Literatur Mikropilulen Farmazia: 100. dosiaren bila

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-18 ¦ 13:19 ¦  kultura

Literatur Mikropilulen Farmazia kolaborazio bila dabil: jendearen parte hartzea baliatu nahi du, denen artean 100. dosia idatzi eta ospatzeko. Facebookeko orrialdean ekitaldi bat sortu dute horretarako, eta asteazkenean amaituko da idazteko epea. 100. dosiak baditu jadanik baditu lerro batzuk, baina badu oraindik zer garatua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Kotobai.com - Ideogramak buruan eta ibili munduan

© cc-by-sa  Jon Goikolea - GOIHATA SL Arrasate  ¦  2012-06-18 ¦ 10:19 ¦  hizkuntza

KOTOBAI Ideograma hiztegi berria sortu da. Euskal kultura eta Asiako kulturak elkar hurbiltze aldera, web orri berria jaio da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Twitterrentzako tresnen zerrenda

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-18 ¦ 08:30 ¦  sare-sozialak

Twitterrentzako tresna zerrenda bat osatu du Eric Goldsteinek, eta euskaratu egin dugu Sustaturako. Jatorrizko artikulua 2011koa izan arren, Jose David Palomaresek gaurkotu egin du berriki.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Errealitatera ekarritako Banksyren graffitiak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-17 ¦ 14:43 ¦  argazkia

Banksy artistaren graffiti ezagunenak errealitatera ekarri ditu Nick Stern argazkilariak, eta You are not Banksy bilduma osatu du. Izaera kritikoa dute britaniarraren irudiek, eta munduko txoko ezberdinetan agertu izan dira.

Erref.: Errealitatera ekarritako Banksyren graffitiak (nickstern.com)
# ¦ Komentatu

Arkitekturak biziberritzeko estrategien inguruko Uda Ikastaroa

© cc-by-sa  Lauren Etxepare; Arkitektura Saila (EHU)  ¦  2012-06-16 ¦ 12:35 ¦  arkitektura

Bigarren urtez eskainiko da Auzoak, etxebizitzak eta Arkitektura-Ondarea biziberritzeko estrategiak izeneko udako ikastaroa. Miramarren izango da, uztailaren 9 eta 10ean. Zuzendariak Maialen Sagarna eta Lauren Etxepare dira, EHUko Arkitektura Saileko irakasleak biak. Eurekin batera, beste 4 irakasleren hitzaldiak izango dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Errespetuan, elkartasunean eta auzolanean hezitako jende masa kritikoa da gazte mugimenduaren ekarpen nagusia"

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-06-16 ¦ 10:44 ¦  aldarrikapenak

Segi gazte erakundeak "agortutzat" jo du bere burua tresna gisa. Garai berriek "molde berriak" galdatzen dituztela argudiatu dute eta "aldaketaren parte" izateko "berregokitu" beharra dagoela. "Arduraz hartutako erabaki hau" gazte mugimendua bizirik dagoenaren seinale dela aldarrikatu dute eta, batez ere, urte luzez "Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta eraldaketa sozialaren defentsan egindako lana" ekarri dute gogora.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aieteko Adierazpena eta etorkizunerako erronkak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-15 ¦ 15:13 ¦  politika

Zortzi hilabete pasa dira Aieteko Konferentzia egin zenetik, eta horren harira, pare bat mahai-inguru antolatu ditu Lokarrik, Aiete zortzi hilabeteren ondoren. Etorkizuneko erronkak izenburupean. Ekainaren 19an eta 20an izango dira, Gasteizen eta Bilbon.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Basquepeaceprocess.info

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du astelehenean

© cc-by-sa  Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea  ¦  2012-06-15 ¦ 13:14 ¦  hizkuntza

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du datorren astelehenean, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskalduna Jauregian ospatuko duen ekitaldi nagusian.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Kulturmapp: Euskal Herriko ondarea sakelean

© cc-by-sa  Euskomedia Fundazioa  ¦  2012-06-15 ¦ 11:46 ¦  teknologia

Euskomedia Fundazioak smartphone telefonoetarako KulturMapp aplikazioa sortu du.Tresnaren helburua Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea da. Klik bat eginez erabiltzaileak hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskuratzen du modu arin eta erosoan. Une honetan Euskal Herri osoko 175 interes gune baino gehiago biltzen ditu, eta 400 irudi inguru eskaintzen ditu. Aplikazioa doakoa da eta, momentuz, Android sistema eragilea duten sakelakoetan erabil daiteke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Euskaraz hitz egin... zergatik ez?" Euskara elkarteen tailerra

© cc-by-sa  Topagunea  ¦  2012-06-15 ¦ 08:47 ¦  hizkuntza-eskubideak

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Zergatik ez? tailerra jarri zuen martxan 2010ean. Orain, zabalkundean eraginkorragoak izateko helburuarekin, federazioak Euskal Herri osoko 12 euskara elkarteekin elkarlanean eskainiko du tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskalterm terminologia banku publikoaren bertsio berritua

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-06-14 ¦ 15:06 ¦  hizkuntza

Orain urtebete luze, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaltermen bertsio berria jarri zuen abian. Aurreko bertsioarekiko alde nabarmenak zituen, ez bakarrik diseinuari zegokionez, baizik eta funtzionalitateei zegokienez ere bai. Berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak Bankuan integratu zirela eta hiztegi horietako termino guztiei ponderazio-marka jarri zitzaiela. Horrela, erabiltzaileak argi eta garbi ikus dezake zeintzuk diren Terminologia Batzordeak onartzen dituen (3 ponderazio-marka) eta gomendatzen dituen (4 ponderaziomarka) terminoak. Irudiak sartzeko aukera ere eskaintzen du bertsio berriak.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Euskal hedabideen etorkizuna, eztabaidagai Tokikomen lehenengo jardunaldian

© cc-by-sa  Topagunea  ¦  2012-06-14 ¦ 12:49 ¦  hedabideak

Euskal hedabideen zein soziolinguistika, unibertsitatea eta politikaren munduko 100 bat lagun elkartuko dira bihar, hilaren 15ean, Arrasaten, TOPAGUNEAk eta TOKIKOMek antolatutako jardunaldian. Zer esparru komunikatibo behar du XXI. mendeko euskal hiztun komunitateak? Galdera horri erantzuteko oinarrizko gakoak aurkitzen saiatuko dira bertan.

EGUNERAKETA: Jardunaldiak Streamming bidez jarrai daitezke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Poesiaren bidea eta poesiaren bekatuak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-14 ¦ 11:17 ¦  kultura

Duela aste batzuk inauguratu zuten Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Kanpusean Poesiaren bidea. Iban Zaldua idazleak, inaugurazio hartan irakurri zituen poesiaren zazpi bekatu nagusiak manifestua argitaratu berri du orain Volgako Batelariak blogean.

View more presentations from sustatu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Salomon taldea Zegaman

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-14 ¦ 09:56 ¦  kirola

Salomon Running taldea Zegamako Aizkorri Mendi Maratoian izan zen joan den maiatzaren 20an, eta honako bideo hau grabatu dute.

Salomon Running TV S2 E03 Learning at Zegama from Salomon Running on Vimeo.

Erref.: Salomon taldea Zegaman (vimeo.com)
# ¦ Komentatu

Euskal sortzaileen I. topaketak antolatu ditu Ahotseneak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-14 ¦ 08:16 ¦  kultura

Uztailaren 2an eta 3an ospatuko dira Euskal sortzaileen Igo topaketak, Azpeitian, Ahotsenearen eskutik. Helburua euskaraz sortzen dutenek elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea izango da. Idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, etab. deitu dituzte bertan parte hartzeko. Hala, bere burua euskal sortzailetzat duten pertsona guztiak (hitza agerian erabili zein ez) gonbidatuta daude Azpeitiako topaketetara joatera.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: musikazuzenean.com

Guztia irakurri ¦ Komentatu

.EUS domeinua hurrengo fasera igaro da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-13 ¦ 14:35 ¦  teknologia

Duela minutu eskas jakinarazi du ICANN erakundeak hurrengo fasera igaro diren domeinuen zerrenda, eta tartean da .eus. ICANNek urtarrilean ireki zuen domeinuak eskatzeko aukera eta 1930 izen aurkeztu ziren, tartean .eus. Fase administratiboa igarota, baldintza guztiak bete dituztenen zerrenda aurkeztu da gaur. Azkenengo erabakia urte bukaeran jakinaraziko dute.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Gazteak eta euskara Gasteizen

© cc-by-sa  Soziolinguistika Klusterra  ¦  2012-06-13 ¦ 12:03 ¦  hizkuntza

Gasteizko Udalaren jarduna gidatzen duten planetan gazteekin hizkuntza-normalizazioaz hausnarketa egin beharko litzatekeela eta horretarako errealitate hau hobeto ezagutu beharko litzatekeela adierazten da. Soziolinguistika Klusterrak, berriz, urteak daramatza gazteak eta hizkuntza-erabileraren gaia alderdi ezberdinetatik jorratzen (eskola-giroan, eremu ez formaletan, interneteko sare sozialetan...) Honela, bada, bi aldeek bat egin dute ikerketa honen gaiaren inguruko interesean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

500 pelikula klasiko sarean, legalki eta doan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-13 ¦ 09:45 ¦  internet

Open Cultureren eskutik, sarean dira dagoeneko 500 pelikula, doan eta legalki ikusteko moduan. Zerrendako gehienak klasikoak dira, zenbaitetan aurkitzea gehien kostatzen direnetakoak. Merezi du begiratu bat emateak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hasi dira bidaia kontaketak Deustuan

© cc-by-sa  berbaizu euskara elkartea  ¦  2012-06-13 ¦ 08:11 ¦  kultura

Iñaki Guridi kazetariaren eskutik Ghana eta Etiopia gertuago izan zen Deustuan. Lehenengo pertsonan bizi eta ezagututakoak ekarri zituen Guridik, eta aste honetako ostegunean Iñaki Karegaren txanda izango da.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Kafe aleak: 121 pertsona, 121 disko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-12 ¦ 15:37 ¦  liburuak

Kafea eta Galletak blogarien proiektua da Kafe aleak : 121 pertsonak 121 diskori buruz idatzitako testuak biltzen dituen liburua. Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazale, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileei eskatu zieten disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko, eta horren emaitza da Kafe aleak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

Publizitatea