Kontsumitzearen onurak

Arraina kontsumitzearen onurak

Arraina osasunarekin harremanetan

  • Arraina elikagai askoko jatekoa da, oso zaporetsu eta osasungarria, adin guztientzat gomendagarria.
  • Osasunarentzat hain orekatsu eta onuragarria den mediterranear dietaren ezinbesteko osagaia.
  • Nahiko kaloria gutxiko jakia da.
  • Arrainak balio biologiko handiko proteinetan aberatsak dira. Beren proteinek garapen, hazkuntza eta gorputz mantenimendurako beharrezko oinarrizko aminoazido guztiak dituzte.
  • Gorputzarentzat ezinbestekoak diren mineralak ditu (kaltzioa, burnia, fosforoa, magnesioa, iodoa, potasioa) eta bitamina iturri ona ere bada (A,D, E eta B taldeko bitaminak).
  • Arrainaren gantzak osoosasungarriak dira, insaturatuak baitira. Arrain urdin askotan dauden omega-3 azido koipetsuek, kolesterol maila neurtzen laguntzen digute, arterien presioa gutxitzen dute eta gaixotasun kardiobaskularren aurrean babesten gaituzte.
  • Arrainaren osagarri desberdinek zenbait gaixotasunen prebentzioan laguntzen digute: giltzaduretakoak, hezurretakoak, bozioa...
  • Erraz liseritzen den jakia da gainera.
  • Arraina gutxienez astean 4 aldiz jatea gomendatzen da; hauetatik bi razio gutxienez, arrain urdinekoak.

ARRAIN ZURIA ALA URDINA ?

Arrain espezieen koipe edukia oso aldakorra da, eta honen arabera arrain zuriak (%2ko koipea baino gutxiago dute), erdikoipedunak (%2 eta 5aren arteko koipe edukiarekin) eta arrain koipetsu edo urdinak (%5a baino koipe eduki handiagoa) .
  Zuria Urdina Erdi-Koipeduna
Antxoa X
Sardina X
Txitxarroa X
Berdela X
Legatza X
Zapoa X
Oilarra X
Hegaluzea X
Hegalburua X
Bakailaoa X
Mihi arraina X
Lupia X
Izokina X
Urraburua X
Amuarraina X
Bisigua X
Erreboiloa X

ARRAINAREN FRESKOTASUNA

Arraina harrapatu berria den asma daiteke. Giltza: azalari, begiei, zakatzei eta usainari erreparatu.

Espezie guztiak ez dira era berean hondatzen. Antxoa batek adibidez, ez du ia lau egun irauten, hegaluzeak edo hegalaburrak berriz, asteak iraun ditzakete ondo gordetzen badira.

Zenbait aldagai daude nahiko zehaztasunez arrainaren freskotasuna neurtzen laguntzen digutenak, jan aurretik hozkailuan zenbat egun mantendu dezakegun jakiteko: lau freskotasun adierazle nagusiak honakoak dira: azala, begiak, zakatzak eta usaina.

Azal argitsu eta dizdiratsua seinale ona da normalean. Harrapatu berritako ia arrain guztiak babesteko balio dien mukizko azalez babestuta daude. Azal hori arraina eskuztatu eta garbitzean askotan desagertzen bada ere, dizdira eta kolore gardenak alerik freskoenetan mantentzen dira.

Begiek ere asko diote arrainaren egoeraz. Legatzaren kasuan, zenbat eta lauago hobeto. Denborarekin barruratzen joaten diren begi-bola barruratueketa begi-ninibuxatuek ordea, iraungipen dataren gertutasuna adierazten dute.

Usaina da oinarrizko beste gidetako bat. Alea freskoa bada, ez du usainik ia, itsas belar eta itsaski usain arina besterik ez, eta denbora joan ahala sarkorragoa eta desatseginagoa egiten da.

Azken adierazlea zakatzak dira, sektoreko profesionalen artean oinarrizkoa. Orokorrean, zakatz gorri eta dizdizariek arrain freskoa salatzen dute.

Badira beste parametro batzuk, kontsumitzaileek zailago antzeman ditzaketenak.Esaterako, ehundura: arraina isatsetik burura ukitzean datza, tente dagoen jakiteko. Behatzarekin zanpatzean giharrak hasierako posizioa berreskuratzen badu, fresko dagoela esan daiteke.Eraberean, kontserbazio gaitasunak zerikusi handia du arrainaren tamainarekin. Zenbat eta txikiagoa, denbora gutxiago egoten da baldintza onetan. Beste oinarrizko erregela bat dago: koipe handieneko espezieak –izokina, esaterako-besteak baino azkarrago hondatzen dira. Aparteko aipamena merezi dute tunidoek, gainontzeko espeziek baino askoz denbora gehiago jasan baitezakete.

Top stories

Latest news

  • Cruz del Calvario de Mundaka.
    Cruz del Calvario de Mundaka.

    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados. las mesas más humildes.

  • La magia de nuestra gastronomía
    La magia de nuestra gastronomía
    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados a las mesas más humildes.

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco