Sustatu.com > liburuak

Kafe aleak: 121 pertsona, 121 disko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-12 ¦ 15:37 ¦  liburuak

Kafea eta Galletak blogarien proiektua da Kafe aleak : 121 pertsonak 121 diskori buruz idatzitako testuak biltzen dituen liburua. Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazale, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileei eskatu zieten disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko, eta horren emaitza da Kafe aleak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Euskal liburu digitalen basamortua

© cc-by-sa  Joxe Arantzabal, Faroa  ¦  2012-05-23 ¦ 12:32 ¦  liburuak

Joxe Arantzabal HUHEZIko irakasle eta blogariak euskal liburu digitalen inguruko artikulua argitaratu du aste honetan bere blogean. Izenburuak argi uzten du zer pentsatzen duen gaur egun euskal literaturak sarean duen presentziaz: Euskal liburu digitalen basamortua.

Azken aldian kezkatuta nabil euskal liburu digitalen egoeraz. Susa salbu, euskal argitaletxe gehienek garesti eta formatu itxian saltzen dituzte liburuak sarean. Gainerako hizkuntza handietan, berriz, aukera oso zabala da: bertan aurki daitezke liburu garestiak, erdi prezioan, merkeak eta, asko eta asko, doan jaisteko moduan. (...) Euskal argitaratzaileek estrategia irekiak sortu beharko lituzkete, gazteak (eta ez hain gazteak) erakartzeko. (...) Ulertzen dut hitz hauek ezinegona sortzea euskal idazle eta argitaratzaileengan, baina paradigma berri batean sartzen ari gara (...), eta euskal liburu digitalak ez badaude sarean modu onean eskuragai, beste hizkuntza batzuetan gertatzen den bezala, ez dugu euskal libururik aurkituko gure irakurgailu eta tableta digitaletan.

Mezuak zalaparta sortu du sare sozialetan eta euskal internauten artean, eta Arantzabalen blogean bertan erantzun asko eta interesgarriak aurkituko dituzu.

Erref.: Euskal liburu digitalen basamortua (goiena.net)
# ¦ Komentatu

Paul Gallicoren "Elur-antzara" liburua, e-liburua eta, audioliburua, Hamaika Books argitaletxearen lehena

© cc-by-sa  Hamaika Books  ¦  2012-05-05 ¦ 14:54 ¦  liburuak

"Elur-antzara" Hamaika Books argitaletxe lehenengo liburua da, eta paperezko bertsioa, e-liburua eta audioliburua webgune honetan eskura daitezke. Maiatzaren 8a arte, liburuaren lehenengo kapitulua doan deskarga daiteke, e-liburu eta audioliburu formatuetan. Liburuaren trailerra ere prestatu dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Oparipuinak" ttiklik.com webgunean!

© cc-by-sa  TTiKLiK! taldea  ¦  2012-05-05 ¦ 10:37 ¦  liburuak

...ipuin bat oparitu nahi al duzu?

...ipuin berezi bat, jasoko duenari bihotzean kili-kili egingo diona?

...harentzat sortutakoa, hari bereziki gustatuko zaiona?

..harentzako mezua daramana?

eta jakina, ezustean, hark ezer ez dakielarik, bestela akabo sorpresa!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Book-trailer lehiaketa

© cc-by-sa  Literaturia  ¦  2012-05-04 ¦ 09:06 ¦  liburuak

Filmak promozionatzeko trailerrak grabatu egiten dira. Liburuak promozionatzeko ordea ez. Baina bide egokia izan daiteke liburuak promozionatzeko, ezta? Hori dela eta, liburu trailerren lehiaketa antolatu dugu Literaturia, Arrekikili eta Tximintx elkarteok.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kirmen Uribe Stanford Unibertsitatean hizlari

© cc-by-sa  Iñaki Lopez de Luzuriaga  ¦  2012-04-30 ¦ 08:50 ¦  liburuak

Harrera beroa izan du Kirmen Uribek Stanforden apirilaren 24an eman hitzaldiak. Iberian Studies Sailak gonbidatuta bertaratutako euskal idazleak bere liburuaren aurkezpena egin zuen 260 Eraikineko German Libraryn. Bilbao – New York – Bilbao bere eleberriaren azalpenean, teknika narratiboaz eta egituraketaz aritu zen, eta liburuan baliatu duen auto-kontaketa nabarmendu.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Apirilaren 24an, Literatura topaketa HUHEZIn

© cc-by-sa  Arantza Ozaeta eta Monika Madinabeitia  ¦  2012-04-18 ¦ 08:49 ¦  liburuak

Bere tradizioari jarraituz, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Literatura Topaketa antolatu, du 13. edizioa eginez. Iaztik, egun bakarreko mintegi edo topaketa bihurtu da. Aurtengo ekitaldia aspaldi buruan generabilen gai bati eskainia dago: Haur Literaturari. Aurtengo edizioari, beraz, honako izenburua jarri diogu, Haur Literatura: Helduentzako Literatura.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

UEU liburu digitalak argitaratzen hasi da

© cc-by-sa  UEU  ¦  2012-04-02 ¦ 08:58 ¦  liburuak

Paperean ez ezik, euskarri elektronikoan ere erosi daitezke dagoeneko Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) liburuak. Oraingoz PDF formatuan topatuko ditugu 2011an argitaratutako liburuak, baina laster EPUB bezala ere eskuratu ahal izango dira. UEUko arduradunen esanetan, etorkizunari begirako apustua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

IV. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

© cc-by-sa  Elkar  ¦  2012-02-23 ¦ 11:34 ¦  liburuak

2009. urtean hasitako gaztetxoen sariketak IV. edizioa izango du aurtengoa. Bi kategoriatan banatuta, IV. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatu du Elkar Fundazioak. Lehiaketaren helburua haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea da. Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

  • Ilustrazio lehiaketa (2002-2007 bitartekoentzat)
  • Ipuin lehiaketa (1996-2001 bitartekoentzat)

Lanak apirilaren 25a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

HABE Liburutegia, bere funtsen erabilera ez-presentziala bultzatzen

© cc-by-sa  Imanol Irizar eta Oihane Oliveri  ¦  2012-02-08 ¦ 08:18 ¦  liburuak

2011ko abenduaren 16an, lau hitzarmen sinatu zituen HABEk beste hainbeste erakunderekin. Hitzarmen hauen sinadura, HABE Liburutegia azken urteotan garatzen ari den egitasmo zabalago baten baitan txertatu behar da; alegia, Liburutegiko funtsen erabilera ez-presentziala bultzatzeko xedez lantzen ari garen egitasmo estrategikoaren baitan. Egitasmo hau aurrera eramateko, nagusiki, teknologia berriak eta liburutegi-sareak baliatzen ditugu, eta, era berean, Liburutegiaren espezializazio-eremuaren inguruan dabiltzaten ikerketa eta ikasketa taldeetako partaideei behar dituzten dokumentuak helarazten dizkiegu.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Iraultza liburugintzan, afari eta tertulia Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-31 ¦ 10:21 ¦  liburuak

Donostiako hurrengo Pintxos & Blogs topaketa ostiral honetan izango da, otsailak 3, euskaraz, Iraultza liburugintzan goiburuarekin. Krisian murgilduta, eta teknologiaren erronka; ea nola moldatzen den liburugintza gurutzebide horretan. Zita Ni Neu jatetxean da, aldez aurretik erosi behar da txartela Interneten. Hizlariak:

Erref.: Iraultza liburugintzan, afari eta tertulia Donostian (www.pintxosandblogs.com)
# ¦ Komentatu

Orkestra: argitaletxe berria Gurebook.com-en

© cc-by-sa  Gurebook.com  ¦  2012-01-28 ¦ 09:07 ¦  liburuak

Hemendik aurrera, Deustu Fundazioaren Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren liburu eta txostenak izango ditugu formatu digitalean eskuragarri Gurebooken.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Izei txikia"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-26 ¦ 08:40 ¦  liburuak

Batzuetan nahikoa dira imajinazioa eta pazientzia pixkat, haurrekin horrelako gauzak egiteko. "Amak lana duen igande arratsalde euritsuetan, Araitzek etxean aitarekin egiten dituen gauzak..." txiokatu zuen atzo Gari Berasaluze Kalaportuk. Joxan Ormazabalen ipuin bat hartu eta hona hemen arratsalde euritsu horretan egindako "eskulana":


Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

XXX. Lizardi Saria, Idoia Etxeberriarentzat

© cc-by-sa  Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzua  ¦  2012-01-21 ¦ 10:51 ¦  liburuak

"Ez dago argi" lanari esker lortu du garaipena Donostian bizi den Idoia Etxeberria oñatiarrak. Ohi bezala, saritutako lanaren 2.500 ale argitaratuko ditu Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko ikastetxeetako ikasleen artean banatzeko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Liburuak Musikatuz, haurrentzako ipuin musikatuak

© cc-by-sa  Ganbara Txiki Abesbatza  ¦  2011-12-06 ¦ 10:47 ¦  liburuak

Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak, LIBURUAK MUSIKATUZ egitasmoa kaleratu du. Proiektu honen asmoa 4-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin musikatuen bilduma kaleratzea da. Bildumarekin hasteko, Eva Ugalde donostiarraren Eskolopendra eta Josu Elberdin pasaitarraren Jostailugilea aurkeztuko dituzte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaraz bizi nahi dut liburuaren aurkezpena egin du Kontseiluak Ahotsenean

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-12-05 ¦ 17:04 ¦  liburuak

Euskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren barnean hainbat arloko jendea egiten ari da ekarpena, horien artean, gai honen harira hogeita bat idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuekin eta marrazkiekin osatutako liburua aurkeztu da gaur, Durangoko Ahotsenean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eusko Jaurlaritzak eta Galtzagorri elkarteak Klis-Klasikoak liburu-bilduma aurkeztu dute

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2011-11-29 ¦ 08:31 ¦  liburuak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin Galtzagorri elkarteak bideratzen duen liburu-bilduma da Klis-Klasikoak. Bilduma honek euskarazko haur eta gazte literaturan sumatzen zen gabezi handi bati erantzuten dio, eta bere helburu nagusia haurrentzako eta gazteentzako euskarazko liburu onak, kalitatezkoak egitea da, historian zehar ezinbestekoak bihurtu direnak gurera ekarri eta modu egokian plazaratzea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nerea: hamabigarren argitaletxea Gurebook.com-en

© cc-by-sa  Gurebook.com  ¦  2011-11-26 ¦ 14:57 ¦  liburuak

Sarrera berria dugu Gurebook-en. Nerea, argitaletxe donostiarra da, hain zuzen, Gurebook.com-eko hamabigarrena. Hemendik aurrera, beraz, Nerea argitaletxe bereziaren argitalpen digitalak gure atarian izango dira eskuragarri, e-liburuen eskaintza aberastu eta katalogoa zabalduz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Edurne Ormazabal, irakurle amorratua

© cc-by-sa  Gurebook  ¦  2011-11-13 ¦ 10:38 ¦  liburuak

Edurne Ormazabalek Gurebook-i eskainitako elkarrizketa. Halaxe dio Ormazabalek: Niretzat paperezko liburua bada nolabaiteko objetu erotikoa. Ikutzea, orriak pasatzea, liburutegian bere txokoan gordetzea... Liburuari lotutako hainbat ohitura eta liturgia oso gustoko ditut. E-liburuak berriz beste abantaila batzu ditu, praktikoagoak dira, etxean ez dugu hainbeste lekurik behar, bidaiatzerakoan askoz komodoagoa da, letra tamaina egokitu dezakezu...

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Abian da 25. Jokin Zaitegi sariketa Transtromer euskaratzeko

© cc-by-sa  Itxaro Artola (AED elkartea)  ¦  2011-11-12 ¦ 11:09 ¦  liburuak

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak abiarazi dugu, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Tomas Transtromer 2011ko Literaturako Nobel saridunaren poemen bilduma euskarara ekartzeko beka-deialdia. Aurtengoarekin 25 edizio dira, arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi sariketak bete dituenak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»