Sustatu.com > kirola

GaraiONetan zirkolari!

© cc-by-sa  garaion naturartea elkartea  ¦  2012-06-21 ¦ 09:18 ¦  kirola

Kable gaineko zalantza, oreka, marabareak, gorputza, taldea, sormena, auzolana eta musika nahastuko ditugu, besteak beste, uda honetan Otazan. Izan ere, gazteentzat zirko auzolandegiak izango dira aurten lehenengoz Ozaetako auzo honetan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Salomon taldea Zegaman

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-14 ¦ 09:56 ¦  kirola

Salomon Running taldea Zegamako Aizkorri Mendi Maratoian izan zen joan den maiatzaren 20an, eta honako bideo hau grabatu dute.

Salomon Running TV S2 E03 Learning at Zegama from Salomon Running on Vimeo.

Erref.: Salomon taldea Zegaman (vimeo.com)
# ¦ Komentatu

Londres 2012: estadio olinpikoetara sartzeko baldintzak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-06-06 ¦ 16:21 ¦  kirola

Gerturatzen ari dira Londresko Joko Olinpikoak, eta horren inguruko albisteak biderkatzen ari dira. Azkena, antolatzaileek estadio olinpikoetara sartzeko ezarri dituzten baldintzen ingurukoa izan da. Beste batzuen artean, zein argazki kamera erabil daitezkeen, eta zein ez finkatu dute, eta oraindik ez da segurua kazetariei ere eragingo ote dieten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

8 euskal blogari Joko Olinpikoetara joango dira

© cc-by-sa  Gazteaukera  ¦  2012-05-31 ¦ 10:43 ¦  kirola

Zortzi blogari gaztek Gazteaukerak eta Basque teamek antolatutako lehiaketa irabazi eta Londrestik informatuko dute Joko Olinpiko eta Paralinpikoen bilakaerari buruz. Gazte Olimpic Team ekimenak Britainia Handiko hiriburura joan, norgehiagokak ikusi eta euskal kirolariekin egoteko aukera emango die, blog eta sare sozialen bidez euren ikuspuntua plazara dezaten.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Ehunmilak ultratraila: bi aste falta dira izen ematea ixteko

© cc-by-sa  Ehunmilak ultratraila  ¦  2012-05-29 ¦ 12:39 ¦  kirola

Artikulu honen bidez adierazi nahi dizuegu Ehunmilak ultratraila 3. edizioa bertan dugula. Uztailak 13 eta 15 bitartean izango da, baina parte hartzeko epea bi aste barru itxiko da. Lasterketak Beasainen izango du irteera eta helmuga. Goierriko 2 Haundiak probarako izen ematea ere orduan itxiko da: ekainaren 11ean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bigarren Blogs&Bikes irteeraren kronika

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Kisale  ¦  2012-05-08 ¦ 16:21 ¦  kirola

Pasa den larunbatean Donostiatik Arditurrira, Oiartzunen, paseo polita egin genuen bizikletaz. Sarri aipatzen dugu ez ditugula ezagutzen etxetik gertu ditugun ingurune ederrak, eta onartu behar dut nik neuk ez nituela ezagutzen Arditurriko meazuloak. Egun pasa polita egin daiteke bidegorri sarea erabiliz Arditurri bisitatu eta han inguruan zer edo zer janaz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bigarren Blogs&Bikes topaketa bihar

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Kisale  ¦  2012-05-04 ¦ 10:30 ¦  kirola

Bihar Donostiatik Arditurrirako ibilbidea egingo dugu bizikletaz bidegorrian zehar, lasai-lasai, paisaiaz gozatuz lagunartean. Irteera hau Kisale bizikleta-dendak antolatua dago eta egiten dugun bigarrena izango da, azaroan Elgoibarren egin genuen eta lehenengoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal pilota Stockholmen bultzatzeko elkartea

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-04-07 ¦ 11:52 ¦  kirola

Christian Bergmanek denboraldi bat igaro zuen Euskal Herrian eta euskal pilotarekin txundituta geratu omen zen. Harrezkero euskal pilota bultzatzen ari da Suedian eta frontoia ere eraiki nahi du Stockholmen. Hiriburuko Euskal Pilota Kluba ere sortu dute eta webgunea ere bai, suedieraz... eta euskaraz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zegama-Aizkorri mendi-maratoian parte hartu nahi al duzu? Oraindik garaiz zabiltza!

© cc-by-sa  lasterketak.com taldea  ¦  2012-03-30 ¦ 12:59 ¦  kirola

Zozketa ofizialean zorterik izan ez bazenuen, edo orain zure burua mendi maratoia egiteko prest ikusten baduzu, oraindik dortsala eskuratzeko aukera daukazu. Apirilaren 5ean www.lasterketak.com webgunean dortsal bat zozketatuko dugu Zegama - Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Noomad bizikleta ikusgarri eta berritzaileak aurkeztu dituzte Arrasaten

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa  ¦  2012-03-12 ¦ 08:45 ¦  kirola

Dinamikoa, erakargarria, berritzailea, erabilgarria eta iraultzailea. Horiexek dira Noomad bizikleten ezaugarriak sortzaileen esanetan. Arrasaten sortu da enpresa berria, Garaia Berrikuntza Gunean, eta gaur aurkeztu dituzte bizikletak.

Noomad Bike from Arteman Komunikazioa on Vimeo.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Radioshack taldeko euskaldunen bandera ikurrina da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-20 ¦ 08:24 ¦  kirola

Radioshack txirrindulari taldearen webgunean, taldekideen zerrendan aurpegiak, izenak eta herrialdeen banderak ageri dira. Markel Irizar eta Haimar Zubeldia txirrindularien kasuan, ikurrinarekin. Bien profiletan ere bai, baina nazionalitatea Spanish ageri da kasu horretan.

Erref.: Radioshack taldeko euskaldunen bandera ikurrina da (goiena.net)
# ¦ Erantzun bat

Kross Berdea jaio da

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2012-02-19 ¦ 10:53 ¦  kirola

Datorren martxoaren 11n, igandea, goizeko hamarretan, Kross Berdearen aurreneko edizioa jokatuko da Donostian (6,7 km.), herri-lasterketak ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko errespetuarekin uztartuko dituen kirol-jarduera aitzindaria. Izen-ematea Kross Berdearen webgunetik egin daiteke.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ibilkrosa asteburu honetan Trapagaranen

© cc-by-sa  Itxaropena Ikastola  ¦  2012-02-14 ¦ 12:04 ¦  kirola

Ibilaldiaren aldeko krosa ospatuko da Igandean Trapagaranen, Ibilkrossa. Animatu eta zatoz Itxaropena Ikastolak antolatutako lasterketa herrikoira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Frantzia eta Espainia arteko gerla.... Marca.com webguneko komentarioetan

© cc-by-sa  Joseba Erremundeguy  ¦  2012-02-08 ¦ 12:04 ¦  kirola

Banekien Marca aldizkariak kirola zuela aipagai. Ez nekien ordea hain sentsazio zaleak zirenik: frantziar umorezko bideo bat Espainiar kirolaren aurkako eraso bat bezala aurkeztu dute otsailaren zazpian. Hala ere eskerrak eman behar dizkiet, hiru lerroko artikulu honen azpian irakurri ditudan komentario batzuei esker (3000 baino gehiago ziren) asko irri egin dudalako.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Kolore guztietako San Silvestre lasterketak, aukeratu zurea!!

© cc-by-sa  lasterketak.com taldea  ¦  2011-12-30 ¦ 11:33 ¦  kirola

Urte amaierarekin batera San Silvestre lasterketak www.lasterketak.com web gunera iristen dira. Urteko azken eguna ospatzeko primerakoa. Kolore guztietakoak daude: popularrak, konpetitiboak, urte askotakoak, berri-berriak, ... Aurten www.lasterketak.com web guneko egutegian 38 San Silvestre lasterketa zenbatu ditugu: 1 Araban, 9 Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Kakatzan, ni ena lantzoi

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-13 ¦ 10:31 ¦  kirola

Ondarroako urte amaierako mendiko bizikleta proba, Kakatzan, itzuli da. Ohi bezala, kartel eta komunikazio korporatibo landuarekin. Ni ena lantzoi, momatxe baño.


Argazkiak.org | Kakatzan 2011 © cc-by-sa: garaolaza

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Pilota jaialdia euskararen alde

© cc-by-sa  HPS - Munduoro  ¦  2011-11-27 ¦ 09:43 ¦  kirola

Abenduaren 2an, ostirala, hurrengo egunean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, euskararen aldeko pilota jaialdia jokatuko da Donostiako Atano III. pilotalekuan, 22:15ean. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako jaialdian, Xala eta Laskurain, Bengoetxea VI.aren eta Barriolaren aurka ariko dira partida nagusian, eta bertaratzen diren guztiek ez dute sarrerarik ordaindu beharko. Izan ere, egun horretako helburu nagusia ahalik eta euskaltzale gehien bertan egotea da euskarari arnasa eta bultzada eman diezaioten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Fischerren ausazko xakea" igandean Eibarren

© cc-by-sa  Eibarko Klub Deportiboa - Xake Batzordea  ¦  2011-11-23 ¦ 10:19 ¦  kirola

Datorren iganderako xake txapelketa berezia antolatu du Eibarko Klub Deportiboak. "Fischerren Ausazko Sistema" erabiliko dugu jokatzeko. Piezen ohiko kokapena ahaztuta, ausaz erabakitzen da lehenengo errenkadan izango duten hurrenkera. Horrela hasierako 960 posizio ezberdin sortzen dira. Txapelketa honekin uztailean hil zen Manuel Lopez taldekidea omenduko da. Euskal Herrian lehenengo aldiz egingo da taldekako txapelketa bat Fischerren sistema erabilita.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zatoz Blogs&Bikes topaketara larunbat honetan

© cc-by-sa  Mikel Lizarralde - Kisale  ¦  2011-11-22 ¦ 09:15 ¦  kirola

Kisale interneteko bizikleta-dendan larunbat honetarako Blogs&Bikes topaketa antolatu dugu. Blogs&Beers edota Pintxos&Blogs ekimenetan inspiratzen da eta lehen saio honetarako lagunarteko mendi-bizikleta irteera antolatu dugu.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Kepa Acero itsasaldiko olatu batean surf egiten, bere bizitzako uhinik luzeena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-05 ¦ 11:51 ¦  kirola

Kepa Acero surflari bizkaitarrak itsasaldiko olatu batean egin du surf, zenbait minutu eta kilometroz, Alaskako bazterren batean, berak sekula hartu duen olaturik luzeena. Itsasaldiko olatuak munduko itsasadar eta ibaia zenbaitetan gertatzen dira, besteak beste Alaskako Cook Inlet badian.

Erref.: Kepa Acero itsasaldiko olatu batean surf egiten, bere bizitzako uhinik luzeena (kepaacero.com)
# ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!