500 pelikula klasiko sarean, legalki eta doan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-13 ¦ 09:45 ¦  internet

Open Cultureren eskutik, sarean dira dagoeneko 500 pelikula, doan eta legalki ikusteko moduan. Zerrendako gehienak klasikoak dira, zenbaitetan aurkitzea gehien kostatzen direnetakoak. Merezi du begiratu bat emateak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Hasi dira bidaia kontaketak Deustuan

© cc-by-sa  berbaizu euskara elkartea  ¦  2012-06-13 ¦ 08:11 ¦  kultura

Iñaki Guridi kazetariaren eskutik Ghana eta Etiopia gertuago izan zen Deustuan. Lehenengo pertsonan bizi eta ezagututakoak ekarri zituen Guridik, eta aste honetako ostegunean Iñaki Karegaren txanda izango da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kafe aleak: 121 pertsona, 121 disko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-12 ¦ 15:37 ¦  liburuak

Kafea eta Galletak blogarien proiektua da Kafe aleak : 121 pertsonak 121 diskori buruz idatzitako testuak biltzen dituen liburua. Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazale, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileei eskatu zieten disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko, eta horren emaitza da Kafe aleak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ikastolara joan ziren umeen oroimena

© cc-by-sa  Josi Sierra  ¦  2012-06-12 ¦ 13:18 ¦  historia

Gerraurreko ikastolara joan ziren umeen oroimenak berreskuratzeko solasaldia izango dugu Torrezabal kultur etxean. 1934an hasita 1937rarte Plazakoetxeko Etxebarrira joan ziren 70 bat ume: gaur egun, 7 gelditzen dira ordukoa kontatzeko moduan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Ekologia eta hizkuntza

© cc-by-sa  KARRIKIRI, IRUÑEA  ¦  2012-06-12 ¦ 10:45 ¦  hizkuntza

Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera. Ekaineko Karrisolasa ekimenaren saio berrian Albert Bastardasek, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Bat Soziolinguistika aldizkarian (81) idatzi zuen artikulua izango dugu oinarri.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Itxura eta eduki berriak lantalan webgunean

© cc-by-sa  Lantalan  ¦  2012-06-12 ¦ 09:05 ¦  hizkuntza

Honezkero lantalan webguneak urte batzuk baditu. Azken hilabeteetan, ordea, itxura aldatu diogu goitik behera, baita eduki berriak sartu ere. Lan munduan euskara gehiago erabili nahi dutenei zerbitzua eman nahi die Emunek webgune honen bidez, batez ere euskara planei dagokienez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Gu itsasoa, munduaren atari" erakusketa

© cc-by-sa  GU ITSASOA  ¦  2012-06-11 ¦ 15:13 ¦  historia

GU ITSASOA proiektuaren helburua, XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan zuen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioestea da. Euskal lurraldea garaiko boteregune nagusietakoa izan zen. Itsas industriak berebiziko garrantzia izan zuen, gizarte osoan eta lurralde osoan eraginez, barrualdetik kostalderaino. Prozesu honetan, produkzio sektore guztiek parte hartu zuten: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak... Guzti horren baitan antolatu dugu erakusketa. Dagoeneko ikusgai dago Zeraingo Herri Museoan. Bertan egongo da irailaren 30era bitartean, eta ondoren, beste erakusketa aretoetara eta museoetara mugituko dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskanta: 9-10 urteko gaztetxoak, kantuak egin eta grabatzen dituzte euskaraz, Erroman

© cc-by-sa  Associazione Culturale Euskara  ¦  2012-06-11 ¦ 12:08 ¦  hizkuntza

Erromako Manetti eskola publikoko 4.mailako gaztetxoek kantu bana egin dute aurten ere, euskaraz. Blog honetan aurkituko dituzu 2010, 2011 eta 2012 urteetan egindako kantu, testu eta marrazki guztiak (eta euskara-italiano hiztegitxo bat kantu bakoitzeko).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Larraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak

© cc-by-sa  Joseba Barandiaran  ¦  2012-06-11 ¦ 10:24 ¦  ingurumena

Sarrerako kartelaren arabera, zortzi hondakin mota jasotzen da Larraskituko Garbigunean. Jaso bai, baina baita sailkatu gabe, nahasian, guztiak edukiontzi berera bota ere. Arropa, zapatak, burni eta plastikozko altzari bat eta lapiko zahar bat eraman nituen. Egurrik eta obretako hondakinik ez zela ikusita, guztiak edukiontzi berberera botatzeko agindu zidan bertako arduradunak. Harrapazak Txiribiton!

Erref.: Larraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak (sustatu.com)
# ¦ Komentatu

Hizkuntza Ekologia eta Iraunkortasuna jardunaldia, Gasteizen

© cc-by-sa  Gasteizko Udala - Euskara Zerbitzua  ¦  2012-06-11 ¦ 08:17 ¦  ingurumena

Vitoria-Gasteiz 2012ko Hiriburu Berdea da. Hiria ahalegintzen ari da ekologiarekin eta iraunkortasunarekin konpromisoa zabaltzen eta sendotzen. Horrek aukera ezin hobea ematen digu hizkuntza ekologiaren (Haugen, 1972an) eta hizkuntza iraunkortasunaren (Rioko goi-bilera, 1992) kontzeptuak ezagutarazteko, horietan sakontzeko eta hirirako proposamenak egiteko, gure hizkuntza errealitatea abiapuntu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gu, bost mende atzera

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-06-10 ¦ 13:58 ¦  historia

Bost mende joan dira Fernando Katolikoak aginduta eta Albako Dukearen gidaritzapean espainiar tropek Nafarroako Erresuma, euskal jendeen lurraldea, indarrez hartu zutenetik. Eta galdera bat datorkigu burura: Nolakoa zen konkistatu zuten nafar gizarte hura? Nolakoak ziren XVI. mende hasierako euskal herritarrak?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Alekaria, euskara hutsez idatzitako aldizkaria jaio da

© cc-by-sa  IEFPS Aretxabaleta GHLBI  ¦  2012-06-10 ¦ 10:28 ¦  hizkuntza-eskubideak

Aretxabaleta Lanbide Eskolako normalkuntza batzordeak ALEKARIA-ren lehen alea plazaratu du. Ikastetxean euskara bultzatzeko asmoz, euskara hutsean idatzita dagoen adizkari bat argitaratzeko erronka hartu du normalkuntza batzordeak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Pink Floyd eta Bee Geesen sasikumeak

© cc-by-sa  eli  ¦  2012-06-09 ¦ 13:20 ¦  musika

Louis Armstrong What a wonderful world death metal estiloan abesten ikusten gozatu bazenuen, hau ere ikusi behar duzu: Stayin' Alive In The Wall Pink Floyden The Wall eta Bee Geesen Stayin' Alive kanten nahasketa miresgarria.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

'Spot The Translator' nazioarteko bideo-lehiaketaren estreinakoa

© cc-by-sa  EIZIE  ¦  2012-06-09 ¦ 10:20 ¦  zinema

CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, dei egiten die bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzaten literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan duten garrantziaren, zereginaren eta erronken berri zabaltzeko ere. Gehienez ere hiru minutuko bideoak onartuko dira, eta 1.000 euroko saria jasoko du irabazleak. 2012ko irailaren 30ean –Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean– jakinaraziko da nork irabazi duen lehiaketa.

Ikus Facebook-en.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

X. Elhuyar Olinpiadaren sariak banatu dira BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-06-08 ¦ 17:06 ¦  zientzia

Elhuyar Olinpiadaren 10. edizioko sariak banatu ziren atzo BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion. Gasteiz, Lazkao eta Lekeitioko 60 gaztek parte hartu zuten jaian. Elhuyar Fundazioak, olinpiada.elhuyar.org webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero Elhuyar Fundaziotik proposatzen genizkien probak ebazten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ezkontza homosexualak legeztatuta dauden herrialdeak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-08 ¦ 15:16 ¦  aldarrikapenak

Atzoko albisteetako bat izan zen: Danimarkak ezkontza homosexualak legeztatu ditu. Legebiltzarrak gehiengo handiz onartu zuen lege berria, eta Danimarka da, beraz, sexu bereko kideen arteko bikoteak onartu dituen azkena; baina lehenago ere izan dira beste hainbat, batzuetan ezkontza bezala onartuta, beste batzuetan bat egite soil gisara. Hona hemen zerrenda bat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Arrasateko ibaietan arrantzan

© cc-by-sa  Miren Arana  ¦  2012-06-08 ¦ 10:43 ¦  ingurumena

Atzo Mondraberrik, Arrasateko egunkari digitalak, berri triste bat argitaratu zuen. Egunkariaren arabera Arrasaten, Deba ibaiaren goi ibilguan, ehundaka eskailu hilik agertu ziren. Horren harira, Arrasateko ondare naturala eta kulturala babesten duen elkarteak, Arrasate Zientzia Elkarteak, herriko ibaietan, duela ehun urte, arrantzatzen ziren arrainak aipatu ditu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Eskola Publikoaren XXI. Jaia ospatuko dute igandean Zarautzen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-08 ¦ 09:14 ¦  hezkuntza

Kontzertuak, tailerrak, jolasak... denetarik izango dute igande honetan Zarautzen, Euskal Eskola Publikoaren XXI. edizioan. Abestia ere egin dute jaia behar bezala ospatzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Basque Research webgunea: Hamarkada bete Euskal Herrian egiten den ikerketa mundura zabaltzen

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-06-08 ¦ 08:18 ¦  hedabideak

Elhuyar Fundazioaren Basque Research webguneak hamar urte bete ditu Euskal Herrian egiten den ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren erakusleiho izaten. Urteurrena ospatzeko Basque Research webguneak albiste irakurrienen zerrenda egin du.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Iceberg bat buelta ematen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-07 ¦ 14:48 ¦  natura

Inoiz ikusi duzu iceberg bat buelta ematen? Bideoak Argentinako Upsala glaziarrean gertatutakoa erakusten du. Kasualitatez, kameralaria parean zegoen eta irudi ikusgarriok hartu zituen.

Erref.: Iceberg bat buelta ematen (divoblogger.com)
# ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

Publizitatea

Pil-pilean!