Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): teknologien alorra
gaur : 08:12
|Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeak asteazkenean izan zuen orain arteko bere azken bilera, Patxi Lopez lehendakaria bertan zela, eta Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zen bertan. Plan horretatik hartuta, teknologiarekin zerikusia duten kontuak azpimarratu ditugu hemen, eta ESEP planaren dokumentu osoa itsatsi ere bai.
Zientzia Udalekuetan, ate irekiko jardunaldia
atzo : 18:00
|Elhuyar Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin antolatutako III. Zientzia Udalekuetako ate irekiko jardunaldia egin da gaur goizean, Aiako Harriko Parke Naturalean (Oiartzunen). Gazteek izotz lehorrarekin esperimentuak egiteko aukera izan dute. Baina gaurko tailerra adibide bat baino ez da, egunero izaten baitituzte zientzia-tailerrak: fisikakoak, kimikakoak, biologiakoak eta geologiakoak, besteak beste. “Helburua da aisialdia eta zientzia uztartzea eta gazteei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea”, adierazi du Danel Solabarrietak, Zientzia Udalekuen arduradunak.
Hedabide digitalen komentario sistemetan badago zer hobetu (Sustatuko aldaketen inguruan)
atzo : 11:41
|Bai horixe, munduko hedabide digitalen komentario sistemetan badago zer hobetu. Sustatu berritzeko prozesuan honi garrantzi berezia eman genion, eta, ikusiko da asmatzen dugun ala ez, baina saio kontziente bat egin dugu behintzat CodeSyntax-en, hiru osagarrirekin:
- Hausnarketan oinarritutako irizpideak.
- Adibide interesgarrietan fijatuta (Urola barnealdekoak eta Estatu Batuetakoak, prezisamente!)
- Teknologia: garapen propioak sareko identitate-biltegi nagusiekin lotuz (Twitter eta Facebook).
Zein da gipuzkoarrok nahi dugun zabor kudeaketa eredua?
atzo : 09:29
|Azken aldian, zaborren kudeaketa dela eta ez dela izugarrizko zalaparta sortu dela gipuzkoan jakinekoa da. Seguraski honezkero kontu hauek entzute hutsagatik ere bati baino gehiagori betekada emango dio. Izan ere, baten aldeko eta besteen aldekoen kanpainek (panfleto banaketa, sinadura bilketa, flashmoveak...) kaka belarritik irteteraino bete gaituzte. Hala ere, nik uste, arazoaren muina ez dela inoiz eztabaidatu eta zurrunbilo burokratiko-demokratiko batzuetan desbideratuta dabilela eztabaida azken aldian. Nire ustez, garbi dago ze galdera planteatu behar dugun: Zein da gipuzkoarrok nahi dugun zabor kudeaketa eredua?
Euskaraz bizitzeko nahia adieraziko dute herritarrek herri-lasterketen bitartez
2012-07-18 : 15:44
|Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketak aurkeztu ditu Kontseiluak. Euskaraz bizi nahi dut! Dinamikaren baitan kokatzen den ekimenaren inguruko xehetasunak eman dituzte prentsaurrekoan Iker Salaberriak, Kontseiluko koordinatzaileak eta Donostiako eta Sakanako lasterketen antolatzaile taldeko kideek, Dani Goñik eta Eneka Maizek, hurrenez hurren. Irailaren 22an izango dira, Euskal Herriko hainbat herritan.
Eako Poesia Egunak (moda gehigarria): Batelarien+Armairuen larunbateko "dress code" ramonestarra
2012-07-18 : 11:38
|Aurten ere, aurreko batzuetan bezala, Volgako Batelarien ordezkaritzak –oraingoan “Ez Dok Armairu/Ez Don Armairu” emanaldi poetiko-kabareteroko gainontzeko partaideen laguntza paregabeaz– nabarmendu nahi izan du Eako Poesia Egunetan; izan ere, hori da egiten dakiten gauza bakarra, beren burua nabarmentzen ahalegintzea. Poeta eta kultur jende orok bezala, bide batez esanda. Sustatuk kontuari buruzko ohar labur bat idazteko eskatu dit, eta nabarmentzen jarraitzeko aukera honi huts ezina iritzita, hona hemen web orri honetan bertan aurki dezakezuen Karmelo Landaren kronika –nekez– osatuko duen El País S Modarako gehigarri modukoa.
Eta zu, noraino heltzeko prest zeundeke?
2012-07-18 : 10:37
|Noraino heltzeko prest zeundeke galleta batzuk doan lortzeko?
1,6 milioi euro Iparraldeko euskararen sustapen eta garapenerako
2012-07-17 : 15:57
|Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute. Hala, bi erakundeen artean 1.600.000 € jarri dute Iparraldeko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duen proiektuei laguntzeko. Hona hemen diru laguntza jasoko duten erakundeetako batzuk:
Lur Entziklopedia, hiru urratsetan askatua
2012-07-17 : 12:11
|Lur Hiztegi Entziklopedia eta Lur Entziklopedia Tematikoa 1990ko hamarkadako lan mardulak izan ziren. 2009an, eduki hauek eskuratu zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, eta harrezkero, argitalpen digitalerako prestatu izan ditu. Lan horien azken emaitza izan da edukiak guztiz liberatzea Open Data Euskadi webgunearen bidez.
Poesia eta askoz gehiago Ea, Natxitua eta Bedaronan
2012-07-17 : 10:16
|Bazetozen eta joan dira Eako poesia egunak. Hasteko, Gabriel Arestiren EtxEA da. Hasteko, Xabier Amurizak egin zuen arribada Eako portuan eta Gabriel Arestiren kopla errefreskatuak ekarri zizkigun. Hasi zen fandangotik, "apur dezagun katea, kanta dezagun batea, hau da fandango, biba Berango", baina ez zen isildu enarari begiak atera zizkion arte, zentral nuklearra Ogellako badian ezarri izan balute kasuko baldintza irrealean, Aresti euskaldunoi garrasika Iberhiperenpresa horren akzioak erretzeko exijituz. Kopla eta bertsoa poema bihur daitezkeela baieztatuz Amuriza, bere poema torturatu garratza deklamatu zuen Gurutze Iantzi urnietarraren ahotsa ekarriz: "jo naute, hil naute!". Hasteko, galarrena zaratatsua portu barruraino.