Sustatu.com > hizkuntza

Kotobai.com - Ideogramak buruan eta ibili munduan

© cc-by-sa  Jon Goikolea - GOIHATA SL Arrasate  ¦  2012-06-18 ¦ 10:19 ¦  hizkuntza

KOTOBAI Ideograma hiztegi berria sortu da. Euskal kultura eta Asiako kulturak elkar hurbiltze aldera, web orri berria jaio da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du astelehenean

© cc-by-sa  Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea  ¦  2012-06-15 ¦ 13:14 ¦  hizkuntza

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du datorren astelehenean, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskalduna Jauregian ospatuko duen ekitaldi nagusian.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Euskalterm terminologia banku publikoaren bertsio berritua

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-06-14 ¦ 15:06 ¦  hizkuntza

Orain urtebete luze, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaltermen bertsio berria jarri zuen abian. Aurreko bertsioarekiko alde nabarmenak zituen, ez bakarrik diseinuari zegokionez, baizik eta funtzionalitateei zegokienez ere bai. Berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak Bankuan integratu zirela eta hiztegi horietako termino guztiei ponderazio-marka jarri zitzaiela. Horrela, erabiltzaileak argi eta garbi ikus dezake zeintzuk diren Terminologia Batzordeak onartzen dituen (3 ponderazio-marka) eta gomendatzen dituen (4 ponderaziomarka) terminoak. Irudiak sartzeko aukera ere eskaintzen du bertsio berriak.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Gazteak eta euskara Gasteizen

© cc-by-sa  Soziolinguistika Klusterra  ¦  2012-06-13 ¦ 12:03 ¦  hizkuntza

Gasteizko Udalaren jarduna gidatzen duten planetan gazteekin hizkuntza-normalizazioaz hausnarketa egin beharko litzatekeela eta horretarako errealitate hau hobeto ezagutu beharko litzatekeela adierazten da. Soziolinguistika Klusterrak, berriz, urteak daramatza gazteak eta hizkuntza-erabileraren gaia alderdi ezberdinetatik jorratzen (eskola-giroan, eremu ez formaletan, interneteko sare sozialetan...) Honela, bada, bi aldeek bat egin dute ikerketa honen gaiaren inguruko interesean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekologia eta hizkuntza

© cc-by-sa  KARRIKIRI, IRUÑEA  ¦  2012-06-12 ¦ 10:45 ¦  hizkuntza

Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera. Ekaineko Karrisolasa ekimenaren saio berrian Albert Bastardasek, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Bat Soziolinguistika aldizkarian (81) idatzi zuen artikulua izango dugu oinarri.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Itxura eta eduki berriak lantalan webgunean

© cc-by-sa  Lantalan  ¦  2012-06-12 ¦ 09:05 ¦  hizkuntza

Honezkero lantalan webguneak urte batzuk baditu. Azken hilabeteetan, ordea, itxura aldatu diogu goitik behera, baita eduki berriak sartu ere. Lan munduan euskara gehiago erabili nahi dutenei zerbitzua eman nahi die Emunek webgune honen bidez, batez ere euskara planei dagokienez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskanta: 9-10 urteko gaztetxoak, kantuak egin eta grabatzen dituzte euskaraz, Erroman

© cc-by-sa  Associazione Culturale Euskara  ¦  2012-06-11 ¦ 12:08 ¦  hizkuntza

Erromako Manetti eskola publikoko 4.mailako gaztetxoek kantu bana egin dute aurten ere, euskaraz. Blog honetan aurkituko dituzu 2010, 2011 eta 2012 urteetan egindako kantu, testu eta marrazki guztiak (eta euskara-italiano hiztegitxo bat kantu bakoitzeko).

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bidaia kontaketak Deustuan

© cc-by-sa  Berbaizu Euskara Elkartea  ¦  2012-06-05 ¦ 09:53 ¦  hizkuntza

Bidaia Kontaketak antolatu ditugu Deustuan: bost asteazken, bost hizlari, bost herrialde. Ekainean hasiko dira Berbaizu euskara elkarteak antolatutako bidaia kontaketak. Asmoa, astean behin elkartu eta euskaraz bidaiatzea, argazkien proiekzioz lagunduta. Horretarako, eta asteazkenero, 19:30etatik aurrera, Mullereneak bere ateak mundu zabalera zabalduko ditu, doan. Aste honetan, Iñaki Gurudi, EITBko kazetaria izango dugu, Ghana eta Etipoian bizitakoa kontatzeko prest. Etzazu galdu!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zer hizkuntzatan mintzo da lan-mundua?

© cc-by-sa  Elhuyar Aholkularitza  ¦  2012-06-01 ¦ 09:55 ¦  hizkuntza

Eusko Jaurlaritzak ostiralean eman zuen argitara LANHITZ diru-laguntzen 2012ko deialdia. Laguntza hauek entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dira. Testuinguru horretan, 20 urte Euskara planetan jardunaldietan enpresekin elkarlanean landutako hainbat gogoeta partekatu nahi ditugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ben fet, Pep!

© cc-by-sa  Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak  ¦  2012-06-01 ¦ 08:15 ¦  hizkuntza

Pep Guardiola ez da Barçaren entrenatzailea izango datorren denboraldian. Honezkero izango zenuten horren berri. Bere erabakia azaltzeko prentsaurrekoa eskaini zuen, katalanez, eta mundu osoko kazetariak eta zaleak berari adi egon ziren. Mundu osokoak! Neuk ere ikusi nuen, nahiz eta futbolzalea ez izan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

ItzuL posta-zerrendak 1.000 harpidedun!

© cc-by-sa  EIZIE  ¦  2012-05-29 ¦ 12:23 ¦  hizkuntza

1998ko abenduaren 8an sortu zuen EIZIEk ItzuL posta-zerrenda, eta 2012ko maiatzaren 28an mila harpidedun izatera iritsi da.

Mila itzultzaile, zuzentzaile, irakasle eta bestelako ari dira, beraz, tresna xume bezain eraginkor honen bitartez jakintza partekatzen eta sortzen. Iraun beza luzaz!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hitano barnetegia: udan ere, Mintza Hadi, Lagun!

© cc-by-sa  Mintza hadi, lagun!  ¦  2012-05-29 ¦ 11:20 ¦  hizkuntza

Badator uda, eta urtero bezala udako barnetegien eskaintza zabalik dute euskaltegiek eta irakaskuntza zentroek. Aurten, ordea, eskaintza berria plazaratu du Maramara taldeak. Izan ere, lehen aldiz hitano barnetegia egiteko aukera eskainiko du, Mintza hadi, lagun! programaren baitan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Danobat euskararekin. Lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz...

© cc-by-sa  Danobat Koop. E.  ¦  2012-05-25 ¦ 11:48 ¦  hizkuntza

Elgoibarko Danobat Koop. E. makina erreminta arloan diharduen enpresa dugu eta bere sorreratik hona euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ahalegin egin ditu. Euskara planaren eskutik barruko euskararen erabileran eragiteaz gain kanpora begira ere hainbat lan argitaratu ditugu, Danobateko Hiztegi Teknikoa eta Tailerreko Eskuliburu Teknikoa besteak beste. Oraingoan ordea, hiztegi berritzailea dugu internet bidez kontsultatu, deskargatu eta irudiz hornitutako hiztegia baitugu: hiztegia.danobatgroup.com.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eusko Jaurlaritzak Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria gizarteratzeko prozesua abian jarri du

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2012-05-24 ¦ 11:22 ¦  hizkuntza

Euskararen Aholku Batzordearekin lankidetzan atondutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren proposamena gizartearen esku jarri nahi dugu. Hortaz, gaurtik hasi eta ekainaren 24ra bitartean, herritarren, erakundeen, enpresen, elkarteen, eta gizarte alorreko eragile guztien ekarpenak jasotzeko epea ireki dugu. Animatu eta parte hartu, Euskara 21 blogaren bitartez. Orain zuen txanda da. Zuen oharren zain gauzkazue.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Mintza Eguna ospatuko dute Santurtzin ekainaren 2an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-20 ¦ 15:11 ¦  hizkuntza

Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin ospatuko dute. Ekainaren 2an izango da, eta egun guztirako egitaraua osatu dute. Hitzordua 11:00etan egin dute, Santurtziko portuan, eta gonbidapena luzatu dute sare sozialen bidez, Zeuk ere euskaraz bizi nahi baduzu, zatoz gurekin! lemapean.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Twitter euskarara itzultzeko aukera ireki dute

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-17 ¦ 10:45 ¦  hizkuntza

Twitter euskarara itzultzeko eskaerek erantzuna izan dute azkenean. Atzo arratsaldean Twitterrek iragarri zuenez bere interfazea beste 6 hizkuntzara itzultzeko aukera ireki du, tartean gurea: euskara, katalana, ukraniera, greziera, txekiera eta afrikaansa. Itzultzaile lana boluntarioa izango da eta erabiltzaileen komunitateari dei egin dio horretarako.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Hitanoa 'online' ikasi dute 10 lagunek

© cc-by-sa  Mintza hadi, lagun!  ¦  2012-05-13 ¦ 16:30 ¦  hizkuntza

Lehenengo aldiz, hitano ikastaroa online egin du 10 laguneko talde batek; hau da, internet bitartez ikasi dute lagunarteko hizkera informalerako berezkoa den erregistro hori. Ikastaro honen aurretik ez da hitano ikastarorik antolatu sarean, eta erantzun ona izan duela azpimarratu dute Maramara* taldeko antolatzaileek. Interneten bidez eskaini denez, ikasle batek Txiletik egin ahal izan du ikastaroa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Karrisolasa: Diglosiaren purgatorioaz

© cc-by-sa  Karrikiri elkartea, Iruñea  ¦  2012-05-12 ¦ 15:58 ¦  hizkuntza

Maiatzako Karrisolasa ekimenaren saio berrian Mikel Zalbidek Bat Soziolinguistika aldizkarian (79-80) idatzi zuen artikuluaren pasarte bat izango dugu oinarri. Oraingoan ere, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara. Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Arabako ideia laborategia", maiatzaren 26an Espejon

© cc-by-sa  Manex Agirre (Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuak)  ¦  2012-05-10 ¦ 11:24 ¦  hizkuntza

Arabako ideia laborategia antolatu dute Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Laborategia maiatzaren 26an izango da, Espejon, eta egun osoko egitaraua izango du. Helburua Araban euskalgintzan lanean ari direnen praktika onak bildu, eta ezagutaraztea da.


Argazkiak.org | Arabako ideia laborategia © cc-by-sa: Euskara Zuia

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Mintza hadi online, lagun!

© cc-by-sa  Mintza hadi, lagun!  ¦  2012-05-08 ¦ 11:07 ¦  hizkuntza

Maramara taldeak hika hitz egiteko tartea zabaldu berri du sarean. Asteazkenero, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara, hitanoa praktikatzeko aukera dago hitanoa.com webgunean. Atari horretako mintzagunea atalean idatzizko blaga edo solasaldia egiteko aukera dago, Eneko mintzakidearekin. Txat hau oso egokia da hitanoarekin lanak dituztenentzat, erabiltzaileak aukera baitu pentsatzeko, errepasatzeko eta zuzentzeko, esan beharrekoak bota aurretik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»