Sustatu.com > artea

Bergarako hirigune historikoa artez eta kolorez jantziko da

© cc-by-sa  Nerea Zubiete. Bergarako Udala  ¦  2012-06-22 ¦ 08:14 ¦  artea

Bergarako Udalak eta BEART Arte Elkarteak "Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan" proiektua abiatu dute herriko Alde Zaharra artelanekin janzteko. Bertako 36 artistek lanak egin dituzte propio herriko denda hutsen erakuslehioetan egokitzeko. Guztira 75 artelan ikusi ahal izango dira 24 denda eta lokaletako 36 erakuslehiotan. Ekainaren 23an egindo den inaugurazio ibilaldiaren amaieran artistek hainbat koadro jaurtiko dute San Juan Sura.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Gaur irekiko dute "Kabia" espazio kreaktiboa Errenterian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-05-11 ¦ 10:02 ¦  artea

Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide sortzaile eta parte hartzailea gaur hasiko da, Barandiaran Plazan (Pontikako auzoan) burutuko den irekiera ekitaldiarekin. Hitzordua arratsaldeko 7etan da, Kabiaren aurkezpen ofizialarekin eta ondorengo festarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sekreturik sekretuenak, argitara

© cc-by-sa  Joxe Aranzabal  ¦  2012-04-17 ¦ 10:00 ¦  artea

Frank Warren ez da ezaguna gure artean. 2004an The PostSecret Project sortu zuen, posta txartel anonimoen bilduma bat, mundu osotik jasoa, non jendeak jakinarazten dizkion bere sekreturik ezkutuenak. Harrezkero, 500.000 posta txartel jaso ditu, sekretuz josiak: sexu tabuak, ohitura harrigarriak, jarduera deliktiboak, uste beldurgarriak, eskuzabaltasun ekintza ezkutuak, ohitura txokanteak eta beldurrak. Horren guztiaren berri, TED hitzaldi honetan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Irudimena lehiaketaren sormen-uzta

© cc-by-sa  Jakes LARRE | Euskal kultur erakundea  ¦  2012-04-16 ¦ 09:09 ¦  artea

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" testu eta irudi sormen lehiaketa abiarazi dute duela hilabete bat eta zabalik da maiatzaren 15a arte. Dagoeneko hainbat sormen lan eskuratu dituzte antolatzaileek eta www.irudimena.com webgunean ikus daitezke, Xabi Caset Baionesak igorri ondoko argazki hau bezala.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Arte 1512" ataria

© cc-by-sa  1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena  ¦  2012-04-15 ¦ 16:24 ¦  artea

Denbora luzez, Nafarroa Garaiak Gaztelarekin bat egin zuela sinestu arazi nahi izan digute. Ez zela konkistarik egon ezta kolonizaziorik ere. Urte honetan, geure herriaren konkistaren V. mendeurrena, gobernatzen gaituen eliteak gertatu zena manipulatuko du berriro ere, gertatuko denaren gaineko kontrola bermatzearren. Parte hartu! Bat egin ezazu auzolanarekin!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ganbaran gordetako artistak

© cc-by-sa  Gaztezulo  ¦  2012-04-06 ¦ 13:45 ¦  artea

Margotu egin zuten, eraiki, existitzen ez zena irudikatu, eta ez zegoen lekuan sortu. Ez zen erraza izan; gogor egin zuten lan beren obrak ikusarazteko, izenak entzunarazteko. Artea izan zen beren bizitzen eragile, eta artea izan da, haiek joan ostean, geratu zaigun ondarea. Zazpi emakumezkoren lanak, ezezagunak izanagatik, sona handiko artisten parean egoteko arrazoiak falta ez dituztenak. Kolorez busti eta formekin gozatzeko. Gaurkoa egun aproposa izan daiteke historiak itzalera kondenatutako emakume artistei begiratzeko. Pan Juliang txinatarra edota Tamara Leampicka. Mimoz landu zituzten koadro eta lanak bezain zirraragarriak izan ziren, baita ere, haien bizitzak. Irudi-erreportajea gaztezulo.com-en

Erref.: Ganbaran gordetako artistak (www.gaztezulo.com)
# ¦ Komentatu

Nestor Basterretxeak "Neguaren ostean ernatu da zuhaitza" artelana aurkeztu du

© cc-by-sa  1512-2012 Nafarroa Bizirik  ¦  2012-04-02 ¦ 12:55 ¦  artea

Nestor Basterretxeak, Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena dela eta, "Neguaren ostean ernatu da zuhaitza" artelana aurkeztu du. Grabatuaren erreprodukzioak, 300 euroetako diru ekarpenen truke eskuratu ahalko dira. Eskaerak: info@1512-2012.com.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Segundu 1 egunean, bizitza osoa laburbilduz

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-03-09 ¦ 10:32 ¦  artea

Cesar Kuriyama artista ezaguna da sarean. Bideogintza du lanbide eta sormengune. Oraingoan proiektu berezia aurkeztu du: 1 second everyday. Egunero-egunero bere bizitzako segundu 1 (bat bakarra) grabatzen du, eta ondoren guztia bateratu, ediziorik gabe. Azken urteko bizipen guztiak 6 minutuko bideo batean laburbildu ondoren (365), aste honetan aurkeztu eta sareratu ditu. 80 urte dituenerako bere bizitza osoa pelikula bakarrean ikustea omen da bere asmoa.

1 Second Everyday - Age 30 from Cesar Kuriyama on Vimeo.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

2012ko Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan kartel lehiaketa

© cc-by-sa  Gazteaukera  ¦  2012-02-29 ¦ 17:19 ¦  artea

Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako kartel bila gabiltza! Martxoaren 6a bitartean bidali itzazu zure proposamenak! 2012ko Auzolandegietako kartelak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartelak zure irudia izan dezake. Aurten bi programa hauen irudia zuk egitea nahi dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Oskar Benas, artea eta musika: "Hankak lurrean jarri eta bizitzen ikasi nahi dut"

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-02-11 ¦ 10:52 ¦  artea

Barakaldon jaio zen Oskar Benas, Oreretan hazi, Irunen koskortu eta Bilbora bueltatu zen Arte Ederrak ikastera. 23 urte zituela, ikasketak bukatuta, munduan barrena abiatu zen Fermin Muguruzarekin batera gitarra jotzera. Gero Berlinera aldatu zen eta, 2009az geroztik, Katalunian bizi da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidentearen erretratua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-13 ¦ 10:59 ¦  artea

Abendu amaierako albistea da, baina nafar pare batek egindako irudiak aurkitu ditugu eta ekarri egingo ditugu hona. Nafarroako Parlamentuko Elena Torres presidenteari erretratua egiteko enkargua egin du Parlamentuak, ia 7.000 euroan. Horra Santi Leone idazleak egindako erretratuaren bertsioa (kontua lotzen da beste polemika batekin: Leonardoren Louvreko beste margo bat, ez Gioconda, berriztean izandako arazoak).

Era berean, Zaldieroak ere sortu du bere irudia.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Zakilak tente margoetan: Baionan ez dute iraun, baina Uztaritzen dira orain

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-14 ¦ 08:23 ¦  artea

If Matxikotek Baionako Kalostrape ostatuan ireki zuen bere margoen erakusketa, Arrak eta garrak. baina bezero batzuek ez zituzten onetsi bere irudiak (zakilak eta), eta hura itxi behar izan dute. Zorionez, Ttirritta ostatuan lortu du tokia erakusketak, Uztaritzen.

Erref.: Zakilak tente margoetan: Baionan ez dute iraun, baina Uztaritzen dira orain (joextebe.blogspot.com)
# ¦ Komentatu

Zirkuluaren laukitasunaren bila

© cc-by-sa  Iker Aranberri Sarasua (@barnetx)  ¦  2011-10-11 ¦ 07:42 ¦  artea

Aizue, ikusita al daukazue Jim Carrey aktorearen The number 23 filma? Carrey 23 zenbakiarekin obsesionatuta dago filman, uste duelako bere inguruan bizi dituen gertakari guztiak nolabait 23 zenbakiarekin, 23 zenbakiaren permutazioren batekin edo 23 zenbakiarekin zerikusia duen edozerrekin erlazionaturik daudela. 23 zenbakia atzetik duela uste duenez, edonon ikusten du zifra hori. Ba tira, niri gauza bera gertatzen zait, baina zifra edo zenbaki batekin izan ordez, irudi edo forma batekin gertatzen zait.

Guztia irakurri ¦ 10 erantzun

"Amantalen ahotsa" ikuskizuna: gerra zibila emakumeen begiradapean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-04 ¦ 10:18 ¦  artea

Datorren ostiralean, urriaren 7an, ikuskizun berria ikusi ahalko dugu Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Amantala Elkarteak antolatutako "Amantalen ahotsa". Hainbat disziplina artistiko bilduko dituen ikuskizuna (musika, dantza, bertsoa, antzerkia, kontakizuna...). Antolatzaileen esanetan, entretenigarria eta bizia, orain hunkigarria orain umoretsua, ikusleari bidaia polita proposatuko diona: gerra garaia eta gerra ostea nolakoa izan zen ezagutzea, dena ere emakumeen begiradapean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sarea material gisa, Artelekun

© cc-by-sa  Arteleku-Tabakalera  ¦  2011-09-28 ¦ 09:39 ¦  artea

Ordenagailu sareak ikertu eta manipulatzeko tresna gehientsuenak ingeniari, hacker eta segurtasunean profesionalak direnen esku egoten badira ere, ikastaro trinko honetan sortzaileei utziko zaie tresna horien manejua. Data: urriaren 3tik 6ra. Non: Arteleku, Donostia. Izena emateko epea irailaren 29a arte egongo da zabalik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Erakusketa Eibarko Karrika tabernan

© cc-by-sa  karrika taberna  ¦  2011-09-18 ¦ 13:42 ¦  artea

“Ez gara artistak ezta antiartistak ere, sortzaileak gara, eta iraultzaileak”. Esaldi honek laburbiltzen du lau ataletan banatzen den erakusketa honen izaera: MeDueleLaVida ikusgai Eibarko Karrika tabernan, azaroaren 23a arte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Beltzak etorri aurretik, beltzez

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-28 ¦ 09:18 ¦  artea

Ez dakigu antzezlana den edo benetako gertakaria den bideo honetan azaltzen dena, baina kaleko artea eta politikaren artean metaforaz jositako emaitza gordin bat hemen. Azaldu baino, ikusteko moduko bideoa.

Erref.: Beltzak etorri aurretik, beltzez (vimeo.com)
# ¦ 2 erantzun

Hareaz eta esku hutsez

© cc-by-sa  Josu Lezameta, Jozulin  ¦  2011-08-11 ¦ 10:35 ¦  artea

Kseniya Simonova 2008an hasi zen harean marrazten zeukan negozioak porrot egin ondoren. Urte bete baino lehen Ukrainako "Got Talent" saioan hartu zuen parte. Eta irabazi egin zuen Bigarren Mundu Gerrari buruzko animazio txundigarri honekin. Hareaz eta bere esku hutsez egindako marrazki -benetan- bizidun hauekin.

Erref.: Hareaz eta esku hutsez (en.wikipedia.org)
# ¦ Komentatu

Laser eta soinu Ikuskizuna, ostegunean Bilboko Alhondigan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-10 ¦ 10:10 ¦  artea

Ostegunean Edwin van der Heide izango da Bilboko Alhondigan, laser eta soinu bidezko performance-a eskaintzen. Laser proiekzioaren bidez hiru dimentsioko irudiak erlazionatzen ditu musikarekin. Laser bidezko irudi horiek soinuarekin erlazionatuta daude, denbora errealean ordenagailuz sortutako uhinen bitartez.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bilboko Aste Nagusiko kartela: kremaileraz egindako Marijaia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-06 ¦ 14:08 ¦  artea

Aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratu dute, sei aukeraren artean botoen %30a lortuta. Hasiera du izena kartelak, eta Marijaia irudikatzen du hainbat koloredun kremailera baten bitartez.

Erref.: Bilboko Aste Nagusiko kartela: kremaileraz egindako Marijaia (www.argazkiak.org)
# ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»