Azken orduko berriak

SORTUREN LEGEZTATZEA

Sortu, legeztatua
Sortukoak-eta iazko otsailaren 9an Madrilen, erregistrora joandakoan.
Sortukoak-eta iazko otsailaren 9an Madrilen, erregistrora joandakoan. / Andoni Canellada, ARP

Egin iruzkina

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio ezker abertzaleko alderdiaren babes helegiteari. Auzitegiak dio Sorturen sustatzaileei alderdi politikoa eratzeko eskubidea urratu egin ziela Gorenak. Hiru boto partikular izan dira. Iturri batzuek diote aldeko sei boto izan direla eta kontrako bost. 2003an hasi ziren ilegalizazioak. Sorturen bultzatzaileek gaur agerraldia egingo dute Bilbon, erabakia baloratzeko.

Urtebete erditze gelan

Espainiako Barne Ministerioan Sortu alderdia erregistratu zutenetik, urtebete eta lau hilabete igaro dira. Erregistratu edo ez erabakitzeko ardura auzitegiei utzi zien gobernuak. Atzo arte ez zen munduratu alderdia.

Espainiako Gobernuak

ez du bat egin erabakiarekin

Egin iruzkina

Gallardon Justizia ministroak dio Konstituzionalaren sententzia osorik ezagutu nahi dutela, hemendik aurrera gobernuaren jokabidearen mugak zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko. Fernandez Diaz Barne ministroak ezker abertzaleari eskatu dio "ETAri baldintzarik gabe desegiteko" galdegiteko. EAEk PPk esan du erabakia ez dela ETAren desagerpenerako lagungarri.

Bideoa kargatzen ari da...

Madrilerako bidaia

Sorturen sustatzaileak iazko otsailaren 9an joan ziren Espainiako Barne Ministeriora, alderdia erregistratzera. BERRIA Telebista haiekin izan zen bidaian.

sindikatuak

Ainhoa Etxaide gaur, Barañainen.
Ainhoa Etxaide gaur, Barañainen. / Lander F. de Arroiabe, ARP

Aro politikoa irekitzea, aldaketan "zutabe sozial" izatea eta sindikatua indartzea izango dira LABen ardatzak

Egin iruzkina

Gaur hasi du sindikatuak VIII. Biltzar Nagusia, Barañainen, datozen lau urteei begira lan ildo nagusiak finkatzeko eta zuzendaritza berritzeko xedearekin. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak "anbizio osoz" jokatzeko eskatu die biltzarkideei. Ekitaldian Rafa Diez presoaren ohiaren gutuna irakurri dute. 

POLITIKA

Lopezen legealdiaren luzapena, maldan gora

PPrekin zuen ituna hautsita, ataka zailean geratu da Patxi Lopezen gobernua: lege egitasmoak aurrera ateratzeko, ez du babes nahikorik eta, bozak aurreratuz gero, ezta denborarik ere.

KULTURA

Asinsen menhirrak

Orainaldira ekarritako iraganeko denborari buruzko erakusketa bat Donostian.

Gaurko emaitzak

final-laurdenak

20:45 | Txekia - Portugal

Kontu zaharrak berri

Ezuste onak eta txarrak, jokoaren bizitasunik eza eta arriskuak hartzeko borondate gutxi. Hori izan du ligaxkak. Sasoiaren amaiera izateak ere mesede gutxi egiten du.

1996koa gogoan

Bide antzekoa egin dute Portugalek eta Txekiar Errepublikak: lehen partida galdu zuten, eta hurrengo biak irabazi. Portugaldarrak dira sailkatzeko faboritoak, baina txekiarrek ezustea eman nahi dute.

Motzean

Guztiak ikusi »