Sustatu.com > hizkuntza-eskubideak

"Euskaraz hitz egin... zergatik ez?" Euskara elkarteen tailerra

© cc-by-sa  Topagunea  ¦  2012-06-15 ¦ 08:47 ¦  hizkuntza-eskubideak

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Zergatik ez? tailerra jarri zuen martxan 2010ean. Orain, zabalkundean eraginkorragoak izateko helburuarekin, federazioak Euskal Herri osoko 12 euskara elkarteekin elkarlanean eskainiko du tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Alekaria, euskara hutsez idatzitako aldizkaria jaio da

© cc-by-sa  IEFPS Aretxabaleta GHLBI  ¦  2012-06-10 ¦ 10:28 ¦  hizkuntza-eskubideak

Aretxabaleta Lanbide Eskolako normalkuntza batzordeak ALEKARIA-ren lehen alea plazaratu du. Ikastetxean euskara bultzatzeko asmoz, euskara hutsean idatzita dagoen adizkari bat argitaratzeko erronka hartu du normalkuntza batzordeak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Transmisioa da gunea

© cc-by-sa  Karrikiri elkartea, Iruñea  ¦  2012-05-26 ¦ 15:31 ¦  hizkuntza-eskubideak

Maiatzaren 16an Karrisolasaren saio berria izan genuen Diglosiaren purgatorioaz izeneko artikuluaren bueltan. Mikel Zalbidek BAT Soziolinguistika Aldizkarian (79-80, 2011) idatzi zuen azterketa interesgarria izan genuen oinarri. Hona hemen saioan aipatutakoaren laburpen gisakoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ekitaldien ordutegian, segregazio linguistikoa mesedez

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2012-05-24 ¦ 08:23 ¦  hizkuntza-eskubideak

Ekitaldi batera joan, eta jakin ez ea euskaraz artatuko zaituzten. Euskaraz bizi nahi izanez gero ordaindu behar izaten duzun deserosotasun horietako bat. Umeekin joanda, deserosoa baino gehiago, mingarria izan daiteke. Iristen zara, eta... edo gaztelaniaz da, edo "bilingüe" txafardero batean. Gerta liteke, gainera, galdera iristea: euskaraz ala gaztelaniaz egingo dugu? Ez dakit horrekin ze espero den sustatzea, herri-demokrazia edo zer, baina oso deserosoa da talibantzat agertu behar izatea eta euskaraz, mesedez aldarrikatzea, ze, beti dago, nola ez, erdaldunik zu talibantzat hartu eta, kexaren aurrean, gaztelaniara eroango duena jarduna. Hablemos en castellano, no me impongas tu lengua.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

TGGko zuzendaria elebakarra izango ote?

© cc-by-sa  Inaki Irazabalbeitia  ¦  2012-05-16 ¦ 12:02 ¦  hizkuntza-eskubideak

TGG Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza da eta beren webgunean diotenez, "Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sorturiko tresna da; operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazioaren hobekuntzaren bidez.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Euskararen Transmisioari buruzko II. Mintegia, bihar Eibarren

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-07 ¦ 13:25 ¦  hizkuntza-eskubideak

Bihar, maiatzaren 8an, Euskararen Transmisioari Buruzko II Mintegia izango da Eibarren, ...eta kitto! euskara elkarteak antolatuta. Hizkuntzaren transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezibestekoa da alor hori aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea eta plangintzak definitzea. Gaiari sendotasunez heldu, eta mintegi baten bitartez, gaiaren inguruan dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutzera emanez. Mintegia udaletako euskara teknikariei, irakaskuntzako irakasleei, aisialdi taldeetako ordezkariei, euskara elkarteetako kideei eta abarri zuzenduta dago.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nafarroako Gobernuak agindu du zuzenbide ataria ekainean euskaratuta egongo dela

© cc-by-sa  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea  ¦  2012-05-06 ¦ 12:12 ¦  hizkuntza-eskubideak

LEXNAVARRA Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialeko atari publikoetako bat da, eta sorreratik (2007tik) gaztelaniaz bakarrik eskaini izan dute. Nafarroako udaletako langile askorentzat lan tresna garrantzitsua da webgunea; izan ere, lege aipamenak, lege eguneraketak eta abar bilatzeko erabili ohi dute. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bultzatuta, Nafarroako 54 udalek, mankomunitate batek eta bailara bateko batzar orokorrak eskaera egin diote Nafarroako Gobernuari edukiak lehenbailehen euskaratzeko, eta bi hilabete barru edukiak euskaratzeko konpromisoa lortu dute. Eskaera idatziz ez ezik aurrez aurreko bilera batean ere helarazi diote Nafarroako Gobernuari. 

Informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu UEMAren webgunera, albisteen atalera.

 

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Irrati-lizentziak esleitzeko Dekretuek ez diote erantzuten herritarren euskaraz bizitzeko nahiari

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2012-04-27 ¦ 08:52 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka handiz hartu ditu Hego Euskal Herrian hemendik gutxira esleituko dituzten irrati-lizentziak hautatzeko bai Nafarroako Gobernuak zein Eusko Jaurlaritzak onartu dituzten lehiaketa-oinarriak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Espainolaren erasoak jarraitzen du ETB 1en (ere)

© cc-by-sa  Bittor Hidalgo - Donostia  ¦  2012-04-26 ¦ 07:52 ¦  hizkuntza-eskubideak

Orain dela hiru bat aste serio haserretu nintzen ETB 1en ZAINDU programaren lehen atala guztiz espainolez entzundakoan (minutu eskas banako sarrera eta amaiera), euskaraz azpidatziak agian iparraldeko euskaldun espainola ulertzen ez dutenentzat edo (baina azpidatzi sistema berori erabiltzen da, esaterako, ingelesa ikasi dezagun, eta beraz ezin ezkutatukoa da, bide batez, espainola zabaltzeko bitartekoa).

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Katalunia ez da Euskal Herria baina…

© cc-by-sa  KARRIKIRI  ¦  2012-04-24 ¦ 15:37 ¦  hizkuntza-eskubideak

Apirilaren 18an, Sustatun agertu zen bezala, Karrisolasaren saio berria izan genuen, "Katalanaren aldeko estrategia berriak" gaiari helduz. Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena (PDF)izan genuen oinarri. Hona hemen joan zen astean jasotako ondorio nagusiak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Elkarlan akordioa sinatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak eskualdeko Udalekin, Aiarako Kuadrillarekin eta euskalgintzako taldeekin

© cc-by-sa  Aiaraldea komunizazio leihoa  ¦  2012-04-20 ¦ 13:25 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskara normalizatzeko helburua duen elkarlan hitzarmenak egundoko babesa jaso du, ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek babestu baitute ekimena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Karrisolasa: Katalanaren aldeko estrategia berriak

© cc-by-sa  Karrikiri elkartea, Iruñea  ¦  2012-04-16 ¦ 17:00 ¦  hizkuntza-eskubideak

Apirilako KARRISOLASA ekimenaren saio berrian Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena (PDF)izango dugu oinarri.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hizkuntza ekologia, "politikoki molestoa", Jon Sarasuaren arabera

© cc-by-sa  Julen Iriondo, Goiena  ¦  2012-04-04 ¦ 11:15 ¦  hizkuntza-eskubideak

"Ekologiak habitatak deskribatzen ditu, eta planteatzen ditu zeintzuk diren bizi kondizioak, jarraitu beharreko politikak; hizkuntza ekologiak hori egiten duenean politikoki molestoa bihurtzen hasten da"; hauxe da Jon Sarasuak Hizkuntza Ekologiari buruz Ekogune saioan egin digun hausnarketetako bat. 6 minutuko elkarrizketa osorik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Lubakiak eta zubiak

© cc-by-sa  Karrikiri. Iruñea.  ¦  2012-03-28 ¦ 09:01 ¦  hizkuntza-eskubideak

Iruñeko Karrikiri elkarteak J.Carlos Moreno Cabreraren “Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa” testua gure Karrisolasan aztertu ondoren berri antologikoak gertatu dira.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Medikuntza euskalduntzearen aldeko elkarretaratzea bihar Basurton

© cc-by-sa  Medikuntza euskaldundu!  ¦  2012-03-27 ¦ 08:34 ¦  hizkuntza-eskubideak

Medikuntza euskalduntzearen aldeko elkarretaratzea egingo dugu bihar, martxoaren 28an, Basurtu ospitalaren atarian. Arratsaldeko 19:00etan bilduko gara, osasungintza euskaratzearen aldeko politikak eskatzeko. Bihar euskaraz sendatu nahi badugu, ezinbesteko zaigu hitzordu honetan ahal beste elkartzea. Zure zain, Medikuntza euskaldundu!

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bideoa: Baxoa euskaraz!

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2012-03-26 ¦ 12:09 ¦  hizkuntza-eskubideak

DEIADAR euskararen aldeko kanpania kari, Euskararen Kontseilua elkarteak bideo hau proposatzen dauku. Seaskako ikasleek baxoa azterketa egiten dute urtero, beste Terminaleko ikasle guziek bezala. Bainan euskaraz ikasten badute urte osoan, baxoa frantsesez egiterat behartuak dira, Historia eta Geografia salbu. Baxoa osoki euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko, kanpania abiatu dute Baionako Bernat Etxepare lizeokoek, ikasle ohien eta eragile anitzen sustengu zabala bilduz. Martxoaren 31an Baionan Euskararen alde iraganen den DEIADAR manifestaldian parte hartzerat ere deitzen dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hizkuntza efektibo baterantz

© cc-by-sa  Andoni Urzelai  ¦  2012-03-23 ¦ 10:39 ¦  hizkuntza-eskubideak

Azken egunotan euskararen erabilera eta elebitasunaren inguruko eztabaida interesgarria dabil sarean (Sustatun eta El Cementerio de los Ingleses blogean, batez ere). Erabilera eza da kezka nagusia. Hitz egiten jakin arren, ez dugu, antza, euskara behar beste erabiltzen. Efektibotasun arazo batean gaude nire iritziz. Euskara ez da hizkuntza EFEKTIBOA. Nahiz eta esparru intimoetako hartu-emanetan (lagunartea, auzoa) normaltasunez erabiltzen dugun, hortik kanpora, eta batez ere zeregin potoloak edo garrantzitsuak tarteko daudenean (administrazio kontuak, lan eskaerak…) erdarara jotzen dugu. Hau da, modu praktiko, azkar eta eraginkorrean KOMUNIKATU nahi dugunean erdara erabiltzen dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

116 argazki. Herritarrek duzue giltza

© cc-by-sa  Nafarroako AEK  ¦  2012-03-23 ¦ 08:06 ¦  hizkuntza-eskubideak

AEKn herritar asko, han eta hemen, euskara ikasten ari dira, euskaraz bizi nahi dute; Gobernuaren asmoa euskaltegiei arnasa ukatzea den arren. Argi dugu gure aberastasuna herritarrak direla eta, gainera, haiek dute giltza. Une honetan, AEKn Nafarroan, 120 bat talde ari dira, 1300 ikasle inguru, 74 irakasle eta gaur egun, maparen 48 auzo eta herritan ari gara. Euskarri desberdinetan, 116 argazki horien bidez, egun bateko AEK ezagutzeko aukera duzue.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko martxoaren 31n Baionan egingo den manifestaldian parte hartzeko deia

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2012-03-22 ¦ 14:14 ¦  hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu dute Baionan martxoaren 31rako. Deiadar manifestazioaren leloa "Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat" izango dela azaldu dute Bilbon egindako prentsaurrekoan. Kontseiluaren zuzendaritzak agerraldia egin du gaur deialdiaren berri eman eta euskaltzale guztiak bertan parte hartzera gonbidatzeko. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Baionako Xaho kaitik.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Hizkuntza politikari buruzko hausnarketa parea, apenas eztabaidatu direnak

© cc-by-sa  KARRIKIRI  ¦  2012-03-21 ¦ 11:01 ¦  hizkuntza-eskubideak

Martxoaren 14an. Karrisolasaren saio interesgaria izan genuen, Hizkuntza politika eraginkorraz gaiari helduz. Xabier Mendiguren Bereziartuak Jakin aldizkariko 187. alean idatzi duen artikulua (PDF) eta Kontseiluak izen bereko txostena (PDF) aztertuz. Ohikoa dugun bezala KARRISOLASAn topatu ginenok saio bete, bizi eta atsegina osatu genuen. Sortu ziren, besteak beste, datozen eztabaidak, gaurkoan hona dakartzagunak, guztion arteko hausnarketa eta eztabaidarako.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu: