Sustatu.com > arkitektura

Arkitekturak biziberritzeko estrategien inguruko Uda Ikastaroa

© cc-by-sa  Lauren Etxepare; Arkitektura Saila (EHU)  ¦  2012-06-16 ¦ 12:35 ¦  arkitektura

Bigarren urtez eskainiko da Auzoak, etxebizitzak eta Arkitektura-Ondarea biziberritzeko estrategiak izeneko udako ikastaroa. Miramarren izango da, uztailaren 9 eta 10ean. Zuzendariak Maialen Sagarna eta Lauren Etxepare dira, EHUko Arkitektura Saileko irakasleak biak. Eurekin batera, beste 4 irakasleren hitzaldiak izango dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Arkitekturaren biziberritze-estrategien inguruko uda ikastaroa

© cc-by-sa  EHUko Arkitektura Saila  ¦  2011-06-04 ¦ 12:36 ¦  arkitektura

EHUko Uda Ikastaroen baitan, "Auzoak, etxebizitzak eta Arkitektura ondarea biziberritzeko estrategiak" izeneko ikastaroa antolatu du EHUko Arkitektua Saileko irakasle talde batek. Informazio gehiago hemen

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritza Facebook-en

© cc-by-sa  Ibon Salaberria - ordezkaritzako kultura arduraduna  ¦  2010-06-19 ¦ 09:03 ¦  arkitektura

Aste hontan martxan jarri da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako Ordezkaritzak sortu duen Facebook orrialdea. Tokiko albisteak jaso eta arkitektura inguruan eginen diren aktibiteteei buruzko berriak zabaltzeko asmoz sortu da.

Erref.: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritza Facebook-en (www.facebook.com)
# ¦ Komentatu

Burj Dubai, munduko etxeorratzik garaiena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-01-04 ¦ 13:23 ¦  arkitektura

Gaur da irekitzekoa Dubai hirian (Arabiar Emirrerri Batuak) munduko etxeorratzik handiena, Burj Dubai delakoa. 808 metroko altuera du (antena barne), eta 162 solairu. Aurreko garaiera markak 300 metrotan gainditzen ditu dorre berriak.


Etxeorratz konparaketa: © cc-by-sa - GNU FDL: JKlamo / Wikipedia

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Guggenheim, Munduko leku ireki lotsagarrienetakoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-12-18 ¦ 15:16 ¦  arkitektura

Project for Public Spaces webgunean Hall of Shame atala egin dute, Munduko "leku ireki lotsagarrienen" diseinua kritikatzeko. Guggenheim arriskutsua dela esatera iritsi dira. Ingelesez dago idatzita artikulua, baina aipu bat euskarara ekarri dugu.

Eraikin ikaragarri ederra izanik, Bilboren ikono bat bilakatu da, eta honi esker Bilbok atentzio handia bereganatu du. Hala ere, proiektuak kale egiten du espazio publikoaren ikuspegitik: Bilbok duen kultura eta komunitate-bizitza aberatsari bultzada emateko aukera galdu du.

Erref.: Guggenheim, Munduko leku ireki lotsagarrienetakoa (www.pps.org)
# ¦ 3 erantzun

Aldiri, euskarazko lehen arkitektura aldizkaria aurkeztu du UEUk

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)  ¦  2009-11-10 ¦ 07:45 ¦  arkitektura

Udako Euskal unibertsitateak (UEU) Aldiri. arkitektura eta abar aldizkaria aurkeztu du, kultura eta jakintza arkitektonikoa euskaraz hedatzeko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

3D eraikinak doan Googlerentzat Building Maker tresnarekin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-10-14 ¦ 12:00 ¦  arkitektura

Tresna berria prestatu du Googlek: Building Maker eraikin sortzailea. Zenbait hiritako hegaldi-irudietan oinarrituta, tresna erraz batekin irudi horri hiru dimentsio emateko aukera uzten dizu. Beste modu batean esanda, doan egin dezakezu lana Googleren Google Earth mundu birtuala eraikinez betetzen laguntzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Guggenheim museoa, Windows 7 berriko irudia

© cc-by-sa  Karlos del Olmo  ¦  2009-08-29 ¦ 08:23 ¦  arkitektura

Windows 7 RC sistema eragile berriak dakarren irudietako batean Bilboko museoa agertzen da. Euskal Herria kode irekiko sistema eragileen "bekatuzko bidetik" aldentzeko beste saiotxo bat ala miresmen estetiko hutsa?


Promoziokoa. © Microsoft

Erref.: Guggenheim museoa, Windows 7 berriko irudia (www.muywindows.com)
# ¦ Komentatu

Peter Zumthor, Pritzker sariduna 2009an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-04-14 ¦ 09:12 ¦  arkitektura

Pritzker Fundazioak Peter Zumthor arkitekto suitzarrari eman dio 2009ko Pritzker saria, arkitekturako Nobel saria, beste modu batean esateko. Pep sinatzen duen arkitektura-zale euskaldunak Zumthorren erakusketa bat ikusi zuen otsailean, eta irudi libre mordo bat argitaratu zituen ondoren. Horra horietako bat:


Municheko Jesus Bihotzaren eliza, 1996, maketa / © cc-by-sa: .pep

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Luis Peña Gantxegi arkitektoa hil da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-04-03 ¦ 14:31 ¦  arkitektura

Luis Peña Gantxegi arkitektoa (Oñati, 1926) hil da. Bere lan ugarien zerrenda, Wikipedian daukazue. Hileta gaur izango da Mutrikun, 19.00etan. Herri horretan zenbait lan egin zituen, hala nola bertan herritarrek Txikori paketea esaten diotena. Honako irudi libre bat aukeratu dugu, Leidor zinemaren atzealdea, Tolosan.


Josu Goñi Etxabe, jabetza publikoa Wikipedia

Erref.: Luis Peña Gantxegi arkitektoa hil da (ganchegui.smugmug.com)
# ¦ Komentatu

Iberdrola dorrea aurrera doa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-03-23 ¦ 11:06 ¦  arkitektura

Iruzkinak egon izan dira Bilbon egitekoa den Iberdrola Dorreari krisiak eragin diezaikoeela, baina Iberdrolako akziodunen batzarrean, joan den ostiralean, Ignacio Sanchez Galan presidenteak ziurtatu zuen dorrea egin egingo dela, eta bere konpainiak Euskadirekin duen konpromisoaren seinale dela hori.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zubizuriko epaia: 30.000 euroko kalteordaina Calatravari

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-03-11 ¦ 15:18 ¦  arkitektura

Bilboko Udala kondenatu dute Santiago Calatrava arkitektoari 30.000 euroko kalteordaina ematera. Calatravak 3 milioi euro eskatzen zituen, ordea, Zubizuri zubiari egindako aldaketa batzuek bere egile eskubideak urratzen zituztelakoan.


Baimenarekin © cc-by-nc-nd: Julen Landa, Txanoduna

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Tabakalerak berritze arkitektonikorako lehiaketa iragarri du

Tabakalera-Komunikazioa - Tabakalera  ¦  2008-06-24 ¦ 08:12 ¦  arkitektura

Donostiako Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko denak) fabrika izaten jarraituko du, ikusizko kulturaren fabrika. Ideia honekin bat eginez, berritze arkitektonikoa eraikinaren berezitasunarekiko eta fabrika izaerarekiko errespetutik abiatuta planteatzen da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

MCCren baserria Txinan

MCC  ¦  2007-03-14 ¦ 07:06 ¦  arkitektura

Txinan, Kunshan-en, industrialdea ireki du MCCk. Taldeko lau enpresa lanean hasi berri dira: Orbea, Wingroup-Dikar, Orkli eta Oiarso. Industrialdean hiru solairuko eta 400 m2-ko plantako baserri eder bat ere badago, eta hori bilerak egiteko eta Industrialdeko Gerentzia hartzeko erabiliko da; gainera 10 gela izango ditu, bisitentzat, eta ondoan euskal estiloko txoko bat ere, bere ataripearekin. Satelite bidez saiatu gara aurkitzen, baina alferrik, Kunshan industrialdez josita dago, dozenaka daude, auskalo zein den MCCrena.

Erref.: MCCren baserria Txinan (balerditik.blogsome.com)
# ¦ 2 erantzun

Frank Gehry-k diseinatutako teontzia

Sustatu - Sustatu  ¦  2005-01-21 ¦ 09:30 ¦  arkitektura

"Hervidor Pifo" izeneko teontzia 1992 urtean diseinatu zuen Frank Gehry-k. 250 euroren truke eskuratu daiteke. Forma borobilduetan Guggenheim museoarekin parekotasuna nabari da, ezta?

Erref.: Frank Gehry-k diseinatutako teontzia (telva.elmundo.es)
# ¦ Komentatu