Itzuli orri nagusira Bidali hau

Herri ekimeneko euskal hedabideek diagnostikoa aurkeztu diote Jaurlaritzari

© cc-by-sa  Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa ¦ 2012-04-25 ¦ 17:46 ¦ hedabideak

Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira.

Publizitatea

Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezala.

7112883793_6e027e530a.jpg 98KB (100879 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

 

 Nabigatu euskaraz