Itzuli orri nagusira Bidali hau

Aupa Pipol, Internet/TB/transmedia lana, mikro-saio sorta baten piloto bat

© cc-by-sa  Joseba Erremundeguy ¦ 2012-01-30 ¦ 13:11 ¦ telebista

Aupa Pipol, EITB Multimedia Komunikazio masterreko hiru ikasle gara! Post honetan aurkeztu nahi dizuegu egin dugun bideo txiki bat. Mikro-saio sorta baterako proposamena da: Pertsonaia gazte bat, 20 eta 35 urte-tartekoa, bere eguneroko berri ematen duena bizpahiru minutuko saioetan. Plano erritmotsuak, musika indartsu bat eta aurrera. Interneteko oso egokiak dira formatu hauek eta ekoizten aski merkeak. Zuen iritzien zain gaude! Joseba, Cris eta Aketz.

Publizitatea

EHUko Multimedia Komunikazio masterreko ikasleoi, transmedia proiektu bat diseinatzea eskatu ziguten orain dela bi hilabete. Hirunako hainbat taldek lan egin dute kontzeptu horren inguruan, eta bakoitzak emaitza ezberdinak lortu ditu. Guri, mikro-fikzio bat proposatzea egokitu zitzaigun: Aupa Pipol. Proiektu guztiak EITBren Bilboko egoitzan aurkeztuko dira urtarrilaren 31an, guk erabaki genuen kapitulu pilotu bat sortzea.

JARRAI GAITZAZU FACEBOOK ETA TWITTERREN

Frantzian asko garatzen ari dira horrelako mikro-saioak, bai telebistan eta bai interneten. Pertsonaia gazte bat, 20 eta 35 urte-tartekoa, bere eguneroko berri ematen duena bizpahiru minutuko saioetan. Plano erritmotsuak, musika indartsu bat eta aurrera. Interneteko oso egokiak dira formatu hauek eta ekoizten aski merkeak. Hainbat adibide arrakastatsu aipa daitezke, hauen artean: Bref CANAL + katean, eta Norman interneten.

Antzeko formatu laburrak gogoan edukiz, horrelako mikro-fikzio bat egitea erabaki genuen. Pertsonaia nagusia Gorka deitu genuen: 26 bat urteko bilbotarra, gaur egungo gizarte post-modernoan apur bat galduta dabilena. Gorkak bere eguneroko gogoeta zein anekdota intimoak kontatzen ditu Tumblr batean. Bideoan agertzen diren irudi eta off-ahotsek ordea bere barnekotasuna irudikatzen dute.


Argazkiak.org | aupa pipol © cc-by-sa: sustatu

Transmedia izanez gero, hainbat euskarritan biziko den unibertsoa sortu nahi izan dugu, eta gure asmoak Aupa Pipol beste euskarritan garatzea aurreikusten du: irratia, sare sozialak, paperezko egunkaria...

Dena den, gure pertsonaia aurkezteko bideo bat egin dugu! Eta Facebook eta Twitterren ere jarrai ditzakezu Gorka eta Aupa Pipol!

BIDEOA IKUSI ETA EMAN IEZAGUZU IRITZIA SARE SOZIALETAN

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz