Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko
2011-03-28 08:03
| Hizkuntza |Travel Club txartela baduzu, irakurri arretaz. Travel Club-en euskararen aldeko politika nabaria ez bada ere, badu euskaraz informaziorik jasotzeko aukera (Travel Club-en Espainia aldeko enpresa ugarik parte hartzen du).
Eguneratua: Artikulugileak irudiak bidali dizkigu eskakizuna ilustratzeko.
Oso garrantzitsua da euskaldunok Travel Club-i informazioa euskaraz jaso nahi dugula eskatzea. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago hartuko dute kontuan!!
Travel Club-en azken aldizkaria 2011ko apiril artekoa zen. Beraz, kanpaina bat abiarazi dugu, ahalik eta aldizkari gehien eska dezagun euskaraz (posible bada, apirila bukatu aurretik).
Zer egin behar duzu? Internet bidez zure kontuan sartu. "gestiona tu cuenta" eta ondoren "Consultar y modificar tus datos personales"+ "guardar". Hortxe duzu euskara aukera. Irudi hauek lagunduko dizute.
Eskertuko genuke, aldatzen duzunean, albiste honetan zure izena (edo ezizena/erreferentzia) jartzea (iruzkinetan). Baita jada euskaratu baduzu ere.
INOIZ BAINO GARRANTZITSUAGOA DA ENPRESEI EUSKALDUNOK GURE HIZKUNTZA ALDARRIKATZEA!! ALDAKETA BETIRAKO IZANGO DA, EZ AHAZTU!
Horra aldizkariaren ale euskaldun bat:
Argazkiak.org | Travel txartelaren aldizkaria euskaraz © cc-by-sa: sustatu
Erantzunak
2011-03-27 | #3
|2011-03-28 | #5
|2011-03-28 | #9
|Nik aldaketa egin nuen aspaldi, baina kanpaina hau guztiz egokia iruditzen zait.
2011-03-28 | #10
|2011-03-28 | #12
|enpresek bai jaso eta prozesatzen dituztela euren bezeroen eskakizun eta lehentasunak. ez euskara axola zaielako, noski, baizik eta geuk adierazi behar dugulako hizkuntza axola zaigula eta kezkatzen gaituela.
demagun Telefonicak faktura euskaraz eskaintzen duela eta inortxok ere ez duela eskatzen. zer pentsatuko du? bada euskaraz saiatzeak ere ez duela merezi.zer pentsatuko du bere bezeroen %100ak euskaraz bidaltzea eskatzen badio? itxura ? ala eraginkortasuna?
horregatik, euskaraz publizitatea egiten duten enpresei jaramon egiteak euskararen erabilera sustatuko du. hortan neuk behintzat ez dut inongo zalantzarik.
Eroskiren eta Travel Club beraren aldizkariak hasieratik eskatu nituen nik behintzat euskaraz. eta hala jarraituko dut, bai noski.
2011-03-29 | #22
|2011-03-29 | #24
|2011-03-31 | #34
|Ondo segi!
2011-03-31 | #38
|Baina benetan harritzen nauena zera da: euskaldunok beti kanpainen zain egon behar izatea. Ez litzateke eraginkorrago aukera dugunean euskara lehenestea? Beti atzetik ibili behar zaizkigu "aizu, jar ezazu euskaraz"? Bada garaia geure kabuz zerbait egiteko, ezta?
2011-03-31 | #42
|2011-04-04 | #49
|Irudi berriak dituzu Sustatu-n, aldaketa nola egin azalduz. Antza denez, pertsona asko ez dira ondo aklaratu. Espero dugu irudi berriek laguntzea!
2011-04-04 | #50
|2011-04-06 | #52
|2011-04-16 | #56
|2011-04-20 | #59
|Dirudienez ez dute gustuko beraiekin "harremanetan" jartzea ez bada telefonoa ordainduta beraz proposamena ondoko testua denok bidaltzea izango litzateke, nik egin dut dagoeneko:
Egun on,
mezu honen bitartez zuekin harremanetan jarri nahi dut Travelclub elkartearen kide naizen heinean. Berriki zuekin harremanetan jartzeko hizkuntza bezala euskara hautatu nuen zuen webgunean eskaintzen duzuen kontua kudeatzeko atalean. Hala ere, zuen webgunea oraindik ere gazteleraz soilik kontsultatu ahal dut, bai orokorra eta baita nire kontua ere. Gainera duela gutxi bidali zenidaten posta elektroniko bat gaztelera hutsez bidali zenidaten, baita azken gutuna ere.
Hau guztia kontuan izanik, nire eskaera, hau da harreman guztiak euskaraz izatea, betetzeko eskatzen dizuet eta aurrerantzean bidaltzen didazuen komunikazio oro euskaraz jaso nahi dudala adierazten dizuet. Gainera, zuen webgunea euskaraz kontsultatzeko aukera izatea nahiko nuke.
Mila esker guztiagatik
Noski bakoitzak molda dezala bere gustura eta ea 60 mezu jasotzeak zeozertarako balio dien!
2011-04-25 | #61
|Egina dago. Bigarren perfila prestatzeko baliagarria izango da!
Gutxienez, zera esan dit irakaslea :-)!!
2011-04-25 | #62
|60 pertsona mobilizatzea ez duzu lortuko Sustatu-n portadan ez dagoen mezutxo bat jarriz. Horrek ez du oihartzunik, zoritxarrez. Agian, ordea, Travel-ekoak hemengo 70 erantzunak ikusita euskararekiko sentsibilizazioa dagoela konturatuko dira.
Baina, enpresak ez dute hizkuntza politika aldatzen hain pertsona gutxirengandik (are gehiago portzentaje txikia bada euren negozioetan). Edonola ere, denok kontzientziatu behar dugu enpresen aurrean euskaraz aritu behar dugula. Modu honetan, haiek euskaldunak kontratatzeko beharra sentituko dute.
2011-04-30 | #65
|Txalotzekoa da zure ekimena. Nik ez nekien ezer honi buruz, alegia, travel club aldizkaria euskaraz eskuratu dezakegula. Nire ekarpena, berandu baina egin dut. Hala ere, esan beharra daukat denok elkartuz gauzak egiteko gai baldin bagara bide onean goazela. Jarraitu dezagun euskararen alde beti dago zerbait egiteko eta.
2011-06-15 | #67
|2011-07-11 | #69
|2011-08-03 | #70
|2011-09-06 | #72
|2011-11-04 | #77
|2011-12-05 | #80
|2011-12-17 | #83
|2011-12-22 | #85
|2011-12-31 | #89
|2011-12-31 | #91
|2012-03-14 | #99
|Eginda dago!
Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.
Kaixo!
Eginda dago!
Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.
2012-03-15 | #100
|2012-04-11 | #107
|Iñigo, gogoan zaitugu!!
Ah, eta Travel-ekoak Madrilekoak izan arren, laster EHan egoitza/ordezkaritza ireki beharko dute.
2012-04-21 | #109
|atzo | #112
|Kaixo:
Ondo legoke web horri bakoitzean, zein hizkuntzetan idatz dezakegun aukeratu ahal izatea.
gaur | #114
|nik egina nuen aitzinetik, eta paperekoak bai jaso izan ditut euskaraz (ohi baino beranduago, hori bai!), baina posta-elektronikoz informazio guztia gaztelaniaz etortzen da.
toamxa | 2011-03-27 | #1