.EUS domeinua hurrengo fasera igaro da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-06-13 ¦ 14:35 ¦ teknologiaDuela minutu eskas jakinarazi du ICANN erakundeak hurrengo fasera igaro diren domeinuen zerrenda, eta tartean da .eus. ICANNek urtarrilean ireki zuen domeinuak eskatzeko aukera eta 1930 izen aurkeztu ziren, tartean .eus. Fase administratiboa igarota, baldintza guztiak bete dituztenen zerrenda aurkeztu da gaur. Azkenengo erabakia urte bukaeran jakinaraziko dute. Guztia irakurri ¦ 2 erantzunGazteak eta euskara Gasteizen© cc-by-sa Soziolinguistika Klusterra ¦ 2012-06-13 ¦ 12:03 ¦ hizkuntzaGasteizko Udalaren jarduna gidatzen duten planetan gazteekin hizkuntza-normalizazioaz hausnarketa egin beharko litzatekeela eta horretarako errealitate hau hobeto ezagutu beharko litzatekeela adierazten da. Soziolinguistika Klusterrak, berriz, urteak daramatza gazteak eta hizkuntza-erabileraren gaia alderdi ezberdinetatik jorratzen (eskola-giroan, eremu ez formaletan, interneteko sare sozialetan...) Honela, bada, bi aldeek bat egin dute ikerketa honen gaiaren inguruko interesean. Guztia irakurri ¦ Komentatu500 pelikula klasiko sarean, legalki eta doan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-06-13 ¦ 09:45 ¦ internetOpen Cultureren eskutik, sarean dira dagoeneko 500 pelikula, doan eta legalki ikusteko moduan. Zerrendako gehienak klasikoak dira, zenbaitetan aurkitzea gehien kostatzen direnetakoak. Merezi du begiratu bat emateak. Guztia irakurri ¦ KomentatuHasi dira bidaia kontaketak Deustuan© cc-by-sa berbaizu euskara elkartea ¦ 2012-06-13 ¦ 08:11 ¦ kulturaIñaki Guridi kazetariaren eskutik Ghana eta Etiopia gertuago izan zen Deustuan. Lehenengo pertsonan bizi eta ezagututakoak ekarri zituen Guridik, eta aste honetako ostegunean Iñaki Karegaren txanda izango da. Guztia irakurri ¦ Erantzun batKafe aleak: 121 pertsona, 121 disko© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-06-12 ¦ 15:37 ¦ liburuakKafea eta Galletak blogarien proiektua da Kafe aleak : 121 pertsonak 121 diskori buruz idatzitako testuak biltzen dituen liburua. Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazale, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileei eskatu zieten disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko, eta horren emaitza da Kafe aleak. Guztia irakurri ¦ KomentatuIkastolara joan ziren umeen oroimena© cc-by-sa Josi Sierra ¦ 2012-06-12 ¦ 13:18 ¦ historiaGerraurreko ikastolara joan ziren umeen oroimenak berreskuratzeko solasaldia izango dugu Torrezabal kultur etxean. 1934an hasita 1937rarte Plazakoetxeko Etxebarrira joan ziren 70 bat ume: gaur egun, 7 gelditzen dira ordukoa kontatzeko moduan. Guztia irakurri ¦ Erantzun batEkologia eta hizkuntza© cc-by-sa KARRIKIRI, IRUÑEA ¦ 2012-06-12 ¦ 10:45 ¦ hizkuntzaEkologiatik hizkuntza-iraunkortasunera. Ekaineko Karrisolasa ekimenaren saio berrian Albert Bastardasek, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Bat Soziolinguistika aldizkarian (81) idatzi zuen artikulua izango dugu oinarri. Guztia irakurri ¦ KomentatuItxura eta eduki berriak lantalan webgunean© cc-by-sa Lantalan ¦ 2012-06-12 ¦ 09:05 ¦ hizkuntzaHonezkero lantalan webguneak urte batzuk baditu. Azken hilabeteetan, ordea, itxura aldatu diogu goitik behera, baita eduki berriak sartu ere. Lan munduan euskara gehiago erabili nahi dutenei zerbitzua eman nahi die Emunek webgune honen bidez, batez ere euskara planei dagokienez. Guztia irakurri ¦ Komentatu"Gu itsasoa, munduaren atari" erakusketa© cc-by-sa GU ITSASOA ¦ 2012-06-11 ¦ 15:13 ¦ historiaGU ITSASOA proiektuaren helburua, XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan zuen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioestea da. Euskal lurraldea garaiko boteregune nagusietakoa izan zen. Itsas industriak berebiziko garrantzia izan zuen, gizarte osoan eta lurralde osoan eraginez, barrualdetik kostalderaino. Prozesu honetan, produkzio sektore guztiek parte hartu zuten: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak... Guzti horren baitan antolatu dugu erakusketa. Dagoeneko ikusgai dago Zeraingo Herri Museoan. Bertan egongo da irailaren 30era bitartean, eta ondoren, beste erakusketa aretoetara eta museoetara mugituko dugu. Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskanta: 9-10 urteko gaztetxoak, kantuak egin eta grabatzen dituzte euskaraz, Erroman© cc-by-sa Associazione Culturale Euskara ¦ 2012-06-11 ¦ 12:08 ¦ hizkuntzaErromako Manetti eskola publikoko 4.mailako gaztetxoek kantu bana egin dute aurten ere, euskaraz. Blog honetan aurkituko dituzu 2010, 2011 eta 2012 urteetan egindako kantu, testu eta marrazki guztiak (eta euskara-italiano hiztegitxo bat kantu bakoitzeko). Guztia irakurri ¦ Erantzun batLarraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak© cc-by-sa Joseba Barandiaran ¦ 2012-06-11 ¦ 10:24 ¦ ingurumenaSarrerako kartelaren arabera, zortzi hondakin mota jasotzen da Larraskituko Garbigunean. Jaso bai, baina baita sailkatu gabe, nahasian, guztiak edukiontzi berera bota ere. Arropa, zapatak, burni eta plastikozko altzari bat eta lapiko zahar bat eraman nituen. Egurrik eta obretako hondakinik ez zela ikusita, guztiak edukiontzi berberera botatzeko agindu zidan bertako arduradunak. Harrapazak Txiribiton!
Erref.:
Larraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak (sustatu.com)
|
Azken erantzunak
![]() 2012-06-19 Enpresa Kooperatiboen Kudeaketako masterra ![]() 2012-06-18 Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako masterra Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
Tresnak |