Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bizkaie!-k 10 urte, eta aurrera egiteko indarrez

© cc-by-sa  Bizkaie! ¦ 2012-04-02 ¦ 17:21 ¦ hedabideak

Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen ere apirilaren 8an. Bizkaiera zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazio prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zen 2002ko udaberrian. Hamar urteotako balorazioa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilbon.

Publizitatea

Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen ere apirilaren 8an. Bizkaiera zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazio prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zen 2002ko udaberrian. Hamar urteotako balorazioa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilboko BBK Salan, eta bertan izan dira Gorka Martinez BBK Fundazinko burua, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua, Bego Muruaga Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Koldo Isusi Bizkaie! agerkariko zuzendaria.

Bizkaie!-ren babeslei eskerrak emanez hasi du prentsaurrekoa Koldo Isusi zuzendariak, izan be Bizkaiko Foru Aldundioak hasiera-hasieratik lagundu dio Bizkaie!-ri; horretaz aparte, urteotan Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazioa eta Bilboko Udalaren babesa jaso du. "Beren-beregi Bizkaiko Aldundiari eskerrona adierazi gura diogu -esan du Isusik- hasieratik geure babesle nagusia izan delako, eta euren laguntza barik ez genituelako hamar urte beteko".

Musika, literatura, bertsolaritza, antzerkia, bidai-krokikak, dantza eta kultura arloko makina bat kontu jorratu ditu hamar urtean Bizkaie! agerkari digitalak; hasieran, hamabostero, astero ostean, eta gaur egun eten barik. "Bizkaieradunei eta euskaldunei, oro har, askotario gaiak, gehienbat kulturako gaiak Interneten irakurtzeko aukera ematea da gure helburua", azaldu du Isusik.

BBK Fundazioko Gorka Martinezek azpimaratu duenez, Bizkaie! urterik urte indartzen eta sendotzen joan da, horregaitik atariak "etorkizun oparoa" izango dauala uste dau.

Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak adieraoz duenez, Bizkaie! eta Foru Aldundia bidelagun izan dira azkenengo hamar urteotan: "Bizkaie! bidelagun dugu, eta holantxe jarraitu dezan nahi eta itxaroten dugu". "Bizkai-euskera ez da kotoi artean gordetzeko altxor sakratua. Sortzeko, komuniketako, gozetako eta biziteko tresnea da", ganeratu dau Ariztondok.

Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko zuzendaritzako Bego Muruagak ere parte hartu du ekitaldian. "Bizkaie!-ren heleburuekin bat egiten dugu, hau da bizkaiera Interneten lekua egitearekin, euskara sustatzearekin eta bizkaiera idatziaren normalizazioarekin besteak beste".

Urteotan kolaboratzaile ugari izan ditu Bizkaie!-k, besteak beste, Julen Gabiria, Edorta Jimenez, Rafa Rueda, Erramun Osa eta Gotzon Uribe. Gaur egun, Zigor Aldama, Karolina Almagia, Dabi Piedra, Miren Ibarluzea, Angel Dominguez, Markues, Iñaki Aurrekoetxea eta Gorka Intxaurbe dira Bizkaie!-rekin lanena dabilzanak. Zigor Aldama Shanghain bizi den kazetaria Bizkaie!-ren hasiera-hasierako kolaboratzaile bakarra da, gaurko ekitaldian ezin egon, eta bideo laburra bialdu digu agurtzeko.

10. urteurrena ospatzeko, Bizkaie!-k irudi berria dauka, dagoeneko sarean ikusgai dagoena. Urteurreneko kamiseta partida atara dira eta laster argazki eta esamolde lehiaketa ipiniko dira martxan. Ganera, apirilean, astelehenero, elkarrizketa bereziak sareratuko dira, bikoteka egindako solasaldi bereziak; Xabier eta Miren Amuriza bertsolariak, Mikel Urdangarin eta Alex Sardui, Mikel Martinez eta Unai Elorriaga, eta Unai Basurko eta Kepa Acero.

Bizkaie!-ren ibilbidearen balorazio ona egin du Koldo Isusik, izan ere bisitei eta sare sozialetako presentziari dagokionez emeitza benetan ere onak ditu agerkariak. 2011ko otsailetik 2012ko urtarrilera bitartean, berbarako, Bizkaie!-k 942.816 bisita izan ditu, eta egunean batez beste, 2.746. Bisita guztien kopurua ia-ia bikoiztu egin dugu 2010eko datuekin konparatuta, eta egunerokoak ere ia bikoiztu ditugu, azaldu du Bizkaie!-ko zuzendariak.

Bizkaie! 2009tik sare sozialetan ere badago, Facebooken eta Twiterren, hain zuzen. Facebook-en 3.000 milatik gora lagun dauzka eta Twitter-en, berriz, 2.664 twett idatzi dituzte, eta 500 bat lagunek jarraitzen dute. Horretaz gain, Flickr eta You Tube kanaletan ere profilak daude.

Bihar-etzirako erronken berri eman du Koldo Isusik agerraldiaren amaieran. Edukiak irudiz eta soinuz hornitzeko, bideoak sariago sartzeko asmoa dauka Bizkaie!-k, eta sare sozialetan (Facebook, Twiter eta abar) presentzia indartzea. "Horretaz aparte, Bizkaie! eskuko telefono, smartpohne, tablet eta bestelako gailuetan irakurtzeko aplikazioa aurkeztu gura genuke laster", adierazi du.

Prentsaurrekoaren amaieran, Xabier Amuriza bertsolariak bertso eder bi kantatu dizkio Bizkaie!-ri, 10. urtuerrenaren harira:

Bi mila ta bi biribildu dau bi mila eta hamabik
esatea da ez da Bizkairik ez bada bizkaierarik
euskera dogu etxe handi bat gehiago handitu gurarik
teilatu bakar baten azopian hainbeste lehio zabalik
hainbeste lehio zabalik eta bat bera be itxi barik.
Eta oraintxe etorkizuna hori da gure kakoa
itxaropena izan daiela iraupen luzerakoa
izan daitela guer Bizkaie! amaierarik bakoa
atari edo lehio bat inoiz iluntzen ez dan lakoa
etxe barrua ikusteko ta etxe barrutik kanpora
etxe barrutik kanpora

prentsabiz3.JPG 36KB (37688 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz