Hizkuntza:  | es | en | ch |
Izena:
Pasahitza:
imagen de fondo

Nor gara?

Ongi etorri Shanghaiko Euskal Etxera. Txinan zein Asian aurki dezakegun Euskal Etxe bakarra.

Shanghaiko Erdialdean kokatua, Frantsez Kontzesiotik gertu, Euskal Etxeak, Txina osoan bizi diren Euskaldunak zein Txinara gerturatzen diren euskaldun guztiak batu eta bere “xarman” murgiltzen ditu.

Euskal Etxea, 2004. urtean sortua izan zen eta 17 bazkide izan ziren, euren gogo eta bultzadaz, buruan bueltaka zeramaten ideia honen lekuko eta aintzindari. Ordurarte, Euskal Etxearen sortzaile hauek, enpresa gizon zein euskal autoridadeak Shanghaira gerturatzen zirenean biltzen ziren eta bertatik sortu zen E.E. sortzearen ideia. Gaur egun, Euskal Etxeko partaide dira bai Txinan bizi zein bertara gerturatzen diren euskaldun gehienak. Horretaz gain, badira euskal enpresa ugari Euskal Etxeko bazkide direnak.

Euskal Etxea, bazkide guztien elkarpuntu izateaz gain, hainbat eginkizunen lekuko ere bada: gure Euskal Herri maitearen jaien lekuko, bai kultura mailan zein sozial eta politika mailan Shanghaira hurbiltzen diren pertsonen eta instituzioen elkarpuntu,… eta nola ez, Shanghaiko bizitza soziokulturalean oso paper garrantzitsua ere badu; zeren eta bertan antolatzen bait dira mus txapelketak, beste kultur taldeekin harremanak, etab.

 Odeik garatutako gunea