Itzuli orri nagusira Bidali hau

"Euskaraz hitz egin... zergatik ez?" Euskara elkarteen tailerra

© cc-by-sa  Topagunea ¦ 2012-06-15 ¦ 08:47 ¦ hizkuntza-eskubideak

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Zergatik ez? tailerra jarri zuen martxan 2010ean. Orain, zabalkundean eraginkorragoak izateko helburuarekin, federazioak Euskal Herri osoko 12 euskara elkarteekin elkarlanean eskainiko du tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).

Publizitatea

Euskal Herriko supermerkatu batean:

  • Eroslea: "Perdona, �a cu�nto est� el kilo de manzanas?"
  • Saltzailea: "Errezil gorria?"
  • E: "Bai... bai"
  • S: "1.50 eurotan kiloa"
  • E: "Eskerrik asko!" (lotsa eginda bere barrurako: "Euskalduna izanda, zergatik ez diot lehen hitza euskaraz egin?").

Era horretako egoerak arruntak izaten dira gure egunerokotasunean. Euskal hiztun askok, euskara mihian izanda ere, lehen hitza gaztelaniaz egiten dute. Antzeko egoerei buelta bat emateko asmoarekin, Orain, zabalkundean eraginkorragoak izateko helburuarekin, federazioak Euskal Herri osoko 12 euskara elkarteekin elkarlanean eskainiko du tailerra: goian zerrendatutakoekin.

Saio horiek euskal hiztunak hausnartzen jartzea dute xede. Izan ere, lantzen diren gaien artean parte hartzaileek egoera bakoitzaren aurrean hizkuntza jarrerek izan dezaketen eraginaz gogoeta egiten dute. "Euskararekiko jarrera baikorrak sustatu nahi ditugu", dio proiektuko arduradun Sonia Perezek.

Funtsean, jardunaldiak galdera baten bueltan antolatu dira: Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa? Eta tailerraren amaieran galdera horri Jakina, bai horixe! erantzuten ahaleginduko dira.

Saio bakoitzak bi ordu eta erdi irauten du. Horietan hizkuntza aniztasuna, legezko markoa, hizkuntza kontaktuan eta galtze prozesuak, euskara datuetan, norberaren ibilbidea, erabiltzeko zailtasunen identifikazioa eta etorkizunerako proposamenak lantzen dira.

"EEskararekiko jarrera baikorrak sustatu nahi ditugu, gure hizkuntzaren errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzen saiatzen gara", dio Perezek. "Ez dugu epaitzen. Gure asmoa da elkarren artean hausnarketa egitea".

Ekimena euskara ezagutu arren, erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten euskal hiztunei dago zuzendua, hau da, euskaldunen gehiengoari datuen arabera (egun, Euskal Herrian euskara ezagutzen dutenen erdiak baino ez du erabiltzen): besteak beste, hizkuntzekiko duten harremanaz hausnartu nahi duten herritarrak, nortasuna eta identitatea definitzen ari den nerabe eta gazteak eta hizkuntza joeren eredu izaten diren irakasle, begirale eta haurtzainei eta gurasoei bideratua dago.

Saioen gainean informazio gehiago jaso nahi dutenek tailerra antolatzen duten elkarteekin harremanetan jarri daitezke edo 946 21 58 05 eta sonia@topagunea.org helbidera jo dezakete.

Proiektua Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako Taller per al foment dels Usos Interpersonales en Llengua Catalana tailerrean du oinarri. Topaguneak hura hartu, moldatu, egokitu eta euskarara ekarri du, gure hizkuntzak bizi duen errealitatera egokituz.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Publizitatea

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu: