Suitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suitzar Konfederakundea[1]
Schweizerische Eidgenossenschaft
Confédération suisse
Confederazione Svizzera
Confederaziun svizra
(Confoederatio Helvetica)
Suitzako bandera
Bandera

Suitzako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Unus pro omnibus, omnes pro uno
(Bat denentzat, denak batentzat)
Suitzaren kokapena
Hiriburua Berna (hiriburu federala)
46°57′N 7°27′E / 46.95°N 7.45°E / 46.95; 7.45
Hiri handiena Zürich
Hizkuntza ofiziala(k) Alemana, frantsesa, italiera eta erromantxea
Gobernua
Kontseilu federala
Errepublika federala
Moritz Leuenberger
Pascal Couchepin
Joseph Deiss
Samuel Schmid
Micheline Calmy-Rey
Christoph Blocher
Hans-Rudolf Merz
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
- Estatu federala
Agiri federala
1291 abuztuaren 1
1648 urriaren 24
1848
Eremua
• Guztira
• Ura

41.285 km² (132.)
% 4,2
Biztanleria
• Zenbatespena (2003)
• Errolda (2006)
• Dentsitatea

Herritarra

7.399.100 (92.)
7.507.300
181 biztanle/km² (44.)

suitzar
Dirua Suitzar libera (CHF)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .ch
Telefono aurrezenbakia +41

Suitza (alemanez die Schweiz, frantsesez la Suisse, italieraz la Svizzera, erromantxez laSvizra) Europa erdialdeko Alpeetako estatu itsasgabea da. Mugakideak dira Alemania iparraldean, Frantzia mendebaldean, Italia hegoaldean eta Austria eta Liechtenstein ekialdean. Confoederatio Helvetica da izen ofiziala, latinez, bertako lau hizkuntzen artean —alemana, frantsesa, italiera eta erromantxea— aukerarik ez egitearren. Hortik datorkio CH laburdura.

Hiriburu federala Berna da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala

Suitza satelite irudian

Dufour Gaina, Monte Rosako mendilerroan kokatua eta 4.634 metrokorekin Suitzako mendirik garaiena da. Honen ondoren, Dom (4.545 m), Weisshorn (4.505 m), Matterhorn (4.478 m), Jungfrau (4.158 m) eta Piz Bernina (4.049 m) tontorrak ditugu, besteak beste.

Lakuei dagokienez, Geneva lakua, Konstantza, Neuchatel eta Luzernakoak handienak dira.

Azkenik, Rhin, Aar, Rodano, Reuss, Limmat, Saane, Thur eta Inn ibaiak herrialdeko luzeenak dira.

[aldatu] Hiri nagusiak

  1. Zürich: 365.000 biztanle (2002).
  2. Geneva: 171.000.
  3. Basilea: 166.300.
  4. Berna (hiriburua): 136.600.
  5. Lausanne: 128.100.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Suitzako historia

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Suitzaren banaketa administratiboa

Estatu federala 26 kantonamenduetan banatzen da, Grisonia izanda eremu zabalena duena eta Zürichekoa biztanle gehien dituena.

[aldatu] Hizkuntzak

Suitzako hizkuntzak :
Alemana (63.7%),
Frantsesa (19.2%),
Italiera (7.6%),
Erromantxera (0.6%)

Suitzak lau hizkuntza ofizial baditu ere, alemanezko hiztunak nagusiak dira kantoi gehienetan.

Frantsesezko hiztunak batik bat Jura, Neuchatel, Fribourg, Geneva, Vaud eta Valais kantoietan bizi dira.

Italierazkoak nagusi dira Ticinon eta erromantxerazkoak Grisons Kantoian bizi dira.

[aldatu] Suitzar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Suitza

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak