Gainera, asteburu honetan, maiatzaren 19an eta 20an, Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sollubeko borrokak oroimenean

© cc-by-sa  Betikoak  ¦  2012-05-17 ¦ 13:13 ¦  historia

Asteotan Sollube inguruan gertatu ziren borrokek 75 urte betetzen direnean, Arrietako herrian berori gogoratzeko hainbat ekimen martxan jarri dira (antzerkia, erakusketa, mendi-irteera...). Partehartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Twitter euskarara itzultzeko aukera ireki dute

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-17 ¦ 10:45 ¦  hizkuntza

Twitter euskarara itzultzeko eskaerek erantzuna izan dute azkenean. Atzo arratsaldean Twitterrek iragarri zuenez bere interfazea beste 6 hizkuntzara itzultzeko aukera ireki du, tartean gurea: euskara, katalana, ukraniera, greziera, txekiera eta afrikaansa. Itzultzaile lana boluntarioa izango da eta erabiltzaileen komunitateari dei egin dio horretarako.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Maskarak: Ixotz Louyest eta Ainara Ruiz transexual euskaldunen bizipenak

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2012-05-17 ¦ 09:52 ¦  zinema

Maskarak izeneko dokumental laburrak kontatzen ditu Ixotz Louyest eta Ainara Ruiz transexual euskaldunen bizipenak. Hamabi minutu dira eta azkenera arte merezi du ikusten egoteak, besteak beste gaur Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna delako. Adi: Bideoa ikusi aurretik, azpiko "Osorik irakurri" sakatzen baduzu, SPOILER bat jasoko duzu.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Euskal hedabideak hizpide gaur goizean Bilbo Hiria irratian

© cc-by-sa  Bilbo Hiria  ¦  2012-05-17 ¦ 08:17 ¦  hedabideak

Euskal hedabideak, euren izaera, egoera, ajeak eta etorkizuneko erronkak izango ditugu aztergai gaur goizean (maiatzak 17) goizeko 10:30etan Bilboko Kafe Antzokitik igorriko dugun irrati-gosari-mahainguruan. Zuzenean emitituko du Bilbo Hiriak FMaren 96.0 frekuentzian eta Internet bidez bilbohiria.com webgunean. Partaideak honako hauek izango dira: Topaguneko lehendakari Mikel Irizar, Anboto aldizkariko zuzendari Jone Guenetxea, Hamaika Telebistako erredakzio-buru Ane Zabala eta Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi. Beraiekin Bilbo Hiriako hiru ahots tartekatuko dira eztabaida bideratzeko: Jabier Lauzurika, Mieltxo Monfort eta Xabier Monasterio.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Azpeitiko Baserritarrak: "Azpeitiko Sanagustin kulturguneak nekazarien aldeko apustua egin du"

© cc-by-sa  Azpeitiko Kultur Mahaia  ¦  2012-05-16 ¦ 15:58 ¦  ingurumena

Azpeitiko Sanagustin kulturguneak eta bailarako baserritarrek elkarrekin adostutako hornitze sistema aurkeztu dute. Duela hilabete hasi ziren baserritarrengandik barazkiak, arrautzak, esneak, mermeladak, gazta, fruta eta ogiak zuzenean erosten. Laster haragi eta txarkutegi produktuekin hasiko dira. Garaian garaiko baserritarren produktuak erabiltzen hasia dago Kulturguneko jatetxe zerbitzua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

TGGko zuzendaria elebakarra izango ote?

© cc-by-sa  Inaki Irazabalbeitia  ¦  2012-05-16 ¦ 12:02 ¦  hizkuntza-eskubideak

TGG Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza da eta beren webgunean diotenez, "Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sorturiko tresna da; operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazioaren hobekuntzaren bidez.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

UEUko udako ikastaroetan izena emateko epea ireki da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-16 ¦ 10:34 ¦  hezkuntza

UEU Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte aurten. 1972an antolatu ziren lehenengoz, eta harrezkero Unibertsitate mailako euskal irakasle eta ikasleen topaleku eta erreferentzia izan dira urtero-urtero. 2012ko udarako ere ikastaro-eskaintza zabala eskaini dute eta izen-ematea ere zabalik dugu dagoeneko. Ikastaroak Eibarren, Baionan eta Iruñean izango dira ekaina eta uztaila bitartean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Getariak irabazi du Google-en Model Your Town lehiaketa

© cc-by-sa  Josu Mendicute  ¦  2012-05-16 ¦ 08:00 ¦  teknologia

Getariak irabazi du Googlek antolatutako Model Your Town lehiaketa aurtengo edizioan, zeinetan herria erakusten den 3D modeloetan Google Earth erabiliz. Honi esker 25.000 dolar (18.754 €) jasoko ditu Getariako ikastetxeak.

Erref.: Getariak irabazi du Google-en Model Your Town lehiaketa (sketchup.google.com)
# ¦ Komentatu

Internet Eguna 2012 ospatuko da maiatzaren 17an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-15 ¦ 16:56 ¦  internet

Internet eguna ospatuko da mundu osoan ostegunean, maiatzaren 17an. Horren ildotik, gurean ere ekitaldi bereziak antolatu ditu Internet&Euskadi Elkarteak, gaur hasi eta 19a bitartean. Jardunaldiok ospatzen diren zazpigarren urtea da jada, eta aurreko urteetan ez bezala, programatutako ekitaldiak EAEko hainbat puntutan antolatu dira: Barakaldon, Bilbon, Zeanurin, Leioan, Donostian, Zarautzen, Errenterian, Urnietan, Usurbilen eta Laudion. Eusko Jaurlaritza, SPRI, KZguneak eta Internet&Euskadi Elkarteak antolatutako ekimen guzti horiek doakoak izango dira, eta herritar guztiei irekiak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

EraldaLAB Andoainen: larunbateko jardunaldien kronika

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-15 ¦ 15:20 ¦  teknologia

Auzolana, euskara eta teknologia: horiek izan ziren larunbatean Andoain tESL izenburupean ospatu ziren EraldaLAB jardunaldien ardatzak. Olatu talka eta Kilometroak 2012 ekimenen barnean egin zen jardunaldi hau: hitzaldi laburrak, bazkaria eta tailerrak antolatu zituzten, egunpasa ederra osatuz. Denbora mugatua izan arren, hausnarketarako tartea izan zen, etorkizunera begira jarraitu beharreko ildoen inguruan. Sustatu ere hantxe izan zen, Twitter bidezko kronika eginez, eta oraingoan hona hemen larunbatekoaren laburpena (EraldaLAB webgunean ere laburpenak, bideoak eta argazkiak aurkituko dituzu).


Argazkiak.org | Aurkezpena © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eñaut Larralde kantari baxenafarra zendu da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-15 ¦ 10:30 ¦  musika

Eñaut Larralde Nafarroa Behereko kantaria atzo arratsean zendu zen Baionako ospitalean gaisotasun luze baten ondorioz. Sortzez Izurakoa, 1970. hamarkadatik goiti bereziki herriz herri ibili zen Eñaut Etxamendi kantariarekin batera. Lanbidez irakasle izan zen Donapaleuko Errekart lizeoan. Ipar Euskal Herriko kantatzeko era tradizionala eta engaiamendu politikoa arrakasta handiz uztartu zituzten Etxamendik eta Larraldek joan den mendeko 60. eta 70. hamarkadetan. Hastapenetik lotura egin zuten Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekin.

Etxamendi eta Larralde (eskuinean), iaz Baionan egindako aurkezpen batean Argazkia: Kazeta.info

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Igandean, Sortzen-Ikasbatuaz jaia Iruñean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-15 ¦ 10:27 ¦  hezkuntza

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urteroko jai nazionala ospatuko du. Aurtengoan Iruñean egingo da, Haziak hezten lelopean, datorren igandean, maiatzaren 20an.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Laser ezpatadun antzarrak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-15 ¦ 09:22 ¦  umorea

Lehendik ere barregarria zen bideo batean laser ezpatak gehitu ditu norbaitek. Kontuz antzarrekin, eraman beti zuen Laser ezpata poltsan!


Erref.: Laser ezpatadun antzarrak (boingboing.net)
# ¦ Komentatu

Nola ikusten dute MONDRAGON munduan?

© cc-by-sa  MONDRAGON Korporazioa  ¦  2012-05-14 ¦ 10:47 ¦  enpresa

Cuéntame telesaileko pertsonaietatik abiatuta, MONDRAGON Korporazioak egindako bideo honek haien kooperatibei buruz dauden iritziak jasotzen ditu. Nola ikusten dute euskal enpresarik arrakastatsuena ekonomilari, idazle, kazetari, enpresaburu edota politikariek? Martin Garitano, Iñaki Gabilondo, Patxi Lopez, Jose Luis Bilbao, Noam Chomsky, Joaquín Almunia, Joseph Stiglitz... askoren iritziak biltzen ditu zazpi minutuko bideoak, Londres, Geneva edo Kanadatik. Ingelesez eta gaztelaniaz dauden jatorrizko aipuak euskaraz azpititulatuta daude.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Swÿp: gailu ezberdinen artean fitxategiak trukatzeko tresna... hatzen mugimendu hutsez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-14 ¦ 09:03 ¦  teknologia

Hainbat gailu dituzula (tableta, smartphonea...) eta horien artean argazkiak edo fitxategiak trukatu nahi dituzula? Esku hutsez egin ahal izateko programa garatu dute: Swÿp transfer with a swipe of a finger. Ipini bi gailuak elkarren ondoan eta hatz kolpe bakarraz eraman ditzakezu fitxategiak batetik bestera. Oraingoz garapen fasean dago eta iOS-ekin bakarrik dabil.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hitanoa 'online' ikasi dute 10 lagunek

© cc-by-sa  Mintza hadi, lagun!  ¦  2012-05-13 ¦ 16:30 ¦  hizkuntza

Lehenengo aldiz, hitano ikastaroa online egin du 10 laguneko talde batek; hau da, internet bitartez ikasi dute lagunarteko hizkera informalerako berezkoa den erregistro hori. Ikastaro honen aurretik ez da hitano ikastarorik antolatu sarean, eta erantzun ona izan duela azpimarratu dute Maramara* taldeko antolatzaileek. Interneten bidez eskaini denez, ikasle batek Txiletik egin ahal izan du ikastaroa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Herri mugimenduek sortutako ezagutza nola kudeatu, EHUren udako ikastaroetan

© cc-by-sa  Tabakalera  ¦  2012-05-13 ¦ 14:04 ¦  kultura

Herri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian? Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea. Uztailaren 13an eta 14an izango da, eta izen-ematea irekita dago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

«« Artikulu berriagoak Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea