Euskal etxeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau euskal diasporako egoitzei buruzkoa da; euskal estiloko etxea gaitzat duena beste hau da: Euskal estiloko arkitektura

Euskal etxeak edo eusko etxeak euskal diasporako euskal herritarrak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: euskara eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, besteak beste.

Munduan zehar 150 euskal etxetik gora dago.[1] Gehienak Argentinan daude (62 etxe), eta Buenos Aires aldean hedatzen dira batez ere. Izan ere, Argentinako biztanleen %10 inguruan euskal jatorrikoa da. Juan de Garay Fundazioak komunitate honekin lan nabarmena egiten du. Bilaketa genealogikoaren zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuak dira bigarren herrialdea zerrendan, hogehita hamar zentrotik gora dituela, eta NABO (The North American Basque Organizations) erakundeak hauek guztiak koordinatzen ditu 1973tik. Ameriketako Estatu Batuetan, 2000n euskal jatorriko 57.793 pertsona zeuden erroldatuta: Kalifornian 20.868, Idahon 6.637, Nevadan 6.096, Washingtonen 2.665 eta Oregonen 2.627. Kopuru hauek handiagoak izan daitezkeela uste da.

Espainiako Estatuan hamar euskal etxe daude, eta Frantziakoan bi zentro.

Euskal etxeez gain, hainbat erakunde eta elkarte daude munduan zehar euskal diasporan sar daitezkeenak. Garrantzitsuenen artean, Center for Basque Studies Renoko ikerketa gunea dago.

Eduki-taula

[aldatu] Euskal etxeak herrialdeka

[aldatu] Alemania (2)

[aldatu] Andorra (1)

[aldatu] Ameriketako Estatu Batuak (44)

[aldatu] Argentina (85)

[aldatu] Australia (3)

[aldatu] Brasil (2)

[aldatu] Dominikar Errepublika (1)

  • Casa Vasca Euskal Etxea de Sto Domingo, Santo Domingo

[aldatu] El Salvador (1)

  • Centro Vasco de El Salvador Euskal Etxea, San Salvador

[aldatu] Erresuma Batua (3)

[aldatu] Espainia (11)

[aldatu] Frantzia (7)

[aldatu] Italia (1)

[aldatu] Japonia (1)

Tokyo-ko Euskal Etxea, Tokio

[aldatu] Kanada (2)

[aldatu] Kolonbia (1)

  • Fundación Centro Vasco Euskal Etxea, Bogotá

[aldatu] Kuba (1)

  • Asociación Vasco Navarra de Beneficencia, Habana

[aldatu] Mexiko (3)

[aldatu] Paraguai (1)

  • Euskal Etxea Jasone, Asunción

[aldatu] Peru (2)

[aldatu] Suitza (1)

[aldatu] Txile (3)

[aldatu] Txina (1)

[aldatu] Uruguai (9)

  • Saltoko Euskaldunen Taldea, Salto
  • Ibai Ondoko Etxea, Carmelo, Colonia
  • Euskal Etxea Juan L. Lacaze, Juan L. Lacaze, Colonia
  • Gure Etxea Colonia, Rosario, Colonia
  • Euskal Etxea Durazno, Durazno
  • Confraternidad Vasca "Gure Baserria", Minas, Lavalleja
  • Centro Vasco "Euskal Erria", Montevideo
  • Federación de Instituciones Vascas de Uruguay - FIVU, Montevideo
  • Haize Hegoa, Montevideo

[aldatu] Venezuela (5)

[aldatu] Mundu batzarrak

Bilbon euskal etxeek "Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra" antolatu zuten 2007ko uztailean.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Ikus zerrenda osoa
  2. Ikus Venezuelako Eusko Etxeen Federazioari buruzko orria, euskal diaspora eta kulturari buruzko Euskalkultura.com webgunean.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak