![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||||||
![]() |
English :: EspaƱol :: Euskara | |||||||||||||||||||||||
![]() |
|
![]() |
||||||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
Hasiera > Argitalpenak | ![]() |
![]() |
![]() |
![]()
|
Argitalpenak
Globalizazioa eta autoeraketa Joerak,mugak eta aukerak Egungo munduaren egituraketa eta berau gidatzen duten prozesuak ulertzeko pistak ematen ditu liburu honek. Horretarako bi helduleku nagusi eskaintzen zaizkio irakurleari: Globalizazioa eta Autoeraketa. Hasteko, globalizazioa prozesura, bere sorburu, argi-ilun, kontraesan eta aukeratara hurbiltzeko ahalegina egiten da. Globalizazio hitz orohartzailea biluzteko saiakera da lehenengo atala: kontzeptuaren zedarritzea, munduaren egungo joera ekonomikoen jatorri eta deskripzioa, eta aurrera begirako proposamenak lantzen dira. Tamainaz mardulena den zati honek globalizaziaren ikuspegi osotu samarra eskaintzea du helburu. Bigarren atalak goiburuaren bigarren hitzari heltzen dio eta autoeraketa ekonomikoa du hizpide. Aurreko atalean marrazturiko munduaren irakurketa global horretan autoeraketak duen tokiaz gogoeta xume egiten du, batez ere, prozesu izan ditzaketen potentzialetan begirada jarriz. Interkooperazio proiektuetarako kudeaketa gida
Mundukide fundazioak Lanki ikertegiarekin batera, interkooperazio proiektuen kudeaketari buruzko gida hau aurkezten du. Honekin bi helburu lortu nahi ditugu: batetik, barne funtzionamenduari dagokionez, gidaliburuak erakundeak izan ditzakeen disfuntzioak zuzendu eta jardueraren bisio orokor bat eman eta interkooperazio proiektuetako ziklo guztietarako funtzionamendu arau estandarizatuak sortu nahiko lituzke. Bestetik, Mundukiden lanean hasten direnentzat baliagarria izango da gida hau, batik bat interkooperazioari lotutako edozein proiektutan lanean jardutean. Bestalde, proiektuetan parte hartzen duten (edo parte hartuko duten) erakundeei dagokienez, espero dugu gida honek akonpainamendu prozesuan bisio zabal eta aldi berean zehatz bat eskaintzea.
Euskal Herriko kaleetan dugu eztabaida: Galdu ote du Arrasateko kooperatibismo globalizatuak bere arima? Arrazoi ekonomikoaren eta pentsamendu bakarraren biktima izan ote da? Ba ote du gaur empresa eta gizartea eraldatzeko asmorik? Eo bere buru ahaztea beste helbururik ez duen egitasmo iparrik gabea ote? Bultzada etikoa eta izaera bihoztuna abandonatu ote ditu arrakastaren etorbidearen kale-kantoiren batean? Autoeraketa Globalitatean. Autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan Kooperatibek zer aportatzen dute gaur egun? Zenbateraino dira indarrean dagoen sistemaren tresna eta zenbateraino eraldatzaile? Ze zentzu dauka gaur egun kooperatibismoak eta, zabalago autoeraketak berak? badute proiekturik? Edo izan dezakete? Galdera garrantzitsuak dira, gure motibazioen iparraz ari baitira. Erantzunak eraikitzen hasteko intuizioak badaudela uste dugu. Eta intuizio horiei jarraiki, gogoeta baten hasiera plazaratzen dugu koaderno honetan. Partehartzea enpresan: begiratu historikoa, begiratu kritikoa eta lankidetzaren begiratua
Partehartzearen gaiari lau begiratu egiten dizkio liburu honek. Begiratu historikoa, lan-herremanen bilakaera marraztuz. Ondoren, egungo enpresa-kultura berriaren ezaugarriei gainbegiratua. Hirugarrenik, begiratu kritikoa, enpresa kultura berria kritikoki aztertzen duten ahotsak bilduz. Azkenik, begiratu kooperatiboa, bereziki Arrasateko Kooperatiben Esperientzia ikusmiratik. Arrasate. Kooperatiba baten ibilbidea
Fagor Arrasate dugu Arrasateko Kooperatiben Esperientziako hasierako enpresetakoa, kooperatiba moduan sortu zen lehena. Liburu honek bere ibilbide osoa aztertzen du, bilakaera enpresarialaz gain, giza eta gizarte ikuspegia landuz, azterketa dokumentalarekin batera zuzeneko testigantzen bidez. DVDa: Arizmendiarrieta. Eraldaketa proiektua Arizmendiarrietaren pentsamenduaz diharduen 45 minutu inguruko dokumentala dugu. Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren bultzatzaile nagusiaren ibilbidea eta bere eraldaketa proiektua lantzen dira irudi eta hitzetan. Kooperatibak eta euskara. Historia eta aro berri baten oinarriak
Lankidetza. Arizmendiarrietaren eraldaketa proiektua Liburu honen helburua Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsamendua agertzea da, ikuspegi didaktiko eta dibulgatzaile batetik ahalik eta modu labur, koherente eta argienean. Enpresa-formula batetik haratago, autoeraketan eta lankidetzan oinarritutako eraldaketa proiektu oso bat planteatu zuen Arrasateko kooperatiba-mugimenduaren bultzatzaileak. |
![]()
|
![]() |
|||||||||||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||||||||||||||
![]() HUHEZI Fakultatea Dorleta, z/g Eskoriatza 20540 tel. 943714157 | fax 943714032 |