Sustatu.com > blogak

Itsasotik begira Euskal Herriko Itsas aldizkari birtuala martxan

© cc-by-sa  Albaola Itsas Kultur Erakundea  ¦  2011-11-10 ¦ 09:34 ¦  blogak

Albaola Itsas Kultur Erakundeak udako etenaldiaren ondoren berriz ere abian jarri du Itsasotik Begira bloga. Blog honekin itasa kultura gizarteratzeko urrats txiki bat gehiago eman nahi du Albaola elkarteak eta pixkana pixkana sarean lurrari itsasotik begioratzeko ohitura ezarri.


Argazkiak.org | Itsasotik Begira bloga © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Eibar.org-ko blog komunitatean 10.000 artikulutik gora

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-26 ¦ 12:45 ¦  blogak

Eibar.org webgunea izan zen Euskal Herriko lehenengo blog komunitatea. Zazpi urte bete ditu uda honetan eta zenbaki borobil batekin egin dute, 10.000. artikulua argitaratuz. Zorionak!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskararen bloga, Lurdes Auzmendi HPSkoaren bitakora

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-08 ¦ 08:09 ¦  blogak

Lurdes Auzmendik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bloga ireki du oporretatik bueltan: Euskararen bloga, euskarabloga.com. Blogarekin batera, sareko beste tresna doako eta sinple batzuekin (Youtuben kontua bideo parearekin, Flickr-en oraingoz errekurtso-argazki bakarra, eta Twitteren ere txioka) komunikaziorako aukera polit bat dauka Auzmendik, pertsonalki eta buruhauste tekniko larri barik.

Erref.: Euskararen bloga, Lurdes Auzmendi HPSkoaren bitakora (euskarabloga.com)
# ¦ Komentatu

Blogosfera, blogari baten eskutik

© cc-by-sa  Zortzigarren Lurraldea  ¦  2011-07-26 ¦ 10:45 ¦  blogak

Joxe Aranzabal Farozaina, blogosferaren tripak eta trukoak azaltzen ditu Zortzigarren Lurraldeko bideo-elkarrizketa honetan. Bloga nola sortu, blogean zer/nola idatzi eta sare sozialetan oihartzuna izateko pista batzuk ematen ditu. Esandako guztiak DOC batean irakur daitezke ere.

Erref.: Blogosfera, blogari baten eskutik (zortzigarrenlurraldea.eu)
# ¦ Erantzun bat

Hautesgaua m-22, blogari elkarketa baterako deia EITBren egoitzan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-16 ¦ 08:31 ¦  blogak

Datorren maiatzaren 22an izango den hauteskunde-gauaren jarraipenerako, Eitb.com-ek gonbidapena luzatu digu, eta hemendik, blogari euskaldunei ere bai, EITBren egoitzan elkartu eta bertatik komentatzeko gaua. Wifia, zizka-mizkak, toki egoki bat... haiek jarriko dute. Blogariok eramangarriak eraman eta bertatik zerbait idatzi edo tuitak bota, horixe izango da egitekoa, hauteskundeetako emaitzak komentatu, 19.00etatik aurrera. Elkarren arteko topaketatxo bat ere bai, bide batez.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Sareinak blogak 4. urteurrena ospatuko du larunbatean

© cc-by-sa  Sareinak bloga  ¦  2011-03-25 ¦ 09:34 ¦  blogak

Zarautzen (Gipuzkoa) ospatuko du Sareinak blogak laugarren urteurrena. Martxoaren 26an, arratsaldeko 20:00etan Ispiluarte galerian mahai-ingurua izango da. Amaia Lasa, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolaza izango dira hizlari “Komunitate kulturalak eta komunitate feministak” izeneko saioan. Mahai-inguru literario-feministaren ondoren afari goxoa izango da.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Muntaiak euskal Tumblr batean

© cc-by-sa  COCOCHAS NEL  ¦  2011-01-24 ¦ 08:36 ¦  blogak

www.tumblr.com bezalako webguneak puri-purian daude. Argazki-muntaiak, memeak edota umorez betetako irudiak biltzen dira bertan, 4chan edo forocoches bezalako foroen bitartez eskuratuak. Euskal Herri mailan ez dago 4chan bezalako komunitaterik, muntaiei edo umoreari dagokionean, GallinaVasca edo Karma aldizkaria aurkitzen ditugu. Orain, aldiz, saiotxo bat Zarracarbonero tumblr-arekin. Bertako adibide bat, Ramon Barea:

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Mexikoko indarkeria blog gordin batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-11-10 ¦ 10:33 ¦  blogak

Mexikoko egoera ikaragarriaren erretrato hutsa da El Blog del Narco. Pasiorik gabeko oharrak dira, deskriptiboak, hilketa hemen, atxiloketa han, balacerak nonahi. Etengabe, egunero, ikaratzeko modukoak. Atzo, 700.000 biztanleko alkate izan behar zuena, jatetxean beste hainbat lagunekin bahitu, eta ordu batzuetara hilda agertu ziren.

Erref.: Mexikoko indarkeria blog gordin batean (www.blogdelnarco.com)
# ¦ Komentatu

Blogariak.net

© cc-by-sa  Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.  ¦  2010-10-19 ¦ 14:30 ¦  blogak

Gaur, Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L. Blogari.net plataformaren eboluzioarekin jarraituz Blogariak.net publikatu du. Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera pasatu da. Bertan, iritzia eta informazioa plazaratzeaz gain sare barneko zein kanpoko pertsona eta blog ezberdin artean elkartrukatzeko tresnak eskaintzen ditu, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukerekin batera.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bitacoras Sariak eta euskal blogosfera

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez |Tokitan.tv  ¦  2010-10-05 ¦ 11:04 ¦  blogak

Bitacoras Sariak espainolez hitz egiten duen blogosferako sari garrantzitsuenak dira, seguru aski. Baina bere arauen arabera, euskaraz, katalanez eta galegoz dauden blogek ere parte har dezakete. Aurten, dagoeneko iragarri dituzte behin-behineko sailkapenak. Baina euskaraz ezer gutxi dago. 20 kategoriak begiratu ditut banan-bana (2.000 blog inguru) euskarazko hautagaien bila. Zerrenda ez da oso zabala.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Euskara ikasten ari den batek vloga sortu du, internauten laguntzarekin bere hizkera hobetzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-04 ¦ 11:15 ¦  blogak

Durangoko euskara ikasle berria da Asier. Aurten matrikulatu da AEKn, eta gaur dauka Asierrek bere lehenengo eskola eguna. Bideo bat igoko du Youtubera astero, bisitariek akatsak zuzenduko dizkioten esperantzaz. Helburu argia jarri dio Asierrek bere buruari: sei hilabete barru eguneroko egoera batean euskaraz aritzeko gai izatea.

Ziurtazunez akats asko edukiko dut, beraz laguntza eskaintzen dizuet komentarioetan. Gauzaren bat txarto esanda edo idatzita badago aholkatu mesedez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Norbert Tauer, euskal blogarien patroia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-08-17 ¦ 09:33 ¦  blogak

Norbert Tauerrek 30 urte zituela ikasi zuen euskara. Geroztik, mila gutun baino gehiago idatzi zizkien euskaraz Mundu guztiko euskaltzainei. Amatiño blogariaren hitzetan, euskal blogariek santu patroirik beharko balute, berak Norbert Tauerren izena proposatuko luke.

Erref.: Norbert Tauer, euskal blogarien patroia (eibar.org)
# ¦ Komentatu

Patxi Lopezen blogak txantiloia berritu duela informatu du EITBk

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-08-13 ¦ 08:12 ¦  blogak

Patxi Lopez lehendakariaren blogak txantiloia aldatu eta itxura berritu izana, albiste izan zen atzo EITBrentzat, Eitb.com webgunean zein albistegietan.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Fanzinea eta bloga: gura+haize

© cc-by-sa  Olga Alegi (gura+haize)  ¦  2010-02-25 ¦ 10:38 ¦  blogak

gura+haize egitasmoa modu espontaneoan sortu zen, apurka-apurka, ia gura barik, baina, zer edo zer sortzeko gogo edo gurari txiki horregaz. Zer sortuko genuen ez genekien, eta berdin jarraitzen dugu. Batzuek idatzi, beste batzuek margotu, beste batzuek zikindu... Bakoitzak gura duena edo bakoitzari ematen dion haize klasea. Dena kabitzen da gura+haizen.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Heriotza lantzen" euskarazko blog berria

© cc-by-sa  Heriotza lantzen  ¦  2009-12-31 ¦ 14:56 ¦  blogak

Heriotzaren inguruan hezkuntzan, kalean, jendartean, egunerokotasunean dugun hutsune handi eta beltz hori gutxitu eta kolorez margozteko helburuz hasi dugu Heriotza lantzen blog berria.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bilblogari sariketako irabazleak: Hamahiru, Aldiri, Euskaltzale 2.0 eta Kap-Nere

© cc-by-sa  Bilblogari  ¦  2009-12-24 ¦ 10:26 ¦  blogak

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta nontzeberri.com Interneteko kultura atariak “Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketaren sariak banatu dituzte, La Bolsa Udaltegian ospatu den ekitaldi batean. Ekimen berri honen helburua da euskararen erabilera Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea. Horrela, Bilboko 15 eta 30 urte bitarteko 20 gazte euskaldunek beren bitakora zibernetikoak euskaraz sortu eta Bilblogariren lehen edizio honetara aurkeztu dituzte.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

UKblogak topaketak zapatu honetan, Algortan

© cc-by-sa  UKBERRI.NET  ¦  2009-11-26 ¦ 07:16 ¦  blogak

UKBERRI.NETek UKBLOGAK Uribe Kosta eta Erandioko internauta euskaldunen topaketak antolatu ditu latunbaterako, hilak 28. Sakabanatuta dauden blogari eta internauta euskaldunak batu eta sareko komunitate euskaldun eta euskaltzalea sendotzea da egitasmoaren xedea. Jardunaldiak goizeko 10etatik aurrera egingo dira, Algortako Aldai Patronatuan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bilboko gazteentzako blog lehiaketa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-10-07 ¦ 07:19 ¦  blogak

Nontzeberri kultura atariak BilBlogari Bilbo Handiko 15 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldunentzako blog lehiaketa antolatu du, Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin batera. 1.400 euro banatuko dituzte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskadi 5.0 jardunaldiak dira Muskizen aste honetan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-10-05 ¦ 15:04 ¦  blogak

El Correo egunkariak antolatuta, Euskadi 5.0 jardunaldiak egingo dira aste honetan Muskizen. Gaztelania hutsezko egitaraua da, eta blogari euskaldun bakarra dago gonbidatuen artean, Luis Alberto Aranberri "Amatiño,":http://eibar.org/blogak/amatino Petronorreko komunikazio arduraduna (Petronor da jardunaldiaren babesleetako bat).

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Blogari ez blogaria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-08-12 ¦ 07:48 ¦  blogak

Patxitraperok gizon bat ezagutu du kalean; ez du Internetik, baina blog bat elikatzen du, eta badu harpidedun bat. Gizonaren azalpena:

Ahaztu egiten zaizkit gauzak. Aspaldiko kontuekin ondo gogoratzen naiz, baina etzidazu galdetu gaur goizekorik. Horregatik, nere libretatxoa eramaten det paseotxoa ematera ateratzen naizenean, eta apuntatu egiten ditut nere ibilerak. Notatxo batzuk. Zeinekin egon naizen, zer kontatu didan… Hartara, emazteari nun ibili naizen kontatzeko moduan naiz.

Erref.: Blogari ez blogaria (patxitrapero.blogspot.com)
# ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»