Hemen zaude: Hasiera Bloga Mugikorretarako zer egin? aplikazioa ala webgunea?

Mugikorretarako zer egin? aplikazioa ala webgunea?

Gari Araolaza 2012/05/24
Aurrekoan lagun batekin komentatzen nuen aplikazio natibo eta HTML artekoaren kezka handiena erabiltzaileengana nola iritsi zela. SEO ezagutzen dugu, marketing birala eta abar... baina nola lortu erabiltzaileak zure aplikazioa deskargatu eta instalatzea?

Julio Alonsok gaur antzerako zerbait esaten du tuit batean: "la decisión entre HTML5 y apps. Nativas no es tecnológica, sino de distribución", eta PaidContent-eko artikulu bat aipatzen du: HTML5 is a newspaper’s best friend – even if it has a mobile app

Artikulu horretatik hainbat ideia atera ditut:

  • Albiste webguneak HTML5-ean. Zalantzarik gabe. Adibidez Boston Globe honetan oso ondo ari da eta bere trafikoaren %30 gaur egun mugikorretatik omen dator.
  • HTML aplikazioen abantailetako bat da ez dagoela beste teknologia berrietan aritu behar (lehendik HTMLan bagabiltza behintzat) eta eguneraketak askoz sinpleagoak direla.
  • HTML-an egin arren, interfazea ikaragarri asko zaindu behar da, aplikazio natiboa balitz bezala. Jendeak espektatiba altuak ditu interfazearen erabilgarritasunaren inguruan (botoiak, menuak, pantaila tamainak...)
  • Mugikorretarako aplikazio asko eta asko HTML-an eginda daude eta gero aplikazio batek nabigatzaile baten moduan erakusten ditu. Hori omen da Facebook-en kasua, adibidez.
  • Askotan aplikazio hibrido (HTML5+app) hauek ez daude ongi eginda eta dute hain ondo funtzionatzen. Hor aipatzen duen batek Facebook-en aplikazioa erabiltzeari utzi dion, mugikorraren nabigatzailetik sartzen da, eta askoz hobeto omen dabil! Frogatu beharko dugu. ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

E-posta helbidea ez da argitaratuko, behar izanez gero zurekin kontaktuan jartzeko bakarrik erabiliko dugu
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: