Itzuli orri nagusira Bidali hau

Literatur Mikropilulen Farmazia: 100. dosiaren bila

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-06-18 ¦ 13:19 ¦ kultura

Literatur Mikropilulen Farmazia kolaborazio bila dabil: jendearen parte hartzea baliatu nahi du, denen artean 100. dosia idatzi eta ospatzeko. Facebookeko orrialdean ekitaldi bat sortu dute horretarako, eta asteazkenean amaituko da idazteko epea. 100. dosiak baditu jadanik baditu lerro batzuk, baina badu oraindik zer garatua.

Publizitatea

Jendearen parte hartzea eta sarean elkarbanatzea dira Literatur Mikropilulen Farmaziaren filosofiaren oinarria, eta ildo horretatik, denen artean sortutako dosia osatzen ari dira: jendearen kolaborazioetatik sortua, eta jendearentzat. Beraz, idaztea afizio baduzu, anima zaitez idaztera: esaldi bakarra nahikoa da. Jarraitu beharreko urratsak oso errazak dira: dagoeneko idatzita dagoen guztia kopiatu, itsatsi eta jarraian norberaren ekarpena idatzi behar da. Hurrengoak ere berdin egingo du, hala, guztienak barne hartuz. Hala ere, zalantzaren bat baduzu, informazio gehiago aurkituko duzu blogean bertan, edo Facebooken.

Literatur Mikropilulen Farmaziaren oinarria jendeak bidalitako literatur-testu laburrak dira, 8-20 lerro artekoak. Norberak sortuak, itzulpenak... denetik argitaratzen dute bertan. Guztiek dute helburu terapeutikoa: denen artean elikatutako farmazia da, eta denen eskura daude bertako botika guztiak, armairua ireki eta bertako dosiak irakurtzen dituztenak hobeto sentiarazteko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Publizitatea