Interneteko albistegia

Grooveshark, musika doan entzuteko zerbitzu bat

Sustatu | Musika | 2011-08-30 : 10:08

Spotify-ren ordainketa edo publizitate ereduarekin ez bazaude oso konforme, musika entzuteko beste plataforma batzuk ere badaude. Adibidez, Grooveshark.

Publizitatea

Grooveshark jendearen ekarpenekin hornitzen da, ez diskoetxeen katalogo ofizialekin, eta hortaz bere etorkizun legala zalantzazkoa izan daiteke. Baina musika egon, asko dago. Interfazearen parte handi bat euskaraz ere badago Grooveshark-en, goiko irudi horrek erakusten duen bezala.

Irudi hori dagokio The Smiths taldearen The Queen Is Dead diskoari, zeinak ekainean 25 urte bete zituen. Diskoko pistak entzungai daude Groovshark-en.

Kantuak Twitter eta Facebook bidez partekatzeko aukera ematen du Grooveshark-ek, eta baita jogailua itsasteko ere. Horra, adibide bat Neneh Cherry-rena.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu