Sustatu.com > dantza

Bilbo Lunch Beat * Zatoz dantzatzera eta bazkaltzera!!

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-30 ¦ 11:07 ¦  dantza

Bihar, osteguna, eguerdiko 14etan bazkari berezia izango da Bilbon: Lunch Beat. Lunch Beat Bazkaria irabazi-asmorik gabeko festa bat da. Suedian hasi zen duela urte bete eta ziztu bizian zabaldu da mundu guztian zehar. Lunch Beaten helburua sormena eragitea eta energia haunditzea da. Euskal Herrian ez da orain arte horrelakorik egin eta bihar egingo da, Bilbon. Gainera, aldi berean beste 15 hiritan ere egingo da eta Bambuser bidez jarraitu ahal izango dira Internet bidez.

Ekarri zerbait bazkaltzeko, zuretzat edo partekatzeko. Alkoholik ez! Eta Nasty Bilbao Dj-ak musika jarriko du zuzenean. Izan ere bazkari hauen lehenengo araua hauxe da: Zure lehen Lunch Beata bada DANTZA EGIZU GELDITU GABE!!

Erref.: Bilbo Lunch Beat * Zatoz dantzatzera eta bazkaltzera!! (happycities.wordpress.com)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Errimak oinetan. Bertsolaritza eta dantza ikuskizuna

© cc-by-sa  Haatik dantza konpainia  ¦  2012-05-25 ¦ 13:44 ¦  dantza

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da Errimak oinetan, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Dantzara, oin puntetan

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-04-24 ¦ 13:28 ¦  dantza

Mugimenduen hizkuntza unibertsalak apirilaren 29an du egun handia. Teknika, esfortzua eta grina falta ez duten makina bat euskal dantzari dabiltza mundu mailako ballet sonatuenetan beren onena ematen, "Euskal Herrian ez baitago eguneroko ogia irabazteko modurik". Aiara Iturrioz, Asier Uriagereka, Gabriela Gomez eta Allister Madin dira exodo horren lau aurpegi.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Dantzaren Adierazpena sinatuko dute Eibarren dantzaren alorreko ordezkariek

© cc-by-sa  Biharamuneko soka-dantza  ¦  2012-04-20 ¦ 10:37 ¦  dantza

Dantzaren alorreko ehun lagun inguru bilduko da apirilaren 21ean, larunbatean, Eibarren, Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu eta denok elkarrekin Biharamuneko soka-dantza dantzatzera. Adierazpenean jasotzen denez, premiazkoa da "Gure kulturaren jarduera oparo hau guztion artean zaindu eta hedatzea, eta horretarako, dantzari buruzko ezagutzan eta trebaketan sakontzea".

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Dantzan.com itxi beharrean gaude

© cc-by-sa  Dantzan.com  ¦  2011-12-31 ¦ 11:14 ¦  dantza

Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Gizon-dantza Donostian: tradizioa, alkatea eta bestelakoak

© cc-by-sa  Oier Araolaza, Dantzan.com  ¦  2011-06-28 ¦ 14:02 ¦  dantza

San Joan bezperan Donostiako konstituzio plazan egin ohi den gizon-dantzan Juan Karlos Izagirre alkateak eta udal-batza berriko zinegotziek parte hartzeak oihartzun zabala izan du, eta hainbat kontu idatzi eta esan dira horren harira egunotan. Horietako batzuk bildu eta kontuak argitzen eta zehazten saiatuko gara ondoko lerrootan.


Donostiako soka-dantza, joan den ekainaren 23an. Argazkia: Iñaki Zugasti / dantzan.com CC-BY-SA

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

"Koloreaga, Nafarroako festagileak" liburua karrikaratu dugu

© cc-by-sa  Duguna dantza taldea  ¦  2011-01-06 ¦ 11:21 ¦  dantza

Asisko Urmenetaren marrazkiekin, Nafarroako dantzari eta festagileen irudiz, kolorez margotzeko liburuska argitaratu du Duguna dantza taldeak, Koloreaga, Nafarroako festagileak.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Hileko azken igandeetan, dantzaldia Elgetan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-12-25 ¦ 11:20 ¦  dantza

Dantzaldia egiten dute hilero Elgetako kafe antzokian, hileko azken igandean. Gidatutako dantzaldi irekia, Euskal Herriko eta Europako dantza tradizionalez osatutakoa. Dantzaldi irekia eta doakoa, tarte bat dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat. Hurrengo dantzaldia bihar, hilak 26.


Jatorrizkoa: Dantzaldi Irekia Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Iban Arantzabal

Guztia irakurri ¦ Komentatu

KREAk eta AZALAk dantza garaikidearen programa berritzailea jarri dute abian

© cc-by-sa  KREA Adierazpen Garaikidea  ¦  2010-12-11 ¦ 15:17 ¦  dantza

Araban praktika koreografiko garaikideak egiteko interesa dutenentzat topaleku eta trebakuntzako foro izateko asmoz sortu da ‘Gorputz Egoerak’ proiektua. Espe López, Mónica Valenciano eta Raquel Sánchez nabarmendutako sortzaileek zuzenduko dituzte lehenengo topaketa-tailerrak abenduan eta urtarrilean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Iruñeko San Lorentzoko Danzanteek web gune berria

© cc-by-sa  San Lorentzoko Danzanteen Kofradia  ¦  2010-11-12 ¦ 15:29 ¦  dantza

Hainbat dantza taldetako kide ohiez osatutako elkarte honek (Iruñeko San Lorentzoko Danzanteak) 1997an hasi zuen bere ibilbidea Iruñean. Gorpuztuz joan da eta gaur egun emanaldi askotan hartzen du parte; horien artean San Ferminak, Corpus Christiko prozesioa, San Lorentzo eguna edo Kauterak. Urrats berri bat eman dugu bere antolaketa-egitura aldatuz eta danzanteen ikuspegi orokorra eskaintzen dugu web gune berriaren bidez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herrian dantzan, Matt dantzariaren eran

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-09-30 ¦ 08:11 ¦  dantza

Bideoa egiteko 21 hilabete, 100 txoko baina gehiago eta lagun asko Euskal Herrian zehar dantza egitekon. Matt Harding-en ideian oinarritua. Iñaki Goikoetxea Arrufaten bideoa duzue hau.

Guztia irakurri ¦ 11 erantzun

40 urtetik gorakoen VI. dantza txapelketa Zerainen

© cc-by-sa  Zeraingo Oa Kultur Elkartea  ¦  2010-08-08 ¦ 08:48 ¦  dantza

Orain dela bost urte egin zen lehen aldiz 40 urtetik gorakoen dantza txapelketa Zerainen. Hark izan zuen arrakasta ikusita hurrengo urtean ere egitea erabaki zen, eta orduz geroztik urtero antolatzen da. 40 urtetik gorakoen Euskal Herriko VI. dantza txapelketa abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, 19:00etan izango da Zeraingo plazan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal dantza balioan: euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta

© cc-by-sa  GFAko Kultura eta Euskara Departamentua  ¦  2010-06-21 ¦ 08:49 ¦  dantza

Kulturaren Euskal Planaren baitan dantza sektoreak identifikaturiko behar nagusienetako bat, Euskal dantza balioan jartzea alegia, gauzatzen laguntzeko asmoarekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik gogoetan sakondu eta pauso irmoak ematen joateko lagungarri eta argigarri izango den ikerketa jarri genuen abian 2009an. Oraingoan ordea, ikerketa honen ondorio eta hausnarketak partekatu nahi ditugu zurekin Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian gaur astelehena ekainak arratsaldeko 19:00etan burutuko dugun jardunaldian.

Dantzariak Oñatin
GureGipuzkoa.net | Dantzariak © CC-BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús; Aranzadi Zientzia Elkartea.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Euskal dantza eta reggaetona konparatzen dituen bideoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-04-03 ¦ 11:28 ¦  dantza

Ia milioi bat bisita ditu honen jatorrizko bideoak LiveLeak webgunean. Auskalo Youtuben zenbat aldiz egongo den, baina norbaiti okurritu zaio hasieran euskal dantzari batzuk sartzea eta ikusleei 7 desberdintasun topatzeko proposamena egitea. Nondik hasi desberdintasunak aipatzen?

Erref.: Euskal dantza eta reggaetona konparatzen dituen bideoa (www.liveleak.com)
# ¦ Komentatu

Joxemiel Bidador hil da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-03-02 ¦ 15:24 ¦  dantza

Joxemiel Bidador dantzari, dantza ikertzaile, idazle eta euskalari iruindarra hil da, joan den ostiralean izandako buruko odol isuri baten ondorioz, 39 urterekin. Filologoa ikasketaz, Joxemiel Bidador dantzari eta dantza ikertzaile garrantzitsua izan da. Dantzaren erreforma Euskal Herrian izan da haren lanik sendoena.

Erref.: Joxemiel Bidador hil da (www.dantzan.com)
# ¦ 8 erantzun

Hiruburu: inauterietako dantza berria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-01-28 ¦ 08:34 ¦  dantza

Begiraleak elkarteak inauterietako dantza berri bat asmatu du eta lehen aldiz urtarrilaren 30ean Donibane Lohizunen aurkeztuko du, Hartzaren egunean, urtarrilaren 30an, larunbata, Urdazuri plazan, Ibai(goio) tabernaren aintzinean. "Hiruburuak" ihauterietako pertsonaiak dira. Sei dantzari izanez, hamazortzi buru jira biraka ibiliko dira. Hiruburuen sinbologia denborarekin lotuta dago.

  • Erdiko burua, dantzariaren egiazko burua, orain bizi da
  • Goien dagoen burua aintzinera begira dago, etorkizunari begira
  • Hirugarren burua, iraganarena da, aholkularia
Erref.: Hiruburu: inauterietako dantza berria (www.dantzan.com)
# ¦ Komentatu

Euskal koreografoak Berlinen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-10-22 ¦ 07:19 ¦  dantza

Willkommen/Ongi Etorri. Euskara eta alemanieraren nahasketa bat bizi izan dute iragan asteburuan Berlinen, Euskal Koreografoen I. Jaialdian. Errezital literarioak eta dantza ikuskizunak uztartu dituzte, honakoen partehartzearekin:

  • Harkaitz Cano. Passaia Blues lanaz baliatu zen aurkezpena egiteko.
  • Ertza dantza taldearen Elagujerodelavestruz ikuskizuna.
  • Karmele Jaioren eta Mikel Aristegiren Amaren eskuak eta Ezustekoa.
  • Euskal historiari buruzko hitzaldi bat, Kukai/Ttanttaka dantza taldearen Hnuy Illa ikuskizunak lagunduta. Ikuskizun horri buruzko bideo bat Youtuben:

Erref.: Euskal koreografoak Berlinen (www.dantzan.com)
# ¦ Komentatu

Japoniar batzuk Baztan Dantza egiten akademian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-10 ¦ 10:23 ¦  dantza

Horra japoniar talde bat euskal dantza bat egiten. Baztan Dantza deitzen diote eta berez Baztango mutil-dantza bat da, Billantziko hain zuzen ere, baina nahiko modu berezian dantzatua. Munduko dantzen nazioarteko zirkuitoan bidea egin duen dantza da hau eta hainbat errepertoriotan agertzen da.

Erref.: Japoniar batzuk Baztan Dantza egiten akademian (www.dantzan.com)
# ¦ Komentatu

Bollywood dantza ikastaroa Astigarragan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-07 ¦ 14:48 ¦  dantza

Gaur irailak 7, irekitzen da izena emateko epea, Astigarragan (Gipuzkoa), antolatu duten Bollywood dantza ikastaroan.

Ez dugu intentzio txarrarekin aukeratu bideoa. Baina ia euskaraz dihardutela ematen du: Tuntunak tun, tuntunak tun, tuntunak tuntun...

Erref.: Bollywood dantza ikastaroa Astigarragan (www.astigarraga.net)
# ¦ 2 erantzun

Space invaders (II)

© cc-by-sa  Oier Araolaza  ¦  2009-07-29 ¦ 10:09 ¦  dantza

Astelehenean Ordizian izan nintzen, Santaneroen esku-dantza ikusten. Ohi bezala argazki kamerarekin. Eta berriz ere lotsatu egin nintzen eskuan argazki kamera izateaz. 500 urte bete dituen tradizioa erreportero grafiko talde batek zer errespetu gutxirekin tratatu zuen ikusita sututa itzuli nintzen.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Artikulu zaharragoak »»